Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/04/07ko hitzorduak

Hurycan: Asuelto

2018/04/07 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia

Beraien artean talka egiten dute, erakarri, elkarrekin egin eta desegin. Umore, indarkeri eta goxotasun handiarekin gorputzak bihurritu egiten dira, beraien bizitzarekin apostua egingo balute bezala.

Asuelto lanak gorputzak mugimenduan jartzen ditu, modu magikoan, kontzeptualean eta sensibilitate eta edertasun handiz.

  • Zuzendaria eta koreografia: Arthur Bernard Bazin, Candelaria Antelo
  • Dantzariak: Xavier Auquer Gómez, Carlos Beluga, Candelaria Antelo, Arthur Bernard Bazin
  • Musika: Sergio Salvi
  • Iraupena: 50'

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz

2018/04/07 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Biarritzeko Malandain balletak hiru piezas osaturiko saioa eskainiko du  eta emanaldia 93 minutukoa izango da.

Sirènes Martin Harriaguek sortua da, zeina saritua izan baitzen Koreografo Gazte klasiko eta neoklasikoen Lehiaketan*. Obra hau elezaharretako sirenen ezaugarri aldakorrak atera, batzuk besteekin nahasi eta mitoez baliatu da koreografoaren bihotz-bihotzean dagoenaz hitz egiteko.

Nocturnes Thierry Malandainek sortu zuen 2014an, Victoria Eugenia Antzokian, Chopinen partitura ospetsuan oinarrituta, eta arrats honetan Thomas Valverdek lagunduko dio pianoan.

Rêverie romantique, Thierry Malandainen lan berria, Chopinen musikan oinarritua hau ere, Michel Folkine-ren Sylphides obran inspiratua da. Thierry Malandainek Erromantizismoko gai ohikoetan murgiltzen gaitu: «izan ere, ihesa, ametsetako estasia, introspekzioa, giza arimaren grinak eta kalteberatasunak, munduak eragindako etsipena, hots, «Mal du Siècle» delakoa osatzen zuten horiek guztiak, ez daude hilobi zorigiztokoan, ezta gutxiagorik ere».

Gehiago irakurri

Da.Te Danza: Akari

2018/04/07 18:00 Donostia, Gasteszena

Akari, 6 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna da eta bi saio egongo dira abenduaren 28an. Bata goizeko 12:30ean eta bestea 18:00etan. 

Argia da Akari. Haren ezaugarriak eta airean hara-hona ibiltzeko duen modu berezia ikertzen ditu. Argia, ilunantza, itzala eta iluntasuna. Gure azala berotu dadin argi-izpi batera hurbiltzeko sentitzen dugun premia erakusten du, eta hori egiten dugunean zergatik ixten ditugun guztiok begiak. Oztopoak jartzen dizkiogu, aurrera jarrai ez dezan, zuzen-zuzenean beti, beti zuzen-zuzenean... Bestearen begietan ikusi izan dugu, eta batzuetan geure barrura nola sartzen zaigun eta nola gainezkatzen gaituen sentitzen dugu. Orduan, badirudi hatz bakoitzaren mamitik parrastan irteten dela, eta gorputzaren inguruan daukagula ibiltzen garenean. Bularretik egiten digu ihes, eta gure begirada aurrerantz abiatzen da, zuzen-zuzenean beti, beti zuzen-zuzenean.

Dantzaren bitartez, gutako bakoitzaren barne-argiak era berezi eta bakanean egiten du distira.

  • Zuzendaritza: Omar Meza
  • Koreografia: Omar Meza / Da.Te Danza
  • Antzezpena: Inés García eta David Barrera
  • Antzerkiko zuzendaritza eta testua: Julia Ruiz Carazo
  • Koreografiako laguntzailea: Celia Sako
  • Jatorrizko musika: Diego Neuman Galán
  • Eszenografia / tresneria: Valentin Martinez (Lucas)
  • Jantzien diseinua: Laura León
  • Argien diseinua: J. C. Tamajon (Tama)
  • Ekoizpena: Laura Campoy
  • Administrazioa: Sonia Espinosa
  • Komunikazioa: Sandra Pertíñez
  • 6 hilabete-3 urte. Haurrekin batera pertsona heldu bat egongo da, gehienez.

Gehiago irakurri

Berriketan konpainia: Berriketan

2018/04/07 20:00 Amurrio, Amurrio Antzokia

Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da berriketan. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.

Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskeintzen du berriketan taldeak.

Berriketan flamenkoa eta txalaparta fusionatzen dituen proiektua da, 2008tik aurrera sorturikoa, taldeko kideek flamenkoa eta txalaparta fusionatzeko zuten interesa zela medio. Proiektua, batez ere, perkusioarekin eta dantzarekin hasi zen; baina aurrerago, musika-tresna melodikoak (esaterako, gitarra) eta kantuak sartzeko beharra ikusi zuten.

  • Egilea: Berriketan Konpainia
  • Koreografoak: Berriketan Konpainia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Berriketan Konpainia
  • Ekoizpena: Berriketan Konpainia
  • Musika: Berriketan Konpainia
  • Musika zuzendaritza: Berriketan Konpainia
  • Soinu teknikaria: Jordi
  • Interpreteak:
  • Txalaparta: Mikel Aveiro y Adrián Larrañaga
  • Gitarra: Aitor Escobar.
  • Ahotsa: Angel López de Toro
  • Perkusioa: Jose Gil, “Giliyo”
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”
  • Iraupena: 75 minutu

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Abendua 2018 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31