Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/04/21ko hitzorduak

Ttipika Dantzaldia

2018/04/21 18:00 Usurbil

Animatu Ttipika Dantza Gidatuak taldearekin dantzara Usurbilgo Dantza Egunean. Herriko plazan egongo gara zure zai!

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!

Gehiago irakurri

Debagoieneko Dantzarien eguna, 25. urteurrena

2018/04/21 12:00 Arrasate

Debagoieneko Dantzarien egunaren 25. urteurrena ospatuko da Arrasaten. Azken 25 urteetan Dantzari egun hauetan parte hartu duten debagoiendar guztiak gonbidatuak izan ondoren, bailarako 400 dantzaritik gora elkartuko dira bertan. Tartean izango dira:

  • Oinarin dantza taldea (Antzuola)
  • Arrostaitz dantza taldea (Arrasate)
  • Lore Gazteak dantza taldea (Arrasate)
  • Oñatz dantza taldea (Oñati)
  • Leizarra dantza taldea (Aretxabaleta)
  • Xamatz dantza taldea (Bergara)
  • Gorosarri dantza taldea (Eskoriatza)

 

Gehiago irakurri

Maskaradak

2018/04/21 09:30 Muskildi

Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Lehen eta azken agerraldiak Muskildin izango da.

  • Apirilak 21, larunbata: Muskildi

 

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Gehiago irakurri

Hernaniko XXIII. Dantzari Festa

2018/04/21 10:50 Hernani

Hernaniko San Joan konpartsak, Hernaniko XXIII. Dantzari Festa antolatu du datorren apirilaren 16tik 22ra. 

Hona hemen dantzari festaren egitaraua:

Apirilak 21, larunbata

  • 12:00etan: Ttarllaren dantzari txikienen irteera eta dantza emanaldia. (Erdiguneko kaleetan, euria egingo balu Atsegindegin).
  • 17:00etan: Dantzari txikien irteera eta dantza emanaldia: Erdiguneko kaleetan, euria egingo balu Atsegindegin).

Partaideak: Hernaniko Musika Eskolako Txalapartariak, Hernaniko Bertso eskolako bertsolariak, irrintzilariak, Astigar Astigarragako dantza taldea,  Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea, Egape Urnietako dantza taldea, Ereintza Errenteria musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Haurtzaro Oiartzungo dantza taldea, Ibarla Meaka Irungo dantza taldea, Trebeska Donostiako dantza taldea eta Ttarla Hernaniko dantza taldea. 

Apirilak 22 igandea

  • 10:45 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar eta dantza ekitaldia Hernaniko auzo eta kaleetan zehar (Euria egingo balu, Biteri Kultur Etxeko areto nagusian)

Partaideak: Ostargi Hernaniko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Hernaniko Musika Eskola, Ttarla Hernaniko dantza taldea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri dantza taldea • Ereintza Errenteria Musikala, Eskola Donostiako dantza taldea, Ibarla-Meaka Irungo dantza taldea, Goizaldi Donostiako dantza taldea, Kemen Irungo dantza taldea, Olarri Oiartzungo dantza taldea, Trebeska Donostiako dantza taldea, Adurtza Gasteizko dantza taldea, Alkartasuna Bermeoko dantza taldea, Laguntasuna Barakaldoko dantza taldea, Basakaitz Iribaseko dantza taldea, Baztandarrak Elizondoko dantza taldea, Ortzadar Iruñeko dantza taldea, Garaztarrak Donibane Garaziko dantza taldea, Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea, Oldarra Miarritzeko dantza taldea, Barkoxeko dantza taldea.

Gehiago irakurri

Argia: Martin Zalakain

2018/04/21 20:00 Gernika-Lumo, Jai Alai frontoia

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lipus aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza eta antzezpena: Ander Lipus
  • Testuak: Harkaitz Cano
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea
  • Jantzigintza: Amaia Bueno, Claude Iruretagoyena
  • Musikariak: Marian Arregi (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perskusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzariak: Eider Agirrebeña, Olaiz Agirrebeña, Ainara Aizpurua, Leire Andikoetxea, Aintzane Angulo, Izaro Andres, Luken Aranburu, Oier Araolaza, Erlaitz Arozena, Izaskun Arriaran, Joseba Astarbe, Maialen Astigarraga, Onintze Azpeitia, Igor Baroja, Monika Bañales, Ainhoa Beitia, Matxalen Beitia, Egoitz Blanco, Shanti Diaz, Maialen Etaio, Julen Fagoaga, Maitane Fariñas, Josu Fernandez, Josu Garate, Aitor Garcia, Izaro Garitaonandia, Auritz Garzia, Eder Garzia, Iker Gil, Iratxe Gonzalez, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Aritz Ibañez, Irati Ibargoien, Egoitz Irazabalbeitia, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Irantzu Irigoien, Jon Iruretagoyena, Keltze De Iturrate, Enrike Izagirre, Maria Izal, Idoia Lahidalga, Jone Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Iera Larrañaga, Xabier Larrea, Mikel Legorburu, Amaia Loiola, Joseba Lorenzo, Itxaso Martinez, Javier Martinez, Hasier Moreno, Gorka Mostajo, Jaione Olasagasti, Jon Olazkuaga, Xan Olazkuaga, Naiara Ollo, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Jokin Otamendi, Ainara Ranera, Kerman Renjel, Oihane Renjel, Amaia Rodriguez, Jone Saez, Irati Sorbet, Martxelo Sotes, Iñaki Tristan, Mikel Tristan, Ainhoa Urmeneta, Jon Urmeneta, Eire Vila, Amaia Visus, Maialen Ziaurriz.

 

Gehiago irakurri

Sabin Egigureni omenaldia

2018/04/21 10:00 Plentzia, Astillero Plaza

Bizkai euskal dantza tradizionaleko eskolaren 40. urteurrena betetzen da aurten. Eskolako ikasleek, Sabin Egiguren Apraizi omenaldia egitea erabaki dute, euskal dantza tradizionala ikasi, irakatsi eta transmitizeari eman dizkion urteengatik. Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 10.00etan: Roberto Etxebarria Trikitilaria. Kalejira Alde Zaharretik.
  • 10.30etan: Ongi etorria Sabin Egiguren Apraizi Astillero plazan Berrizko San Lorentzo ezpatadantzari-taldearen eskutik.
  • 10.45ean: Omenaldiaren aurkezpena.
  • 11.00etan: San Lorentzo dantza taldea: Berrizko Dantzari-dantza.
  • 11.30etan: Zuberoako kantoreak: Jean M.Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Niko Etxart.
  • 12.00etan: Zuberoako Kontrapasa.
  • 12.15ean: Sabin Egigurenen bilobek Aretx eta Aiert Iruskietak eta Maddi Egigurenek bertso batzuk kantatuko dituzte.
  • 12.30etan: Zuberoako kantoreak: J. M. Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Niko Etxart.
  • 12.30etan: Berrizko Soka-dantza

                   Aurreskulari: Ane Gallo Deusto,(BIZKAI Elkartekoa).
                   Atzeskulari: Itxasne Ulloa Garcia,(BIZKAI Elkartekoa).
                   Dantza taldea: Berrizko dantzariak.

  • 13.00etan: Dantza-Jauziak, Jota eta Arin-arin... dantza egin nahi duten guztientzat.15.00etan: «El Kasino» jantokian bazkaria.

 

Informazio gehiago: Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2018/04/21 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Kukai konpainiak Oskara lana eskainiko du.

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Martin Krego Danza: Inoxentziaren laborategia

2018/04/21 17:00 Andoain, Bastero antzokia

Inozentzia bera bezain berezia den laborategi batean bizi den zoologo bat da. Laborategira behar bezala ebatzi ez diren eta baztertuta geratuko diren esperimentuetako izakiak iristen dira beste laborategi batzuetatik. Forma anitzeko izaki hibridoen zirku bat gogorarazten duten muturreko kasu bitxiak dira.

Elkarren artean beren emozioak partekatzeko premia handia duten izakiak dira, baita Inocenciarekin berarekin ere, azken horrek beren aukerak esploratzera animatzen baititu.

  • Zuzendaritza: Krego-Martín Danza
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Izaskun Santamaría
  • Koreografia: Krego-Martín Danza
  • Musikaren diseinua: Marc Cano
  • Argiztapena: Marc Cano
  • Jantzien diseinua: Nati Ortiz de Zárate
  • Bideo: Kurrusku
  • Interpreteak: María Martín, Judit Ruiz, Eguzki Zubia eta Begoña Krego
  • Iraupena: 50 minutu

 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930