Dokumentuaren akzioak
Agenda
Dantzaz: Growing young
2018/04/20 20:30 — Gasteiz, Principal Antzokia
Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza. “Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak”. Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat. Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.
Anezka: Txokoetan dantzan
2018/04/20 20:00 — Gasteiz, Principal Antzokia
Anezka Arabako dantza garaikideko gazte-konpainia berria da. Parasite Kolektiboak eta baratza aretoak elkarlanean sortutako konpainia honen bidez Euskadi eta Nafarroako 18-25 urte bitarteko dantzariei kalitatezko enplegu bat eskeini zaie. Sei hilabetez gazte hauek arabar koreografoen zuzendarizapean lengoia eta ikuskizun ezberdinen sorkuntzen ari dira, dantza ezusteko lekuetara eramanez. Konpaniak Eusko Jaurlaritza kultura sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza jaso du. Dantza Kobserbatorioa eta antzerki sarearen laguntzarekin batera.
Dokumentuaren akzioak