Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/04/14ko hitzorduak

Gero Axular: Agorrila

2018/04/14 19:00 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Gero Axular Dantza Taldeak Azpeitiko Soreasu Antzokian aurkeztuko du bere azken ikuskizuna, Agorrila.

Sarrerak salgai: http://uztarria.eus/agenda/1520867263

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2018/04/14 18:00 Zalla, Herriko plaza

Ibai Lorak Taldeak euskal erromeria antolatuko du apirilaren 14an

18:00etatik aurrera Aiko Taldeak dantzaldi gidatua eskainiko du herriko plazan.

 

Dantzaldi erromeria

Antolatzailea: Ibai Lorak Dantza Taldea (Zalla)

Gehiago irakurri

Ertza: Hariak

2018/04/14 19:00 Bergara, Seminarixoa

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

Bilaka: Saio Zero

2018/04/14 20:30 Luhuso, Harri Xuri

Bilakak bere sorkuntza berria aurkezten du: Saio Zero. Koreografia, zuzenezko musika eta bideo instalazioak uztartzen dituen ikusgarri bat da. Sorkuntza Mathieu Vivierena bada, dantzarien parte hartzearekin osatu da koreografia. Musika Patxi Amuleten eskutik sortua izan da, Xabi Etcheverry eta Valentin Laborden kolaborazioarekin. Oholtza gainean, zazpi dantzariek eta hiru musikariek dute beren iraganeko dantzaren praktika galdezkatzen. Dantzarientzat ez da oraina ez den beste denborarik. Itsasoaren gisa, dantza bere lerian zaharberritzen da, eta marea itsas hegiaren aurka joaten den bezala, beti ur burrusta berdina lur bazter berdinera, mugagabea da.

Gehiago irakurri

La Cavale: Sas + Suite

2018/04/14 20:00 Bilbo, La Fundicion

La Cavale konpainiak bi obra eskainiko ditu, Sas (18 minutukoa) eta Suite (22 minutuko iraupena duena). 

SAS

(sâs) n. m.: presio desberdineko inguruak banatzen dituen konpartimentu estankoa.

Entseguen “zirriborroek” egiten dute obra. SAS, Julie Coutant-en bakarkako lana, asmo baten gorpuztea izan behar zen: Bere hurrengo piezarena: Slow devant. Ekoizle eta kolaboratzaileak konbentzitzeko, bizitzaz jositako haragi zati behar zen. Eta oso konbentzituta geratu ziren. Entseguaren bakarkako zati hori eszenarako erreklamatu ere egin zuten. Dantzaren bidez aske izateko modu bat sortu duelako. Berezkotasunaz hitz egiten digu, keinuaren berehalakotasunaz, gorputzean, mugimenduan…
Saison 2012- 2013 du Cuvier cdc Aquitaine egitarautik ateratako zatia.

  • Sorkuntza: Julie Coutant, Eric Fessenmeyer-en laguntzarekin
  • Antzezlea: Julie Coutant
  • Argazkiak: Gérard Manuel – Conception: Pascale Richefort
  • Crédit photos : Gérard Manuel – Conception: Pascale Richefort, Julie Coutant
  • Ekoizpena: Compagnie La cavale
  • Baterako produkzioa: Avant-Scène Cognac-Scène Conventionnée Inclinée Danse
  • Egonaldi espazioak: CSDME Poitu-Charentes à Poitiers / La Pratique à Vatan / Centre Culturel Universitaire Le bouillon à Orléans

 

SUITE 

Argi-ilunetan dabiltzan bi gorputz. Gorputz-enbor biluziek argia bereganatu eta azalen bibrazioa erakutsi dute. Femeninotasun eta maskulinotasunak sentsualitatea askatu dute, laztan-akordio baten bidez azaleratuz. Mugimendu organiko eta fluidoa narrasti mintz baten moduan zabaldu da: Ondulazio eta propagazioz, iragazkortasunak ikertuz. Soinu materia gorputzetan txertatzen da eta horrek izaera hipnotikoa ematen dio bidegurutze horri.

Julie Coutant eta Eric Fessenmeyer-ek idazketa koreografiko zehatz bat sinatu dute eta harmonia perfektua aurkitu dute soinu, argi eta gorputzen artean. Denboran gertatzen den eten baten moduan, SUITE hemen eta orain egoteko gonbidapena da, beste barik. saison 2016-2017 du TAP / Scène nationale de Poitiers egitarauaren zati bat. © Xavier Bourdereau

  • Koreografia eta interpretazioa: Julie Coutant, Eric Fessenmeyer
  • Musika sorkuntza: Thomas Sillard
  • Argiaren sorkuntza: Josué Fillonneau
  • Ekoizpena: Compagnie La cavale
  • Baterako produkzioa: Avant-scène Cognac – Scène Conventionnée Danse
  • Laguntzaileak: DRAC Nouvelle Aquitaine Région Nouvelle Aquitaine
  • Egonaldi espazioak: Avant-scène Cognac – scène conventionnée danse / Lieu Multiple – Poitiers / CESMD Poitou-Charentes – Poitiers / CAP SUP à Poitiers

 

Gehiago irakurri

Iron Skulls konpainia: No sin mis huesos

2018/04/14 20:00 Donostia, Gasteszena

Iron Skulls konpainiak, No sin mis huesos” lanean lengoaia propioa garatzen jarraitu du, eta dramaturgiaren rol nagusi gisa dituen eraginak taularatu ditu, energia negatiboa bideratu eta arte bihurtzeko ideiatik abiatuz. Taldeak Mediterraneoko izaera landu du, historian zehar zibilizazio ugari hartu dituen espazio gisa. Kultura hebrearra, arabiarra eta espainiarraren bitartez egin du, hiriko dantza eta sufí dantzarekin batera, Hava Nagila, Contact Improvisation eta Butoh izenekoak. Dantza adostasun elementu gisa aurkeztu du, idealen babesle eta lotura gisa.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Iron Skulls Konpainia
  • Antzezleak: Adrian Vega, Diego Garrido, Moisés “Moe”, Facu Martin, Hector Plaza “Buba”, Luis Muñoz, Agnes Sales Martin, Anna Sagrera.
  • Argiztapena: Oscar Gonzalez, Willy Barleycorn.
  • Zuzendaritza musikala: Willy Barleycorn.
  • Eszenografia: Nina Lopez-Le Galliard.
  • Jantzia: Maria Zaguirre.
  • Iraupena: 60 minutu. 
  • Hizkuntza: Testurik gabe.

 

Gehiago irakurri

Ertza: La teta de Janet

2018/04/14 19:00 Bergara, Seminarixoa

Ertza taldeak inspirazio du Janet Jacksonek emanaldi batean titi bat erakutsi izanagatik sortutako iskanbila. Eta hori oinarri hartuta, gizartean dauden aurreiritzien, lotsaren eta moden gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu; zer den normala eta zer ez, zerk asaldatzen gaituen eta zergatik. Jhana Electrorganic-en zuzeneko musikak lagunduta, oso estilo desberdineko lau dantzarik gizartearen arauak hankaz gora jarriko dituzte.

Gehiago irakurri

Udaberri fest

2018/04/14 18:30 Ordizia, Oiangu

Ordiziako kultur eragileek elkarlanean Oianguko erromeria oinarri duen "Udaberri fest" antolatu dute Oiangun larunbat honetarako.  Apirilaren 14an, Oianguko erromeria berreskuratzeko ahaleginean, erromeria hau oinarri izango duen udaberriko festa antolatu da.

Honakoa izango da egitaraua:

  • 16:00etan haurrentzat jolasak, tailerrak eta eskulanak,
  • 17:30etan Mezuak idaztea eta globo banaketa
  • 17:45etan Globoak aireratzea
  • 18:00etan Azen erraldoi eta buruhaundiak
  • 18:30etan Belaño taldearekin erromeria

 

 

 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930