Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/04/01ko hitzorduak

Aiko Taldea: Basque Fest erromeri-dantzaldia

2018/04/01 12:00 Bilbo, Artxanda

BASQUE FEST AIKO Erromeria + Larrain Dantza Bizkaiko Gaiteroekin

Aurtengoan, Artxanda aisialdirako eremu gisa erabiltzea sustatu nahi du Basque Fest jaialdiak, bertan, Bilbora begira, erromeri bat antolatuz. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude, giro tradizional onenaz gozatzera etor daitezen.

Gehiago irakurri

Bolant eguna

2018/04/01 09:30 Luzaide

Pazko asteburuan, apirilaren 1ean ospatuko dute Luzaiden aurtengo Bolant eguna. Aurreko egunean, larunbat arratsez, ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak bazko igandez. Hona egitaraua:

Martxoak 31, larunbata:

  • 20:00etan: Kalejira herriko kaleetan.
  • 21:00etan: Dantzak herriko plazan eta taloak.

Apirilak 1, igandea:

  • 9:30ean: Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
  • 12:00etan: Dantza ikuskizuna Santiago Plazan.
  • 17:00etan: Emanaldia Arretxe frontoian.
  • 21:00etan: Afari herrikoia.
  • 00:00etan: Dantzaldia.

Gehiago irakurri

Maskaradak

2018/04/01 09:30 Barkoxe

Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Hemen duzue egutegia:

  • Apirilak 1, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 8, igandea: Hoki
  • Apirilak 15, igandea: Larraine
  • Apirilak 22, igandea: Muskildi

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930