Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/03/25ko hitzorduak

Plaza dantza

2018/03/25 12:00 Lakabe

Igande honetan Plaza dantza bat izanen dugu Lakaben Ortzadar taldeko Fanfarrearen eskutik.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2018/03/25 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Saio berezia gaurkoa. Lehenengo zatian, Marian Arregi gogoan, Argiaren musikarekin dantzatuko dugu: jauzi bat, Axuri beltza, zortzikoa, sokak, ingurutxoak, kontradantzak, habanera... Bigarren zatian, Shillelagh taldearen 'Hemels douwe' CD berriko hainbat pieza dantzatuko ditugu: txotisa, polka, mazurka, borobila, Chapelloise, ingurutxoa... Edatekoak eta patata tortillak eskura. Sarrera doan eta parte-hartzea libre. Laguntzailea: Elgetako Udala.

Gehiago irakurri

Ilunabarrean dantzan

2018/03/25 19:00 Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea

Ilunabarrean dantzan zikloa hirugarren urtez bueltatuko da Oihaneder Euskararen Etxera. Oraingoan hiriko hainbat dantza talde eta eskolekin elkarlanean antolatu da: Jare, Adurtza eta Algara Dantza Taldeak, Indarra Kultur Elkartea eta Udalaren Folklore Akademia. Indarra Dantza Taldeak gidatuko du lehen dantza saioa igande honetan, martxoak 25.

http://oihaneder.eus/wp-content/uploads/2017/12/Ilunabarrean-dantzan_B.jpg

Gehiago irakurri

Patxi eta konpania: Dantza Piko 20 urte

2018/03/25 09:30 Ortuella

Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan.

Egitaraua

  • Martxoak 25. Ortuella, 09:30ean, Mintzaldia. 11:00atik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
  • Apirilak 7. Montrejaun (Okzitania), PASSA'PORTS Festibala, Dantza Piko.

 

Informazioa: Patxi eta konpania

Gehiago irakurri

Herri musikaren jardunaldiak: Emakumeak herri musikan eta herri kulturan

2018/03/25 11:00 Oiartzun

“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi oso zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen dituzte: emakumea publikoan azaltzetik, emakumearen irudiari lotutako aurreiritziz betetako ikuspegira.

Hau horrela, emakumeak izango dira protagonistak aurtengo herri musikaren jardunaldietan.

Martxoak 24, larunbata

  • 9:30-13:30, mintegia Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

      - Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeko kidea).
      - Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular        (1850-1936)”.
      - Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".
      - Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.
      - Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".

  • 14:00etan, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro).
  • 15:30-19:30, mintegia eta mahai ingurua Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

      - Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos".
      - Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta

Martxoak 25, igandea

  • 11:00ean, Argazki erakusketa gidatua Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
  • 12:00etan, Dantza plazan Alkarkide Txarangarekin Oiartzungo Done Eztebe plazan.
  • 14:30ean, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro)

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031