Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/03/24ko hitzorduak

Maskaradak

2018/03/24 09:30 Maule

Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Hemen duzue egutegia:

  • Martxoak 24, larunbata: Maule
  • Apirilak 1, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 8, igandea: Hoki
  • Apirilak 15, igandea: Larraine
  • Apirilak 22, igandea: Muskildi

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2018/03/24 12:00 Iruñea, Zentral

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkarteek, dantzazaleentzako antolaturiko Karrikadantza, euskal dantzak ikasteko eta batez ere gozatzeko parada .

Gehiago irakurri

Patxi eta konpania: Dantza Piko 20 urte

2018/03/24 11:00 Amurrio

Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan.

Egitaraua

  • Martxoak 24. Amurrio, 11:00etan, Mintzaldia.
  • Martxoak 25. Ortuella, 09:30ean, Mintzaldia. 11:00atik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
  • Apirilak 7. Montrejaun (Okzitania), PASSA'PORTS Festibala, Dantza Piko.

 

Informazioa: Patxi eta konpania

Gehiago irakurri

Herri musikaren jardunaldiak: Emakumeak herri musikan eta herri kulturan

2018/03/24 09:30 Oiartzun, Udaletxeko Areto Nagusia

“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi oso zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen dituzte: emakumea publikoan azaltzetik, emakumearen irudiari lotutako aurreiritziz betetako ikuspegira.

Hau horrela, emakumeak izango dira protagonistak aurtengo herri musikaren jardunaldietan.

Martxoak 24, larunbata

  • 9:30-13:30, mintegia Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

      - Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeko kidea).
      - Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular        (1850-1936)”.
      - Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".
      - Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.
      - Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".

  • 14:00etan, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro).
  • 15:30-19:30, mintegia eta mahai ingurua Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

      - Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos".
      - Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta

Martxoak 25, igandea

  • 11:00ean, Argazki erakusketa gidatua Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
  • 12:00etan, Dantza plazan Alkarkide Txarangarekin Oiartzungo Done Eztebe plazan.
  • 14:30ean, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro)

 

Gehiago irakurri

Daniel Abreu: La desnudez

2018/03/24 20:00 Donostia, Gasteszena

Bi eszenatokitan, gizona eta emakumea, nahiz eta generoko proposamena ez izan. Biluztasuna edertasunaren inguruan bira egiten du. Dácil eta Abreuren ustez, lan hau Geografia deitu litzateke, dagoena birmoldatu eta berriz bizitatzen saiatzen delako, nahiz eta gorputz materiala edo bultzada bat izan.

Maitasunatik heriotzara doan bidetik hitz egiten duen objektu eta uneen geografia. Geografia horrek aldaketa arinez beterik dago, begi askok gauza bakarra une berean begiratzen duten era berean.

Gehiago irakurri

Verdini dantza taldea: Verdini Metodoa

2018/03/24 18:30 Tolosa, Euskal Herria Plaza

Verdini Dantza Taldeak Verdini Metodoa dantza ikuskizuna eskainiko du. Verdini Metodoa ikuskizun berriak Verdiniren funts osoa ordu betean kondentsatzea da. Isabel Verdini koreografoak bere metodologia guztia kontatzen du, hura ikuskizuna bihurtuz: beroketatik eta egoitzako lanetik hasita azkeneko helburuaren lorpenera arte, hots, emanaldi bat, guztia hau Verdini Dantza Taldea osatzen duten artistek kontatua eta dantzatua.

  • Egilea, koreografoa eta zuzendaritza eszenikoa: Isabel Verdini
  • Ekoizpena: Jesús Murua
  • Musika: Hainbat Varios
  • Eszenografia diseinua: Jesús Murua
  • Argitazpen diseinua: Carlos Salaberri
  • Argi teknikaria: Carlos Salaberri
  • Jantzien Diseinua: Agurtzane Verdini
  • Interpreteak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Haizea Sendón, Ana Álvarez, Jon Alonso, Aitor Manterola, Aizpea Múgica, Perla López, Ohiane Mateos, Ainhoa Mateos, Agurtzane Verdini e Isabel Verdini. Badut Taldea: Anduriña Zurutuza y Txefo Rodríguez
  • Iraupena: 70'

Gehiago irakurri

Mizel Theret: Lekeitioak

2018/03/24 20:30 Biarritz, Colisée

Mikel Laboaren lanik esperimentalena dugu sormenaren abiapuntua. “Lekeitioak” dantza garaikide bilakatuko dira. Orreaga, Itsasoa eta lehorra, Cherokee, Gernika eta Dialektikaren laudorioa sorkuntzak hartu ditu Mizel Theret dantzariak dantzaren mugak arakatzeko gogoan. Bakarkako dantza honetarako, Laboaren musikaren interpretazio aske bat sakondu nahi du, artifiziorik gabekoa, garrasiari lotua, soiltasunaz eta barnetasunaz egina. Oholtza huts batean, oihu dantzatua.

  • Koreografia eta interpretazioa: Mizel Théret
  • Musika: Mikel Laboa « Lekeitioak »
  • Argiztapena: Frédéric Béars
  • Begirada konplizea: Johanna Etcheverry
  • Argazkiak: Claude Rey, Caroline de Otero
  • Ekoizpena: Association TRAVERSEE

Gehiago irakurri

Victor Ullate Balleta: Carmen

2018/03/24 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Estreinatu zenetik mende bat baino gehiago igaro den honetan, proposamen berri honek topikoetatik eta ohiko irudikapenetatik urrundu eta historiaren esentzian murgildu nahi du, fikzio garaikidearen pertsonaiarik poliedrikoenetako bati buruzkoak argitzen laguntzeko. Pertsonaia hori Carmen da, jakina.

Horretarako, beharrezkoa izan da obra eguneratzea. Ohiturazko generotik aldendutako denboraz kanpoko espazio bat irudikatzea. Baita obra bera berrikustea ere. Mende bat baino gehiagoko antzinatasuna izanik, begirada berri eta ausart baten beharra zeukan, aldi berean historiaren esentzia erabat errespetatuko zuena.

  • Koreografia: Victor Ullate
  • Argumentua: Victor Ullate, Eduardo Lao
  • Musika: Georges Bizet, Pedro Navarrete
  • Orkestrazio eta moldaketa: Pedro Navarrete

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031