Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/03/23ko hitzorduak

Plazara dantzara

2018/03/23 20:00 Eibar, Untzaga (Udaletxeko arkupeetan)

Dantzaldi-erromeria Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin, Patxi Montero dantza-irakasleak gidatuta. Dantzatuko dugu sokan, korruan, bikoteka lotuan, soltean, bikoteak aldatzen, joko-dantzak, jauziak... Euria bada, udaletxeko arkupeetan egingo dugu dantzaldia. Antolatzaileak: Kezka dantza-taldea eta Eibarko Udala

Gehiago irakurri

Patxi eta konpania: Dantza Piko 20 urte

2018/03/23 19:00 Amurrio

Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan.

Egitaraua

  • Martxoak 23. Amurrio, 19:00etatik aurrera, Ikastaldi eta Dantza Piko.
  • Martxoak 24. Amurrio, 11:00etan, Mintzaldia.
  • Martxoak 25. Ortuella, 09:30ean, Mintzaldia. 11:00atik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
  • Apirilak 7. Montrejaun (Okzitania), PASSA'PORTS Festibala, Dantza Piko.

 

Informazioa: Patxi eta konpania

Gehiago irakurri

Roser Lopez Espinosa eta Lasala

2018/03/23 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Dantzari buruzko programa bikoitza egingo da Kultur Leioako auditoriumean. Roser López Espinosa zuzendariak, koreografo eta interpreteak Hand to Hand lana eskainiko ditu, judo borrokaldi baten itxura duen ballet berezi bat. Jarraian, Lasala konpainiak, Judith Argomaniz koreografo eta zuzendariaren eskutik, Lauesku 22 lana aurkeztuko digu, non pilota-partida baten bitartez ezarritako arauak zalantzan jarriko dituen.

Hand to hand Roser Lopez Espinosa

Hand to hand Kataluniako Roser López Espinosa dantzari eta koreografoak sortutako pieza labur bat da, Holandako Conny Janssen Danst konpainia ospetsuarentzat egindakoa, Rotterdameko Dansateliers elkarlanean eta. Judo-borrokaldi modura egiten den ballet bitxia da. Proposamen honetan, dantza arte martzialetara hurbiltzen da, eta horren taktika eta kadentziarekin jolasten du. Eskuz esku, zehatzak izanez eta garbi jokatuz, bi dantzarik bikote-dantza bat konposatzen dute.

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Roser Lopez Espinosa.
  • Koreografia: Roser Lopez Espinosa (eta dantzariak).
  • Dantzariak: Stein Fluijt, Roser Lopez Espinosa.
  • Musika: Pyotr Ilyich Tchaikovsky.
  • Jantziak, eszenografia: Roser López Espinosa, Lluna Albert.
  • Iraupena: 20 minutu.

 

Lauesku 22 Lasala (Euskadi)

Lauesku 22 lanak barneko hausnarketara gonbidatzen zaitu: zergatik bete behar dira naturaltasun eta mendetasun osoz ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta ezarpenak? Eta zergatik jotzen dira aurrez zehaztutako konponbide eta erantzunak segurutzat? Hizkuntza koreografikoak adostasunari eta liskarrari buruz ikertzen du, eragiten gaituzten inguruabar desberdinen erantzun gisa, baita horien eraginari buruz ere. Esku-pilota partida baten bidez, egoera desberdinak azaltzen dira, eta jolasaren berezko arauak zalantzan jartzen dira eta ezarritakoari lehentasuna kendu.

  • Koreografia eta zuzendaritza eszenikoa: Judith Argomaniz.
  • Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi, Max Ritcher.
  • Jantziak: Eider Ezenarro.
  • Dantzariak: Jaiotz Osa, Carla de Diego, Garazi Etxeburu.
  • Iraupena: 25 minutu. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930