Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/03/18ko hitzorduak

Andreen aurreskua

2018/03/18 13:00 Bilbo, Deustu, San Pedro plaza

Deustuko jai batzordeak eta Bihotz Alai dantza taldeak antolatuta, andreen aurreskua dantzatuko da Deustuko San Pedro plazan. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta. 

Gehiago irakurri

Maskaradak

2018/03/18 09:30 Lakarri

Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Hemen duzue egutegia:

  • Martxoak 18, igandea: Lakarri
  • Martxoak 24, larunbata: Maule
  • Apirilak 1, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 8, igandea: Hoki
  • Apirilak 15, igandea: Larraine
  • Apirilak 22, igandea: Muskildi

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Gehiago irakurri

Libertimendua

2018/03/18 09:30 Banka

Banka, Aldude eta Urepelen ere ihauteriak ospatzeko elkartuko dira. 2018an Bankan egingo dute Libertimendua martxoaren 18an. Baina ondoko urteetan herriz herri txandaka aritzea pentsatu dute. 

Joan den udaberrian elkartu ziren hiru herrietako gazteak, ohitura zaharra berreskuratzeko xedearekin. 

Gehiago irakurri

Mizel Theret: Lekeitioak

2018/03/18 19:00 Bilbo, La Fundicion

Mikel Laboaren lanik esperimentalena dugu sormenaren abiapuntua. “Lekeitioak” dantza garaikide bilakatuko dira. Orreaga, Itsasoa eta lehorra, Cherokee, Gernika eta Dialektikaren laudorioa sorkuntzak hartu ditu Mizel Theret dantzariak dantzaren mugak arakatzeko gogoan. Bakarkako dantza honetarako, Laboaren musikaren interpretazio aske bat sakondu nahi du, artifiziorik gabekoa, garrasiari lotua, soiltasunaz eta barnetasunaz egina. Oholtza huts batean, oihu dantzatua.

  • Koreografia eta interpretazioa: Mizel Théret
  • Musika: Mikel Laboa « Lekeitioak »
  • Argiztapena: Frédéric Béars
  • Begirada konplizea: Johanna Etcheverry
  • Argazkiak: Claude Rey, Caroline de Otero
  • Ekoizpena: Association TRAVERSEE

Gehiago irakurri

Kukai - Tanttaka: Oteizak 110

2018/03/18 11:30 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Kukai dantza taldeak Oteiza berreskuratuko du, ikuskizun berri bat egiteko. Espazio berezietan (antzokitik at) plazaratzeko koreografia da. Euskalduna Jauregiko hormetan Oteizaren arte lanak proiektatuko dira eta publiko artean kokatutako 5 dantzarik koreografia berri bat eskainiko digute Oteiza gogoan. Ikuskizun bakarra (ez da berriro errepikatuko). Dantza Sari Nazionala irabazi ondoren Kukai dantza konpainiak artea eta dantza garaikidea ekarriko du eszenara.

  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Koreografia: Jon Maya
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena)
  • Musika: Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Mikel F. Krutzaga
  • Irudiak: David Bernues
  • Eszenografia: Fernando Bernues

Emanaldi hau beste ordu hauetan ikus daiteke ere: 12:30etan eta 13:30etan (hiru aldiz errepikatzen baita)

Gehiago irakurri

Patxi eta konpania: Dantza Piko 20 urte

2018/03/18 12:00 Orereta

Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan.

Egitaraua

  • Martxoak 18. Orereta, 12:00etan, Dantza Piko.
  • Martxoak 23. Amurrio, 19:00etatik aurrera, Ikastaldi eta Dantza Piko.
  • Martxoak 24. Amurrio, 11:00etan, Mintzaldia.
  • Martxoak 25. Ortuella, 09:30ean, Mintzaldia. 11:00atik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
  • Apirilak 7. Montrejaun (Okzitania), PASSA'PORTS Festibala, Dantza Piko.

 

Informazioa: Patxi eta konpania

Gehiago irakurri

Malandain Ballet Biarritz

2018/03/18 17:00 Donapaleu, Saint Louis gela

Biarritzeko Malandain balletak saioa eskainiko du Donapaleuko St Louis gelako taulagainean. Hiru piezas osaturiko saioa eskainiko du eta 93 minutukoa izango da: 

  • Nocturnes
  • La Mort du Cygne
  • Une dernière chanson

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930