Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/03/16ko hitzorduak

Haatik: Hormek Diote On Stage

2018/03/16 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

 

Haatik Dantza Konpainia-k Dss2016eu egitarau barnean martxan jarritako Hormek Diote proiektu ikusgarria eskeiniko du Andoaingo Bastero Kulturgunea.

Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa...

HORMEK ESANGO LUKETEENA AITZAKI HARTUTA, ELKARBIZITZAKO ZAILTASUN ETA ARAZOEZ HAUSNARTZEN DUEN DANTZA IKUSKIZUNA DA HORMEK DIOTE ON STAGE.

 

Koreografia: Vitali SafronkineAi Do Project-Iker Arrue eta Aiert Beobide Egaña
Musika: Pascal Gaigne 
Zuzendari eszenikoa: Olatz Beobide
Eszenografia: Edi Naudó
Argiztapena: Xabier Lozano Briones
Audiobisualak: Acronica Producciones

info+ http://www.haatik.com/

 

 

Gehiago irakurri

Patxi eta konpania: Dantza Piko 20 urte

2018/03/16 19:00 Errenteria

Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan.

Egitaraua

  • Martxoak 16. Errenteria, 19:00tan, Ikastaldia.
  • Martxoak 17. Uharte, 18:00etan, Mintzaldia. 20:00etatik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
  • Martxoak 18. Orereta, 12:00etan, Dantza Piko.
  • Martxoak 23. Amurrio, 19:00etatik aurrera, Ikastaldi eta Dantza Piko.
  • Martxoak 24. Amurrio, 11:00etan, Mintzaldia.
  • Martxoak 25. Ortuella, 09:30ean, Mintzaldia. 11:00atik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
  • Apirilak 7. Montrejaun (Okzitania), PASSA'PORTS Festibala, Dantza Piko.

 

Informazioa: Patxi eta konpania

Gehiago irakurri

Argazki erakusketa: Emakumeak maskapean

2018/03/16 19:00 Oiartzun, Udaletxeko Areto Nagusia

“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi oso zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen dituzte: emakumea publikoan azaltzetik, emakumearen irudiari lotutako aurreiritziz betetako ikuspegira.

Hau horrela, emakumeak izango dira protagonistak aurtengo herri musikaren jardunaldietan.

Martxoak 16, ostirala

  • 19:00etan, "Emakumeak maskapean" argazki erakusketaren aurkezpena. Erakusketa Gari Garaialdek prestatu du eta berak aurkeztuko du Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian. Erakusketa hau zabalik egongo da martxoaren 25eko eguerdira arte goizetan 10:00 eta 14:00 artean, eta arratsaldeetan 17:00 eta 20:00 artean.

Martxoak 24, larunbata

  • 9:30-13:30, mintegia Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

      - Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeko kidea).
      - Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular        (1850-1936)”.
      - Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".
      - Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.
      - Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".

  • 14:00etan, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro).
  • 15:30-19:30, mintegia eta mahai ingurua Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

      - Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos".
      - Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta

Martxoak 25, igandea

  • 11:00ean, Argazki erakusketa gidatua Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
  • 12:00etan, Dantza plazan Alkarkide Txarangarekin Oiartzungo Done Eztebe plazan.
  • 14:30ean, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro)

 

Oharra: Argazki erakusketaren aurkezpenera, mintegi, mahai inguru edota bazkariren batetara joan nahi duenak, aurrez izena emate komeni. Sarrera doakoa da 10 euro balio duten bazkarien kasuan izan ezik. Telf: +34 943 493 578 / +34 682 589 925  ePosta: komunikazio@soinuenea.eus

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Raw eta Pool

2018/03/16 22:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Amaia Elizaran dantzari eta koreografoak bere bi lan eskainiko ditu Donostiako Victoria Eugenia antzokian: Raw eta Pool

Raw
Contact teknika erabiliz, bi interpretatzaileek arriskuaren mugan egon daitezkeen mugimenduak ikertzen dituzte, sentiberatasunaren muga aztergai. Pertsona bat beste baten mendean dagoenean, bakarrik moldatu ezin duenean... Nola jokatzen du besteak? Beti egongo al da bestea oinarri emateko?

Iristen da une bat, non norberaren mugak zabaltzen diren forma estetikoa deformatzeraino. Anbiogotasuna latente dago proposamen honetan: bi gorputz bat eginda, mimetizatuta; batak besteari ematen dio zentzua.

  • Konpainia: Amaia Elizaran
  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Proiektuaren izena: Raw
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa
  • Iraupena: 15 min
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Topic

 

Pool
"Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da, eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da". "Giza gorputzaren % 70 ura da". Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina, aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere.

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Koreografoa: Amaia Elizaran
  • Musika: Xabier Zeberio
  • Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Iraupena: 15 minutu
  • Argazkiak eta bideoa: Rach Rodríguez
  • Kolaboratzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea
  • Webgunea: www.amaiaelizaran.com
  • Harremanetarako: elizaran.amaia@gmail.com

 

Gehiago irakurri

Hartza altzoan

2018/03/16 19:00 Kanbo, Ezker pareta

Herri Soinu elkarteak, Hartza Altzoan festibalaren 5. edizioa antolatuko du martxoaren 16, 17 eta 18an Kanboko ezker paretean. Haurreri zuzendu den festibala, ohizko musika eta dantzen inguruko animazioak eskainiko ditu. Sartze osoak urririk dira. 

Martxoak 16, ostirala

19:00 Ohizko musiken kontzertua Musikas elkarteko ikasleekin.

  • Errobiko kaskarotak (Uztaritze): txistu, gaita
  • Soinu Ttiki (Ezpeleta): triki, pandero
  • Biez bat (Basusarri), Musikarentzat (Kanbo), Izar Gaiak (Uztaritze): haur abesbatza

19:30 Erromeria Txakatuk txarangak alaiturik. 

20:00 Ohizko dantzen ikusgarria

  • Errobiko kaskarotak ohizko kaskarotzen dantzak aurkeztuko dituzte
  • Oinak Arin, Beskoitzeko dantza taldea, 1961. urtean sortua, euskal dantzaren tradzioa segitzen duena.

 

Martxoak 17, larunbata

09:30 - 17:00 Euskal kulturaren eguna, mintzaldi, dantza tailerrak, ohizko musika, Baionako kontserbatorioan.

16:00 Kimuen ikusgarria, eskolan landu dituzten tailerren aurkezpena, Johañe Etxebest (IDB), Chloé Sindera (Elirale), Txomin Zubieta (Zirkoa), Le Petit Théâtre de Pain (Ximun Fuchs), Jose Cazaubon, Philippe Albor, Madi Sarasua partaidetzarekin. 

Parte hartzen duten eskolak: Kanboko eskola publikoa, Kanboko Sainte Marie eskola, Kanboko Errobi ikastola, Uztaritzeko Saint Vincent, Uztaritzeko Louis Dassance ikastola, Ezpeletako eskola publikoa, Haltsuko Maurice Harriet eskola, Jatsuko Pierre Dibarrart eskola. 

Ikuskagarriaren ondotik Hartza Iguzko: negu bukaeran lurraren iratzartzea, hartza bere gaur luzetik ateratzea (Uztaritzeko Izartxo taldea).

Martxoak 18, igandea

Lehen urratsak - Errobi lurralde dantza taldeen elkarretaratzea: Jeikadi (Kanbo), Alaiki (Zuraide), Ezpela (Ezpeleta), Ote Lore (Larresoro), Polliki (Luhuso), Izartxo (Uztaritze).

09:30 Dianak eta biribilketa Kanboko karriketan

11:00 Dantza ikusgarria, bukaeran denen arteko dantza

12:30 piknika bertan

14:30 Ohizko dantzaldia haur eta heldu guzieri idekua: Kiki Bordatxok (musika), Jose Cazaubonek (dantza) eta Errobiko Kaskarotak alaiturik. 

 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930