Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/03/10ko hitzorduak

Haatik: Lan Prozesua

2018/03/10 12:00 Pasaia, Ciriza etxea

Haatik dantza konpainiak, udaberrian estreinatuko duen LAU EME pieza berriaren sorkuntza dela eta, honen prozesua konpartitzeko proposamen artistiko bat prestatu du emakumearen egunaren inguruan antolatuko diren ekintzen barnean.

Trintxerpeko Ciriza etxean izango da Martxoak 10 larunbata eguerdiko 12:00etan. Virginia Gil Couso argazkilariaren BAKARDADEAK argazki erakusketaren inaugurazioarekin kointzidituz.

EMAKUMEAK ETA SORKUNTZA

Haatikeko lau neska, emakumeak historian zehar izan duen ahalduntzeari buruz hausnartuko duen pieza batean ari dira lanean. Sorkuntza honen xehetasunak azaldu eta herritarrekin konpartitzeko asmoz, lan prozesua dagoen bezela erakutsiko dute lehenik eta ondoren, Virginia Gil argazkilariarekin batera LAU EME pieza eta BAKARDADEAK obrak egitearen motibazioeri buruz eta sorkuntza hauek eraman duten bidea eta metodologia azalduko diete ikusleeri. Azkenik, bai ikusle eta baita parte hartu duten artistek jasotako sentsazioen elkartrukea emango duen solasaldirako tartea egongo da.

Lanaren aurrerapen bideoa: 

 

LAU EME_ from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.

 

Gehiago irakurri

Maskaradak

2018/03/10 09:30 Idauze

Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Hemen duzue egutegia:

  • Martxoak 10, larunbata: Idauze
  • Martxoak 18, igandea: Lakarri
  • Martxoak 24, larunbata: Maule
  • Apirilak 1, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 8, igandea: Hoki
  • Apirilak 15, igandea: Larraine
  • Apirilak 22, igandea: Muskildi

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Gehiago irakurri

Aukeran: 20 urte

2018/03/10 20:00 Irun, Amaia Kultur Zentroa

Aukeran Dantza Konpainiak bere 20. urteurrena ospatuko du ikuskizun berri bat prestatuz. Horretan, begirada berri bat emango die bere azken obretako pieza ezagunenei. Ainhoa Aierbe eta Mixel Ducau eszena eta musika zuzendariekin batera, proposamen eszenikoa eskainiko dute.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Musika zuzendaritza: Mixel Ducau
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  • Soinua: Unai Mimenza
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdós, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Agustín Martínez
  • Musikariak: Mixel Ducau, Iñigo Egia, Xabi Solano, Xabier Zeberio
  • Jantzien diseinua: Óscar Armendáriz
  • Aukeran 20 urte kartela: Jesus Mari Lazkano

Gehiago irakurri

Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte

2018/03/10 16:00 Basusarri

Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan.

Egitaraua

  • Martxoak 10. Basusarri, 16:00etan, Mintzaldia. Arrangoitze, 18:00etan, Ikastaldia eta 20:30ean: Dantza Piko (Soinubila eskola, Patxi eta Konpania).
  • Martxoak 12. Errenteria, 19:00etan, Mintzaldia.
  • Martxoak 16. Errenteria, 19:00tan, Ikastaldia.
  • Martxoak 17. Uharte, 18:00etan, Mintzaldia. 20:00etatik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
  • Martxoak 18. Orereta, 12:00etan, Dantza Piko.
  • Martxoak 23. Amurrio, 19:00etatik aurrera, Ikastaldi eta Dantza Piko.
  • Martxoak 24. Amurrio, 11:00etan, Mintzaldia.
  • Martxoak 25. Ortuella, 09:30ean, Mintzaldia. 11:00atik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
  • Apirilak 7. Montrejaun (Okzitania), PASSA'PORTS Festibala, Dantza Piko.

 

Informazioa: Patxi eta konpania

Gehiago irakurri

Rouge Elea: Hau da nire ametsen kolorea

2018/03/10 20:30 Luhuso, Harri Xuri

«Egin dantza, bestela geureak egin du », zioen Pinak. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objetuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mogimenduez. Desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.

  • Egilea, abiapuntua: Corine Cella
  • Idazketan laguntzaile: Oier Guillan, Paola Rizza (formation l'Hostellerie Pontempeyrat)
  • Koreografia zuzendaria: Fanny Soriano
  • Kanpo begirada artistiko eta koreografikoa: Jean-Philippe Leremboure
  • Eszenografia: Laurent Gauthier, Alvaro Ledesma eta Marine Dubois
  • Antzezleak: Corine Cella, Marine Dubois eta Javier Barandiaran
  • Musika/ soinu giroa / argiak: Ander Fernandez
  • Iraupena: 60 minutu.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2018/03/10 12:30 Sestao

Sestaoko Eusko Lorak taldeak 60 urte bete zituen iaz eta urteurrenaren ondotik bere jardunerako bide berria urratzeari ekin dio. Horren barruan, Gipuzkoako ezpata-dantza egingo dute aurten estreinakoz, eta egun hautatua martxoaren 10a da: taldeak lehendabizi dantzatu zuenekoa, sorreraren urteurrena alegia. Eusko Lorak udaberriaren etorrerarekin sortu zen, eta oraingo ekitaldiarekin harrera egin nahi diote udaberriari eta garai berriari.

Informazio gehiago: Ezpata-dantza egingo dute Sestaon 2018ko martxoaren 10ean

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930