Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/02/09ko hitzorduak

Kimuak: Iñauzi eta berriak hazi

2018/02/09 21:00 Gasteiz, Andra Mari Zuriaren plazan

Araba, Sustraiak, Kaosa, Mozorroak, Berpiztea....

"Gaua, iluntasuna. Haizeak susmo berezi bat dakar. Se puede intuir el caos muy cerca. Propiciemos el desorden natural, hagamos fiestas de locos y locas, rompamos las jerarquías sociales; umeak, heldu izango dira; txiroak, aberats izango dira; emakumeak gizon eta paganoak fededun. Enmascarémonos para ser anónimos y liberarnos así de nuestros resentimientos. Critiquemos lo injusto. Perderemos nuestros privilegios en estos días para después darle paso de nuevo al orden. Lurra gure dantzeekin esnatuko dugu, deabruak zintzarrien hotsekin uxatuko ditugu. Kaosa goza dezagun, bihar-etzi guztia bere horretara itzuliko baita." 

Hitz hauek ongi adierazten dute Indarra Kultur Elkarteak aurten sortutako ikuskizun berria. 

                                      Eta Kimuak hazita

                                       Prest daukagu Jaia!

Gehiago irakurri

Hartzaren esnaera

2018/02/09 18:30 Segura

Aizkorritik Segurara jaisten da Hartza arratsaldeko 18:30ean ostiral mehe egunean. Bere inguruan ibiltzen dira uxatzaileak, aurrean harrapatzen duten edonori maskuri edo puxikarekin jotzeko. Herriko puntu ezberdinetan, herriko gazte talde batek, bakoitzak bere mozorroa jantzita duela, jorrai-dantza dantzatzen du.

Gehiago irakurri

Porrero eta Sorgina

2018/02/09 20:00 Agurain

Arratsaldeko 20:00etan Porrero eta Sorginaren agurra ospatzen dute herrian. Ostiralean jaisten dira Opakuatik eta inauteri osoak ematen dituzte udaletxeko balkoian.  Astearte inauterian, Porrero eta Sorginari azken agurra ematen diete.

Gehiago irakurri

Kaldereroak

2018/02/09 19:30 Eibar

Ostiral mehez ateratzen dira Eibarko kaldereroak Urkizutik hasi eta Untzagako plazaraino kantu eta dantzak eskainiz.

Gehiago irakurri

Sorgin gaua

2018/02/09 20:00 Ziburu

Sorgin gaua ospatuko dute Ziburun iluntzeko 20:00etan herriko plazan. Begiraleak taldearekin ez dira dantzak faltako. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031