Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/02/08ko hitzorduak

Hitzaldia-Proiekzioa: Aratusteak Abanton

2018/02/08 19:00 Gallarta, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Aurten, "Aratusteak Abanton" Hitzaldia-Proiekzioa Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan izango da ostegun honetan 19:00etan.

Anima zaitezte!

Gehiago irakurri

Trapujaleen jaitsiera

2018/02/08 19:30 Lezo

Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. 19:30etan Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira. 

Gehiago irakurri

Urdelardero

2018/02/08 10:30 Eskoriatza

Ostegun Gizen egunean, Eskoriatzan, Urdelardero eguna ospatzen dute. Haurrak, baserritarrez jantzita eta eskuan ziri bat hartuta eskean ibiltzen dira kalez kale.

Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian baina, egun, ohikoagoa da leihotik gozokiak botatzea. Abesti hau abesten dute haurrek:

Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!

Gehiago irakurri

Azeri-dantza

2018/02/08 19:00 Errenteria

Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dira bideoan ikus daitezkeenak. Azeri-dantza desfilearen Ibilbidea: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.

Gehiago irakurri

Sorgin-dantza

2018/02/08 19:00 Bergara

2011an berreskuratu zuten Bergaran Eguen Gizenean sorgin dantza egiteko ohitura Xamatz dantza taldean aritutako zenbait dantzarik. Ordutik, lehengo Xamatz dantza taldeko beteranoek egin izan dute, baina 2016an Musika Eskolako ikasle gazteek hartu zieten erreleboa. Beraz, dantza eskolako ikasleek Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin egingo dute sorgin-dantza. Dantzari eta musikariekin batera, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak honako hauek izango dira: San Martin pplaza, Barrenkale, Simon Errieta, Fraiskozuri eta Mz de Irala. 

Bergara: Sorgin-dantza 2012 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Antton Luku "Libertitzeaz"

2018/02/08 20:00 Iruñea, Zaldiko Maldiko

Antzerkiaz, kulturaz, euskaraz eta bertze hainbat gaiez eztabaidatzeko parada izanen da Antton Lukuren "Libertitzeaz" solasaldian. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
« Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30