Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/02/03ko hitzorduak

Kaldereroak

2018/02/03 19:00 Bera

Otsailaren 3an, larunbatean, izanen dute Kaldereroen hitzordua 19:00etan. Hala ere, ordu erdi lehenago prest egoteko adierazi dute. Igerilekuetatik abiatu eta Altzate, Legia, Zahar etxea, Eztegara, Iturlandeta, Eztegara, Bidasoa karrika, San Esteban karrikan barna Herriko etxeko plazara joanen dira. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Altzateko pilotalekuan elkartuko dira.

Gehiago irakurri

Txulalai

2018/02/03 13:30 Paganos

Otsailaren 3an ospatzen da San Blas eguna, eta San Blas ondoko larunbatean eta igandean meza ostean dantzatzen da txulalai. Paganos Guardiatik bi kilometro eskasera dago, eta ospakizun horretarako Guardiatik hainbat eta hainbat herritar hurbiltzen dira bertara. Meza nagusiaren ondoren dantzatzen dute erromeriara hurbildu diren herritarrek Txulalai dantza ezaguna.

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2018/02/03 08:00 Igantzi

Igantziko gazteak puska biltzean aterako dira herriko etxe eta baserriak trikiti eta pandero doinuekin alaituz. Goizeko 8etan herriko elkartean bildu eta baserri batzuk egin ondotik, herrira itzuli eta falta diren etxeak egingo dituzte. 

Gehiago irakurri

Iruñeko kauterak

2018/02/03 11:00 Iruñea

Iruñeko Kauterek kalejira egingo dute Iruña taldea- San Lorenzoko dantzariak eta Iruñeko gaiteroekin San Lorenzo kaletik. 

Iruña Taldea erabiltzailearen argazkia.

Gehiago irakurri

Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza

2018/02/03 08:30 Arano

Inauterien azkenaurreko asteburuan irteten dira zomorroak Aranon. Goizean goiz herriko plazan geratu eta baserriz baserri joaten dira fandango eta arin-arina dantzatuz giro ederrean. Puska biltzea egin ostean, elkartean bazkaldu eta zagi-dantza egin ohi dute arratsaldean. 

Arano: Zomorroak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak

2018/02/03 09:00 Oiartzun

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Tradizioz, larunbat goizean auzoetan eskean aritzeko ohitura zegoen, baina gaur egun jaia handitu eta ostiraletik igandera bitartean ospatzen dira inauteriak. Intxixuak eta sorginak ere Oiartzungo ihoteetan, urtetik urtera herrian errotu diren pertsonaiak dira. 

Ostiralean, arratsaldeko 19tan, intxixu eta sorginei harrera egiten diete herritarrek. Larunbatean, goizeko 9etan baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean. Azkenik igandean, iluntzeko 19tan intxixu eta sorginei agurra egiten diete herritarrek.

Oiartzun: Ihote dantzak 2010 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta inauteri dantzak

2018/02/03 07:00 Lizartza

Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. 

Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.

Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza. 

Lizartza: Inauteri dantzak 2013 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza

2018/02/03 08:30 Eibar

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza Eibarko baserrietan.

Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak kuestazioan arituko dira goizean goizetik. Lehen agerraldia 8:30ean egingo dute Merkatu plazan eta ondotik baserrietara abiatuko dira. 

Arratsaldean, 19:00-21:00 bitartean, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxa txarangarekin.

Eibar zurituta 2015 Koko-dantzak txoriek ikusita [Bideoa]

Gehiago irakurri

San Blas eguneko soka-dantza

2018/02/03 13:30 Iruñea, San Nikolas plaza

Azken urteotan bezala, San Blas eguneko soka-dantza dantzatuko du Duguna dantza taldeak San Nikolaseko txokoan.

Gehiago irakurri

Hartzaren eguna

2018/02/03 10:00 Donibane Lohizune

Goizean, hartzaren etorrera irudikatzen da Donibane Lohitzunen. Goizeko 10etatik 12:30 bitartean eta arratsaldeko 14:30ean ospatzen da. Hartzaz gain, Begiraleak dantza taldeko dantzariak eta musikariak elkartuko dira.

Gehiago irakurri

Kaldereroak

2018/02/03 22:00 Donostia

Donostian, Kandelaria egunaren (otsailak 2) ondoko larunbatean Kaldereoak ateratzen dira Donostiako Alde Zaharrean. 

Gehiago irakurri

Santibate

2018/02/03 16:30 Donapaleu

Santibate ospatuko da Donapaleuko karrika eta ostatuetan. Zirtzilak maskatu eta zahar-etxera abiatuko dira lehenik, eta gero ostatuz-ostatu ibiliko dira jateko biltzen, kantuz eta bertsotan, gauan barna neguaren iluna ospatzeko.

Gehiago irakurri

Lastozko gizona

2018/02/03 16:00 Asparrena

Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan lastozko gizona da protagonista. Gaitz guztien errua leporatzen zaio pertsonaia honi Asparreneko herri hauetan. Arabako hiru herri txiki hauetan berreskuratutako inauteriak lehen mailako ospakizuna bihurtu dira. Gerra Zibilaren aurretik zeuden mozorro mota guztiak biltzea lortu dute eta ekitaldia dantza tradizionalen eta koreografia berrien bidez indartzea. Ibilbidea Ilarduian hasten da, segidan Eginora jarraitzen du eta Andoin-en bukatzen da. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan lastozko gizona ateratzen dute asto baten gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da eta bertan dantza gehiago egiten dira. Txokolate beroa hartu eta lastozko gizona bi mozorrok tiratzen duten gurdi baten gainean jartzen da. Andoin-en bukatzen da ibilbidea, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz.

Asparrenako inauteriak 2012 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Porreroak

2018/02/03 19:00 Kuartango

Santa Ageda egunaren baitan ospatzen dute inauteria Kuartangon. Makilekin etxez-etxe joaten dira jakiak eta dirua biltzen, porrero jantziarekin. Horiekin batera, hartza, zakuekin jantzitako maskaratuak, errautsa botatzen duen pertsona eta Arrianoko atsoa izango dira herriko kaleetatik zehar. 

 

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2018/02/03 09:30 Kanbo

Kanboko dantza taldeak puska biltzea egingo du kaskarotekin otsailaren 3, 4 eta 11an. Otsailaren 3an Kanboko ostatuak animatuak izanen dira 9:30etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak inguru arte. 

Otsailaren 4an, 11:30ean hasiko da kuestazioa meza ondoren eliza aurrean dantzatu ahal izango diren mutxikoekin. Ondotik Kanbo gaineko etxe batzuk bisitatuko dituzte. 

Otsailaren 11an, igandea, Kanbo azpia animatuko dute kaskarotek etxez etxe eta eguerditan hitzordua egingo dute plazan dantza batzuk partekatzeko!

Gehiago irakurri

Dantza Plazetan

2018/02/03 20:30 Bilbo, San Pedro Plaza

Urtarrilaren 27an izango da aurtengo Dantza Plazetan egitasmoko lehenengo ekitaldia. Kultur programa horri esker, Bilboko hainbat barruti eta auzotan erromeria eta ikuskizun ugari egingo dira urte osoan zehar. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraksustatzen du Dantza Plazetan egitasmoa, eta Bilboko zazpi dantza-taldek hartuko dute parte programan. Helburua da euskal folklorea bultzatzea; erromeriak, dantza emanaldiak eta kalejirak eskaintzen dituzte Bilboko plazetan eta kaleetan.

Egitaraua

Hilabetea 
 Eguna  
 Ordua  
 Tokia Taldea Zer
urtarrila 27 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
otsailak 3 11:30 San Inazio Ondalan Erraldoiak
otsaila 3 20:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
otsaila 4 11:30 Deustua Ondalan Erraldoiak
otsaila 4 11:30 San Felicisimo Bihotz Alai Ikuskizuna
otsaila 17 12:00 Kalez kale Gaztedi Kalejira
otsaila 17 17:00 Basurtu Beti Jai Alai Erromeria /Lantzeko inauteria
otsaila 24 20:00 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
martxoa 16 18:30 Deustu Ondalan Erraldoiak
martxoa 24 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
martxoa 17 11:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
apirila 28 11:30 Elorrieta Ondalan Erraldoiak
apirila 28 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
maiatza 1 12:30 Elorrieta Bihotz Alai Ikuskizuna
maiatza 12 18:00 Arangoiti Bihotz Alai Ikuskizuna
maiatza 26 11:30 Elorrieta Bihotz Alai Ikuskizuna
maiatza 26 20:00 Ibarrekolanda Ondalan Erraldoiak
maiatza 2 19:00 Arriaga plaza EDB Erromeria
ekaina 8 12:00 Ibarrekolanda Bihotz Alai Ikuskizuna
ekaina 9 20:00 Areatzako kioskoa Gaztedi Larrain-dantza
ekaina 17 12:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Erromeria/Lanzteko inauteria
ekaina 23 20:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Erromeria
ekaina 23 20:30 San Pedro plaza Deustuko folklore taldea Erromeria
ekaina 23 21:00 Karmelo plaza Gaztedi Erromeria
ekaina 29 19:00 Deustuibarra Bihotz Alai Ikuskizuna
ekaina 30 11:30 Karmelo plaza Gaztedi Erromeria
ekaina 23 20:30 Erribera Ondalan Erraldoiak
ekaina 30 20:00 Arriaga plaza Salbatzaile Ikuskizuna
uztaila 8 19:00 Arriaga plaza Gaztedi kuskizuna
uztaila 14 19:00 Arriaga plaza Beti Jai Alai kuskizuna
uztaila 16 19:00 Karmelo plaza Gaztedi Ikuskizuna
uztaila 21 19:00 Arriaga plaza BDB Ikuskizuna
uztaila 26 19:00 Basurtuko geltokia Beti Jai Alai Erromeria/Lantzeko inauteria
uztaila 28 11:30 San Inazio Ondalan Erraldoiak
uztaila 28 19:00 Arriaga plaza Salbatzaile Ikuskizuna
iraila 9 13:00 Zumarraga plaza Gaztedi Ikuskizuna
iraila 29 11:30 Sarriko Ondalan Erraldoiak
iraila 29 17:30 Zorrotza frontoia Ibai Arte Agerraldia
iraila 29 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
urria 6 12:00 Basurtu Beti Jai Alai Erraldoiak
urria 6 19:00 Aita Donostia plaza Beti Jai Alai Erromeria
urria 27 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
azaroa 11 13:00 San Pedro plaza Deustuko folklore taldeak Erromeria
abendua 21 18:00 San Inazio Ondalan Erraldoiak
abendua 24 18:00 Aita Donosti Beti Jai Alai Erromeria
abendua 29 20:00 Santiago plaza Salbatzaile Erromeria
abendua 31 11:30 Deustu Ondalan Erraldoiak

Informazioa: Dantza Plazetan 2018

Gehiago irakurri

Hartzaro festibala

2018/02/03 10:00 Uztaritz

Hartzaro festibala otsailaren 3tik 13ra ospatuko dute Uztaritzen aurten 22. aldiz. Herri Soinu elkarteak egitarau oparoa antolatu du udaberriari ongi etorria egiteko asmoz. Neguko festa honetan, ohiturak eta ikuskizun berriak herritarren artean zabaltzea da asmoa.

Egitaraua

Otsailak 3, larunbata, Bilgune gela

  • Arruntzako Auzoan, goizean – kaskarotak etxez etxe – Arruntzako Zortziko elkarte eta Errobi Kaskarotak lagundurik.
  • 18:00etan Biolina Bihotzetik Jon Garmendiak eta Ortzi Oihartzabalek «Poesiazko bidaia bat» egitera gomitatzen ditu Biolina bihotzetik ikuskizunean, Garmendia kontalaria ariko da eta Oihartzabal biolin jotzaileak hainbat abesti emanen ditu; besteak beste, Sebastian Bach eta Astor Piazzolarenak. Bidaia horretan, Argentina, Irlanda, Palestina eta Euskal Herria izango dira.
  • 19:30ean jan eta edan Errobiko Kaskaroten batzokian Txakatuk trarangak (Ustaritzeko gazteen txaranga) alaiturik.
  • 21:00etan Antzerkia, Ez dok Hiru! Euskal Musikaren benetako Historioa Tartean konpaniak emanik. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. Sartzea 12€.

Otsailak 4, igandea, Heraitze auzoan

  • 11:30ean Heraitzeko auzoan, Eskolako ihauteriak, kaskarotak eta mutxikoak, Erdizka, Ur Begiko Plazerrekin Korala taldearekin. Auzoko eskola, Ur Begi eta Errobiko Kaskarotak partaidetzarekin.

Otsailak 7, asteazkena, Latsa gela - Festibalaren idekitzea

  • 19:00etan Festibalaren idekitzea, hautetsi, elkarte eta artisteen partaidetzarekin. Janaria, Latsa elkarteak eginik Animazio Josteta abesbatza eta Kiki Bordatxorekin. Josteta abesbatza 24 kidez osatua da. Kantuaren plazerra, lagunekin eta umore onean elkartzeko.
  • 20:30ean Philippe Oyhambururen solasaldia «XX. mendeko pertsona haundien ezagutza eta anekdotak». Dantzari, koreografo, musikari, koruko zuzendaria, idazlea, mintzalaria, irrati animatzaile, Philippe Oyhanburuk mundu osoan zehar euskal kultura zabaltzeko lan egin du, batez ere, Etorki ballet eta abesbatzen buru bezala.

Otsailak 8, osteguna

  • 19:30ean Tutak – Zirt zart hiribehereko pilota plazan. Aspalditik ohizko Tobera mustrak ez dira agertzen Uztaritzen. Bizpahiru urtedanik berriz karriketan entzungai dira. Perkusoak, Zirtzilak, ASCA, Afrika Dambo, Aritz Videgain (toberak), Sandrine Paralieu (dantzak) – Herri Soinu elkarteak egina.
  • 20:00etan Erromeria Latsan – Jan-edan KLI-K txarangak alaiturik.

Otsailak 9, ostirala, Kiroleta frontoian

  • 20:30ean Uztaritzeko Txistulariak kontzertua, So.K-ko konpaniaren Hatsa ikuskizunarekin segituz. Sartzea : 7€. Hatsa Etxe handi baten ganer zabal batean, puxka zaharren artean, panpin itxurako pertsonaiak agertzen dira. Hats magiko bati esker, pixkanaka animatzen eta biziari lotzen dira. Hastapen batean haien mugimenduak mekanikoak iruditzen bazaizkigu ere, arin eta emozionez beteta bilakatzen dira ikusgarrian zehar. Koreografoak: Julien Corbineau, Nathalie Verspecht eta Laetitia Cheverry.
  • 23:00etan Zortzi taldearen kontzertua. Bixente eta Xantik gitar - ahots bikotea osatzen dute. Euskal kantu famatu batzu heien manerara moldatzen dituzte, bai 90 hamarkadako eta euskal rock-punk kantuak. Latsa gelan-sartzea urririk.

Otsailak 10, larunbata, sorkuntzaren eguna

  • 11:30ean merkatu animazioa (hiribehereko pilota plazan) Kautere Balet.
  • 17:00ean Kiroleta frontoian, dantza eta sorkuntzak. Sartzea 7€. Giz’arte – Zarena Zarelako. Zarena Zarelako dantza taldea eta Burgaintzi txarangaren musikariak elkartu dira Giz’arte ikusgarri berria emaiteko.
  • 20:00etan Erromeria – Jan eta edan Integrazio Batzordea elkarteak segurtaturik.
  • 21:00etan Kiroleta frontoian - Dantza eta sorkuntzak. Sartzea 12€. Kukai – Oskara. Oskara ikuskizunak, Kukai Dantza eta Marcos Morau / La Veronal konpainien arteko bat-egitea dakar. Burrunka – Mugetatik AT! Burrunka taldearen 2016/2017ko sorkuntza.

Otsailak 11, igandea, ohituraren eguna

  • 9:00etan Kaskarotak eta kaskarot ttikiak etxez etxe Hiribehereko auzoan goizean, eguerditik goiti Purgon.
  • 10:00etan Latsa – Txilindon sukaldaritza lehiaketa. Lagun arteko giro atsegina eta goxoa –Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo latsa.uztaritze@orange.fr
  • 11:30ean Elizaren atarian, meza nagusiaren ondotik, Kaskarot taldeen ohiko elkarretaratzea.
  • 12:00etan Hiribehere auzoan.
  • 13:30ean Latsa – Ihauteri bazkaria Latsa sukaldaritza elkarteak antolaturik. Bazkal ondoren txilindron txapelketaren sari banaketa. Izen emaiteak 06 98 62 99 76 edo latsa.uztaritze@orange.fr
  • 18:00etan Mutxikoak Saltoka taldeak alaiturik. Mutxikoak, Euskal Herriko eta atzerriko musika eta dantzak, zinezko dantzaldi herrikoia, Pettan Anduezak alaiturik.

Otsailak 12, astelehena, Tolosako inauterietara irteera

  • Senidetze elkartearen laguntzarekin, giroa segurtatua, karroza eta konpartsen irteera, poteo-pintxo eta kalejira txarangak alaiturik.
  • 10:00etan abiapundua Lapurdiko plazan eta itzulera arratsaldekoko 19:00etan. Tokiak atxikitzeko Herri Soinu dei ezazue 06 52 12 48 23 otsailaren 5a aitzin. Autobusa 10€.

Otsailak 13, asteartea, astearte gizen

  • Ohitura eta sorkuntzaren topaketa. Ohiko musika eta dantza sorkuntzaren elkarretaratzeak hamaika artista profesional eta artista amateur biltzen ditu. Aurten ere, 250 antzerkilari, soinulari eta dantzarik ongi etorria emanen diote Udaberriari. Astearte gizenaren pizkundean parte hartuko duten eragileak, Zanpantzar auziko antzezleak eta soinulariak dira. Hau da, Zainaldiak, Zirtzilak, Negartiak, auzapeza, epailea, apeza, animaleak, hartza eta bere zaindaria, Maiaren zerbitzalariak, laminak eta mitologiaren beste pertsonai batzuk baita musikalari ugari: Burrunka, Zo Zongo, Uztaritzeko txaranga, Gaita Luze eta Tripan. Besta giroan, ihauteriko eragileek eta jendetzak plaza eta karrikak hartuko dituzte. Parte hartu nahi duten guziak ongi etorriak dira! Hiribehereko Pilota Plazan.
  • 17:45ean Burrunkaren perkusioak.
  • 18:30ean Zirtzilek eta ihauterietakoek plaza hartzen dute: dantzak, musikak eta auziaren hastapena. Ibilbidea Purguko pilota plazaruntz abiatuko da. Ibilbidean barna Laminen agerraldia - Elizaren aintzinean, Maia dantzaren agerraldia - Antza plazan: Hartza dantzaren agerraldia Purgoko Pilota Plazan.
  • 19:30ean Zanpantzar auziaren segida eta bukaera, dantzak, toberak (antzerki herrikoia eta tutak erakustaldia) - dantzak eta musikak (Hartzaroren sorkuntzak) - Hartza dantza - Aker dantza - zirtzilen soka - Sua dantza.
  • 20:00etan Erromeria bestak karpan segituko du - Jan eta edan Uztaritzeko Ikastolak segurtaturik eta Kiki Bordatxo taldeak alaiturik.
  • Gauerditan Gaualdia Bilgunen segituko da Izartxok antolaturik, Errobiko Kaskaroten batzokian.

Informazioa gehiago: Hartzaro 2018 egitaraua (pdf 17,7MB)

Gehiago irakurri

Libertimendua

2018/02/03 09:30 Irisarri

Kabalkadaren ondotik Libertimendua emango dute herriko gazteek plazan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
« Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30