Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/02/02ko hitzorduak

Puska biltzea

2018/02/02 10:00 Igantzi

Igantziko gazteak puska biltzean aterako dira herriko etxe eta baserriak trikiti eta pandero doinuekin alaituz. Goizeko 10etan herriko elkartean bildu eta egun osoan arituko dira puskak biltzen berriro ere iluntzean elkartera bueltatu eta afaltzeko. 

 

Gehiago irakurri

Mozorro zuriak

2018/02/02 11:30 Arantza

Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondoren herriko gazteak Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita. 

Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten. 

Gehiago irakurri

Santibate

2018/02/02 19:00 Donibane Garazi

Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, oroitarazteko negua beti hor zela. San Blas egunean edo baitan ospatzen da. Ondotik Libertimendua, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emateko xedearekin lan egiten du. Lehengo garaietan, zirtzilak etxez etxe pasatzen ziren xerriki eske. Gaur egun besta horren ospatzen segitzen dute, dantzan, kantuz, Santibateko bertso zaharren plazaratzen eta xerriki eske ibiliz karrikaz karrika.

  •     19:00: abiatzea peña Urkulutik
  •     00:00: tripot jatea peña Urkulun

Gehiago irakurri

Zirtzilen gaua

2018/02/02 19:00 Baiona

Zirtzilak Baiona hartuko dute eta zirtzilen gaua ospatuko dute eta eskean arituko dira. Abiatzea Espainiako Atetik izanen da arratsaldeko 19:00etan.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteria

2018/02/02 19:00 Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea

Inauteri garaian bete-betean sartuta gauden honetan Lapurdikoei leihoa irekitzea pentsatu dugu Dantzan Ikasin. 60. hamarkadan galtzear egon ostean, haien berreskuratze lanetan zerikusi handia izan zuen Thierry Truffaut ekarriko dugu gurera inauteri eder hauez hitz egitera.

Hitzaldia: Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa

  • Hizlaria: Thierry Truffaut
  • Data: otsailak 2, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21:00 
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia) 
  • Sarrera: Dohain*

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa

kaskarotak Ustaritzen
Kaskarotak Ustaritzen, 2007. Argazkia: Thierry Truffaut

Testu zaharren berri emanez hasiko du lau atal nagusi izango dituen hitzaldia Truffautek. Besteak beste Ostegun gizeneko idien entzierroak, inauterien heriotza eta San Pançar (zanpantzar), maskak eta eske errondak eta dantzari taldeak (kaskarotak eta segizioa) jarriko ditu mahai gainean. Denboran hurbilduz, zuzeneko iturrietatik jasotako XX. mendeko inauterien tradizioaz jardungo du jarraian 60. hamarkadara iritsi arte. Izan ere, galtzear zeuden garaian "Revivalism labourdin" deituriko kontserbazio eta modernizazio garai berrian murgilduko dira Lapurdiko inauteriak, Truffautek bera protagonistetariko bat zutela berreskuratze eta berpizte lan horretan.

Amaitzeko gaur egungo inauteriak Lapurdiko txoko desberdinetan zertan diren azalduko dizkigu, denak ere beregan ohikoa den legez hamaika irudi eta argazkiz lagunduta aretoko pantaila handian: kaskaroten erronda moduak, maska taldeak, zirzilak eta hartza, zanpantzar eta pertsonaia eta dantza berrien sorkuntzak.

Thierry Truffaut (Baiona, 1957)  thierry- truffaut eta hartza

Antropologia soziala eta eta historikoa ikasi zituen Pariseko Le Hougan, Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan eta Etnologian doktoregaia, Tolosako Antropologia Etxeko kide da. Euskal Herriko, Gaskoinako eta Pirinioetako festa eta inauteriak ditu ikergai azken berrogei urtetan. Euskal Dantzarien Biltzarrako presidente izan da eta Lapurdiko inauteriaren berrezartze prozesuan parte hartu zuen besteak beste Pierre Bettelu, Pierre Gil eta Claude Iruretagoienarekin, eta EDB, Begiraleak eta Lapurtarrak elkarteen babesean. Hainbat artikulu eta ikerketa lan argitaratu ditu inauterien inguruan, eta Zubieta eta Lapurdiko inauteriak sakon ikertu zituen Joaldun et Kaskarot (Elkar, 2005) liburuan. 2005ean Jose Migel Barandiaren bekarekin saritu zuten.

Hitzaldia: Lapurdiko inauteriak gaurdaino, kontserbazioa eta modernizazioa

  • Hizlaria: Thierry Truffaut
  • Data: otsailak 2, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21:00 
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia) 
  • Sarrera: Dohain*

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

* Hitzaldia irekia izango da eta beraz eserlekua izateko eskubidea iristeko ordenaren araberakoa.

Mezatik irteeran dantzan
Mezatik irteeran dantzan, Beskoitze, 2003. Argazkia: Thierry Truffaut

Gehiago irakurri

Maritzuliren inauteriak

2018/02/02 18:30 Biarritz

Otsailaren 2an eta 4an kaleratuko dira lehen aldiz Biarritzen Maritzuliren inauteriak. Urtarrilaren 26an aurkeztu dira Maritzuli prestatzen ari den inauterietako jantziak eta pertsonaiak.

Biarritzeko inauteria 2018

Otsailak 2

  • 18:30ean, Biarritzeko Herriko Etxetik maskarada abiatuko da.
  • 20:00etan, Saubradiel plazan dantzak, musika eta ardo beroa.

Otsailak 4

  • 11:00etan, Biarritzeko Herriko Etxetik maskarada abiatuko da.
  • Bukatzeko, Saubradiel plazan dantzak, musika eta ardo beroa.

Gehiago irakurri

Basaldunak eta Txilintxadunak

2018/02/02 19:00 Anhauze

Anhauzeko ihauterietako pertsonaiak dira Basaldunak eta Txilintxadunak. Ostiral iluntzean Basaldun eta Txilintxadunak irtengo dira.

Informazioa: http://anhauzeko.blogspot.com.es/

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031