Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/02/17ko hitzorduak

Porreteroa

2018/02/17 19:30 Saratsu

Saratsun, Añanako Kuadrillako herri honetan inauterietatan Porretero izeneko pertsonaia azaltzen da. Lastozko panpina besterik ez da eta herrian barrena ibiltzen dute gurdian jarrita etxez etxe eskean joateko.

Oiloak lapurtu eta bestelako gaiztokeriak egiten dituenez, epaitu ondoren garbitokiko teilatura botako dute. Aro berri garbi hasteko, erre egiten dute.

Gehiago irakurri

Kalez-kaleko eskea eta dantzak

2018/02/17 11:00 San Fuentes

Inaute larunbatean Gallartan eta ondoko larunbatean San Fuentes-en ateratzen dute Meatzaldeko Harrigorria dantza taldeak antolatzen duen landa izaera daukan inauteria. 

Larunbat goizean, 11:00etan kale-eskea egingo dute herriko baserri, etxe ta kaleetatik. Ondoren elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko 18:00etan Herriko goiko aldetik plazarainoko kalejira egingo dute mozorro ta aratustetako beste pertsonaiekin: Bizkarbaltza, Zangaluzea, Beldarroia, Hartza eta Hartzazaina, Sorginak, eta Artauntxoa.

Gallarta eta San Fuentes: Aratusteak 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Carrascoliendas

2018/02/17 10:00 Trapagaran

Carrascoliendas deitzen da Trapagarango inauteria. Basetxe gaztetxea eta Danetarako Danok dantza taldeak sortutako ekimena da, lehengo ohitura zaharreko funtsari helduz, herritarrei dantza eta kantuz inauteria bizitzeko aukera herrikoi bat emateko nahiagatik sortua. Goizean auzoz auzo arituko dira eta arratsaldean herrian emango dute buelta. 

Gehiago irakurri

Argia: Martin Zalakain

2018/02/17 20:30 Baiona, Antzokia

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lipus aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza eta antzezpena: Ander Lipus
  • Testuak: Harkaitz Cano
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea
  • Jantzigintza: Amaia Bueno, Claude Iruretagoyena
  • Musikariak: Marian Arregi (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perskusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzariak: Eider Agirrebeña, Olaiz Agirrebeña, Ainara Aizpurua, Leire Andikoetxea, Aintzane Angulo, Izaro Andres, Luken Aranburu, Oier Araolaza, Erlaitz Arozena, Izaskun Arriaran, Joseba Astarbe, Maialen Astigarraga, Onintze Azpeitia, Igor Baroja, Monika Bañales, Ainhoa Beitia, Matxalen Beitia, Egoitz Blanco, Shanti Diaz, Maialen Etaio, Julen Fagoaga, Maitane Fariñas, Josu Fernandez, Josu Garate, Aitor Garcia, Izaro Garitaonandia, Auritz Garzia, Eder Garzia, Iker Gil, Iratxe Gonzalez, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Aritz Ibañez, Irati Ibargoien, Egoitz Irazabalbeitia, Amaia Irigoien, Edurne Irigoien, Irantzu Irigoien, Jon Iruretagoyena, Keltze De Iturrate, Enrike Izagirre, Maria Izal, Idoia Lahidalga, Jone Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Iera Larrañaga, Xabier Larrea, Mikel Legorburu, Amaia Loiola, Joseba Lorenzo, Itxaso Martinez, Javier Martinez, Hasier Moreno, Gorka Mostajo, Jaione Olasagasti, Jon Olazkuaga, Xan Olazkuaga, Naiara Ollo, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Jokin Otamendi, Ainara Ranera, Kerman Renjel, Oihane Renjel, Amaia Rodriguez, Jone Saez, Irati Sorbet, Martxelo Sotes, Iñaki Tristan, Mikel Tristan, Ainhoa Urmeneta, Jon Urmeneta, Eire Vila, Amaia Visus, Maialen Ziaurriz

Gehiago irakurri

Maskaradak

2018/02/17 09:30 Gamere

Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Hemen duzue egutegia:

  • Otsailak 17, larunbata: Gamere
  • Otsailak 25, igandea: Eskiula
  • Martxoak 4, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 10, larunbata: Idauze
  • Martxoak 18, igandea: Lakarri
  • Martxoak 24, larunbata: Maule
  • Apirilak 1, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 8, igandea: Hoki
  • Apirilak 15, igandea: Larraine
  • Apirilak 22, igandea: Muskildi

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2018/02/17 12:00 Iruñea, Zentral

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkarteek, dantzazaleentzako antolaturiko Karrikadantza, euskal dantzak ikasteko eta batez ere gozatzeko parada .

Gehiago irakurri

Karrika-dantza

2018/02/17 10:00 Betelu

Beteluko inauterietan karrika-dantza dantzatu ohi da. Goizeko 10.30etan Beteluko plazan elkartuko eta segidan, 11etan karrika-dantza dantzatuko dute herritarrek. 

Gehiago irakurri

Iceland Dance Company: Black Marrow

2018/02/17 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Iceland Dance Companyk mundu industrializatuari buruzko Black Marrow ikuskizuna eskainiko du otsailaren 16an eta 17an Bilboko Arriaga Antzokian. Erna Ómarsdóttir koreografo islandiarraren eta Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarraren pieza eskainiko du Islandiako Iceland Dance Company-k.

  • Koreografia: Erna Ómarsdóttir eta Damien Jalet
  • Koreografia laguntzailea: Sara Black
  • Jatorrizko musika: Ben Frost
  • Beste musika: Danzel
  • Argiztapena: Björn Bergsteinn Guðmundsson
  • Jantziak: Júlíanna Steingrímsdóttir
  • Espazio eszenikoa: Alexandra Mein, Erna Ómarsdóttir, Damien Jalet, Júlíanna, Steingrímsdóttir eta Rebekka Moran.
  • Mozorroak: Rebekka Moran eta Heimir Sverrisson (Alexandra Meinen jatorrizko mozorroetan oinarritutakoak)
  • Dantzariak: Cameron Corbett, Einar Nikkerud, Elín Signý Weywadt Ragnarsdóttir, Halla Þórðardóttir, Hjördís Lilja Örnólfsdóttir, Inga Maren Rúnarsdóttir, Sergio Parés Agea eta Þyri Huld Árnadóttir

Gehiago irakurri

Jaiotz Osa: Suddenly III

2018/02/17 20:00 Donostia, Gasteszena

Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko bat sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait sentitu dezakezu...

Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzun segundu hori, bere aurpegia ukitzeko tentazio hori. Burutik pasatzen zaizkizun instante horiek; hainbeste beldurtzen duten segundu horiek. Bertigoz beteriko momentu bat.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Jaiotz Osa
  • Zuzendaritza laguntzailea: Xabier Mujika
  • Interpretazio: Jaiotz Osa
  • Jantziak + espazio eszenikoa: Xabier Mujika
  • Argiztapena: Josu Murgia
  • Argazkiak: Mariló Miguez
  • Bideoa: Raquel Rodriguez

Gehiago irakurri

Aldanza: Suite Navarre

2018/02/17 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Almudena Lobónek hogeita hamar urtetik gora daramatza artean jarduten lurralde honetan. Nafarroarekin duen lotura ageriko egiteko nahia suite honetan gauzatzen da, lurralde honen kultura idiosinkrasia goratzen duen dantza garaikideko pieza honetan: bertako paisaiak, ohiturak, tradizioak. Tonalitate biribilak dituen dantza programa da, iraganaren eta orainaren arteko paralelismotik sortzen den egitura duen ikuskaria.

  • Zuzendaritza artistikoa eta dantza maistra: Almudena Lobón
  • Koreografia: Antonio Calero
  • Musika: P. Sarasate, P. Ramírez, hainbat egile
  • Dantzariak: Cristina del Pozo (bakarlaria), Marta Aizpun (bakarlaria), Lorien López de San Román, Uxue Rodríguez, Fernando Casanova, Fermín López Bariazioa “Gigantes” Almudena Lobón dantza eskolako ikasleak

Gehiago irakurri

Marco Flores: Extracto abierto

2018/02/17 20:00 Bilbo, La Fundicion

Programatutako mundu batean bizi gara. Introspekzioa disipatuta geratzen da, talde handiaren iskanbilarantz bultzatzen gaituztelako. Egunez egun, dantza automata, arrunt baten aurrean ematen dugu amore, gure inguruarekin bat eginez: etorbideak, trafikoa, eraikuntzak, zarata… baina era berean, denok ematen diogu balio handia barnekoari, berezko daukan mugimenduarekin.

Extracto abierto lanak ikuslea ideia horren partaide egin nahi du, geldialdi bat egin eta geure barne mundu hori partekatzera gonbidatuz.

  • Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Marco Flores
  • Musika: Juanito Valderrama (“Cantes de Siega y Trilla”) – Mel Semé (“Variación 3”) – J.S. Bach (“Golberg Variation BWV988 v.14”)
  • Bideoa: Jacks On The Rocks S.L.
  • Ekoizpen exekutiboa: Miquel Santín
  • Banaketa: Cía. Marco Flores

 

Gehiago irakurri

Inauteriak

2018/02/17 10:00 Sara

Otsaileko hirugarren asteburuan izanen dira inauteriak Saran. Larunbatean gazteak baserriz baserri ibiliko dira Helbarrun, Ihalar, Istilarte eta Lehenbizkai auzoetan. Igandean plaza inguruan izanen da animazioa, desfilearekin, dantzekin eta zanpantzarren epaiketarekin 11:30etako desfilearen ondotik.

  • Larunbata: Gazteen puska biltza
  • Igandea: Muxikoak eta zanpantzarren epaiketa. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930