Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/02/13ko hitzorduak

Kukumarroak

2018/02/13 17:00 Eskoriatza

Eskoriatzako inauterietako pertsonaia nagusiak kukumarroak dira. Inauterietako asteartean irteten dira. Basagizon hauek, negu amaieran, menditik jaitsi eta herritarrak zirikatzen eta beldurtzen ibiltzen ziren. Sabelean loredun mantala zeramaten eta bizkarrean, ardi-larrua. Haurrek burla egiten zieten: "kukumarro, txorimalo". Egun, Kultur Etxetik irteten dira haurrak zirikatzera puxikarekin.

Gehiago irakurri

Puska biltzea eta zahagi-dantza

2018/02/13 10:00 Goizueta

Goizeko 9etan mozorroak gosaltzeko elkartuko dira eta 10etatik aurrera herrian eskean aritu dira. Bazkalostean, 17:30ean zahagi-dantza egingo dute herriko hainbat txokotan. 

Goizueta: inauteriak 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Estudiantina

2018/02/13 10:30 Lekeitio

Lekeitioko Estudiantinak herrika kaleak alaituko ditu kantuekin.

Gehiago irakurri

Sardinaren ehorzketa

2018/02/13 18:00 Errenteria

18:00etan, Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du Sardina Ehorzketa iragartzeko eta Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra egingo dira. 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik irtengo da, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Elizatik irtengo da eta honako ibilbidea egingo du: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Xenpelar, eta Herriko plazan amaituko da. Jarraian.- Herriko plazan, bertsoak eta azken agurra. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako da.

Gehiago irakurri

Kaskaboboak eta Maskaritak

2018/02/13 19:00 Agoitz

Inaute larunbatean eta hausterre-egun bezperan ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira eta puska biltzea egiten duten herrian zehar larunbatean. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.

Asteartean aldiz, inauteriari emango diote amaiera kalejira batekin berriro ere Kaskaboboak eta Maskaritak. 

Gehiago irakurri

Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak

2018/02/13 13:00 Lantz

Inauteriak Lantz-en; Arotzak, txatxoak, zaldikoa, ziripot, Mielotxin eta gainerako mozorroak Lantz-eko kaleetan egingo dute kalejira amaieran zortzikoa dantzatzeko. Gauean Mielotxin erreko dute eta inguruan zortzikoa dantzatuko zaio.

 Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk [Bideoa]

Gehiago irakurri

Toribio

2018/02/13 19:00 Kanpezu

Kanpezun inaute asteartean ateratzen dute Toribio. Lastoz sortua den panpina da  eta herriko gaitz guztien erruduna. Toribiorekin batera kalejira egiten dute eta ondoren epaitua izaten da. Erruduna denez, ibai ertzera eraman eta bertan itotzen dute. 

Gehiago irakurri

Lezeagako sorgina

2018/02/13 19:15 Laudio

Inaute asteartean, 19:15etan emango zaio amaiera inauteriei Lezeagako sorginaren erreketarekin.

Gehiago irakurri

Sagar-dantza eta Hartza

2018/02/13 10:00 Arizkun

Asteartitan edo inaute asteartean Arizkunen ere inauteriak ospatzen dira. Goizean sagar-dantza egiten dute herriko kaleetatik eta ondoren mozorroak eta hartza ateratzen dira. 

Gehiago irakurri

Momotxorroak

2018/02/13 19:00 Altsasu

Inaute astearte edo asteartita iluntzean elkartzen dira Juan Tranposo, akerra, momotxorroak... Altsasun. Jantzi, zikindu eta kalera irteten dira herritik dabilen jendea beldurtzen. Zenbait momentutan momotxorroen-zortzikoa dantzatzen dute.

Altsasu: Inauteriak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Fraindarrak arraultze-eskean

2018/02/13 08:00 Lesaka

Lesakako Fraindarrak, inaute astelehen eta asteartean ateratzen dira Lesakako Frain auzoan puska biltzean. Musikak irauten duen bitartean dantzan aritu behar dutenekin batera musikariak, arrautzak eta dirua biltzeko ardura dutenak eta erratza astintzen dutenek osatzen dute Fraindarren taldea.

Lesaka: Fraindarrak inaute eskean 2015 zapla! [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Mamuxarroak

2018/02/13 17:00 Unanu

Asteartita edo inaute astearte arratsaldean mamuxarroak eta mutua, ezkil eta zintzarri gabeko mamuxarroa, Unanuko kaleetan zehar ibili ohi dira. Metalezko maskara bat aurpegian eta makil luze bat eskuan korrikaldi politak egiten dituzte Ergoienako herri txikitik. Hori dena, makilarekin hanketan jotzeko.

Unanu: Mamuxarroak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Martingala

2018/02/13 19:00 Burlata

Burlatako Martingala da Burlatako inauteen izena. Hartan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dute. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dute eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira.

Gehiago irakurri

Txatamorroak, aittun handiya eta amin txikiya

2018/02/13 16:00 Arbizu

Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak aterako dira karrikara, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erreko dituzte plazan.

Gehiago irakurri

Damak

2018/02/13 17:00 Erratzu

Inaute asteartean ateratzen da Damen desfilea Erratzun. Dama hauek kalez kale aritzen dira bonboekin soinu erritmikoak jotzen. 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031