Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/02/11ko hitzorduak

Txantxoak

2018/02/11 08:00 Abaltzisketa

Inauterietako igande edo Zaldunitan ateratzen dira Abaltzisketako txantxoak, mozorroa, zesteroa eta soinujolea puska biltzean baserrietan eta herrian ere. Etxe bakoitzaren atarian erratza pasa eta txantxoen makila-dantza eskaintzen dute. Goizeko 8etan elkartzen dira herriko plazan prestaketa lanari ekiteko eta ondoren hasten dira baserriak bisitatzen. Txantxoek makila-txiki deritzon makil-dantza bat egingo dute.

Abaltzisketa: Inauteriak 2015 Txantxoak 

Gehiago irakurri

Libertimendua

2018/02/11 09:30 Donibane Garazi

Inaute igandean Libertimendua emanen dute Donibane Garazin. Garaztarrak dantza taldeak, Zirtzilen antzerkiak eta bertsolariek girotuko dituzte Donibane Garaziko kaleak. Goizeko 9.30tan hasiko da kabalkada karriketan eta ondotik 11.30ean Libertimendua Trinketaren aitzinean. 

Gehiago irakurri

Talai-dantza

2018/02/11 08:00 Amezketa

Inauterietako larunbat eta igandean ateratzen dira Amezketako talai-dantzariak eskean. 2016an hasi ziren larunbat eta igandez ateratzen, ordura arte inaute igande eta astelehenez ateratzen baitziren makil-dantza dantzatu eta puskak biltzera. Ugarte eta Amezketako baserrietatik egiten dute etxez-etxekoa.

Amezketa: Talai- dantza-2014 [Bideoa] 

Gehiago irakurri

Inude eta artzaiak

2018/02/11 10:00 Bera

Inaute igandean ateratzen dira inude eta artzaiak Berako kaleetan. Goizeko 10etatik aurrera kalejira egingo dute herrian zehar Eztegara pilotalekutik hasita. Ondoren arratsaldean, 18:00etan hasiko dira Eztegara pilotalekutik Altzateko karrikara.

 

Gehiago irakurri

Goitarrak

2018/02/11 08:00 Lesaka

Inauteri igandean, Goitarrak baserriz baserri dantzan eta arraultze-arraultze puska biltzea egiten. Jotak dantzatzen dituzte baserrien aurrean.

Gehiago irakurri

Zaku zaharrak

2018/02/11 19:00 Lesaka

Zaldunita arratsaldez ateratzen dira zaku-zarrak Lesakan. Plazaren albo batean dagoen lasto tontor batetik lastoa hartuz eta zakuak honekin betez jazten dira zaku-zar-gaiak. Ondoren, kalez kale ibiltzen da zaku-zar taldea, lerroan martxan doala. Makil luze bat izaten du eskuan lerro buruak eta beste makila luzea azkenak. Musika hastearekin batera hasten da zaku-zarren martxa. Puxikak batera eta bestera indarrez astintzen dituzte eta erritmo biziz gurutzatzen dituzte Lesakako kaleak. Aldian behin gelditu eta fandangoa dantzatzen dute zaku-zarrek, besoekin, oin astun horiek altxatuko dituenik ez baitago.

Lesaka: Zaku zaharrak 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Jardinzayen konpartsa

2018/02/11 12:00 Donostia

Inauterietan bi aldiz ateratzen da Jardinzayen konpartsa, lehenik, inaute larunbat arratsaldean eta bigarrenez igande eguerdian. Eskolaren eskutik, Jardinzayen konpartsa tradizionala Donostiako kaleetan barrena ibiliko da. Aurten Jardinzayen Konpartsari ESKOLAren inauteri ezberdinetako jantziak gehituko zaizkio, denak nahastuta (1979-1998 urteetako jantziak).

Gehiago irakurri

Sorgin-dantza

2018/02/11 10:00 Antzuola

Inauterietako igandean, sorgin-dantza egiten duten Antzuolan kalez kale Hartza, domadorea eta tximinoarekin. Goizeko 10etan irteten dira kalez kale dantzan eta eguerdian, 12:30 inguruan plazan elkartu eta berriro egiten dute dantzan.

Antzuolan mende hasieran Sorgin Dantza dantzatzen zen, eta bertan beste bi moldaketatan azaltzen ez diren pertsonaiak agertzen ziren. Espainiako Gerrate Zibilaren ondoren dantza ahazmenean gelditu zen. 1990. urtean Oinarin herriko dantza taldeak berreskuratu zuen.

Gehiago irakurri

Marrauen soka-dantza

2018/02/11 12:00 Gernika

Zaldunita edo inaute igandean, eguerdiko 12:00etan, puntuan, marrauek Gernikako Foru Plaza hartzen dute soka-dantza dantzatzeko. Soka-dantzak ohiko egitura du, hau da, desafioa, banan-banangoa, zubiak, agurrak eta abar. Dantzariak, ordea, maskara batekin eta gorputz guztia estaltzen dien lohihartzeko batekin dantzatzen dute.

Gernika: Marrauen soka-dantza 2011 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Markitos

2018/02/11 11:30 Zalduondo

Markitos da inauterietako igandeko protagonista. Urtero bezala, zaldi gainean agertuko da goizeko 11.30ak inguruan, Arabako herri honetako kale nagusian, traje beltzez jantzita, gorbata eta guzti. Atzean herriko mutil bat izango du laguntzaile gisa, erori ez dadin. Ibilbideko puntu batean, jauregi baten parean, astotik jeitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan ezarriko dute. Makila zutik jarri, lurrean sartu, eta han goian geratuko da Markitos hainbat orduz. Arratsaldean, berriz, predikadorea buru duen prozesio zaratatsu bat abiatuko da Markitos dagoen tokiraino. Kale-garbitzailea eta errauts-zabaltzailea joango dira lehenbizi, biak bata beltzez jantzita. Musikariak, ondoren, eta, gero, behor batek tiratutako gurdi bat, Predikadorea barruan joango da. Ondoren Atsoa eta Agurea, Markitosen aita eta ama. Hartza eta ardia joango dira ondoren, eta, azkenik, Porreroak. Zaku-telaz jantzita, porrero hauek beren buruak lurrera bota eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtuko dituzte. Markitos jaitsi eta gurdian jarriko dute. Frontoira heltzen direnean epaia irakurriko dio Predikadoreak Markitosi: hil egin beharko du. Jendeak txalo egingo du. Panpina lurrean jarri eta su emango diote. Eta taldeko guztiek dantza egingo dute haren inguruan.

Gehiago irakurri

Txino-dantza

2018/02/11 12:30 Aretxabaleta

Aretxabaletako inaute igandean, herriko kintoak kalean zehar ibiltzen dira Txino-dantza abestuz eta dantzatuz kamisoi eta txapelarekin. 

Eguerdian koadrilak eta konparsak kaleratzen dira, eta bakoitza bere karroza, txaranga, mozorro eta zaratarekin sarzen da kalejiran. Denak doaz norabide batean, eta justo kontrako norabidean dator dozena bat ero, dozena bat kinto txino-dantzan.

Aretxabaleta: txino-dantza 2008 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Zahagi-dantza eta Hartza

2018/02/11 10:00 Markina-Xemein

Aratuste domekan, inauteri igandean, zaragi-dantzariak ibiltzen dira Markina-Xemeingo kaleetan Hartzak lagunduta. Zaragi-dantza egiten dute Zerutxuko dantzariek eta Hartzak panderoaren doinura dantza egiteko ahalegina egiten du, baina iheserako eta jendea beldurtzeko zaletasuna handiago du.

Markina-Xemein: Zaragi-dantza eta antzar jokoa 2013 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Atorrak

2018/02/11 10:00 Mundaka

Inaute igandean ateratzen dira Mundakako Atorrak kantuan. Mundakako Txistulari Marrauen kalejira, 10etan Atorrekin lagundurik. 12.30etan Mundakako Atorren Estudiantina Aratuste abestiarekin hasita. 18.00etan Herriko plazan Laminek agerraldia egingo dute orro, dantza eta kantuekin.

Gehiago irakurri

Elegante eguna

2018/02/11 12:30 Azpeitia

Inaute igandean ospatzen dute Elegante eguna Azpeitian. Eguerdiko 12:30ean Eleganteen pasiera egiten da, herritarrak garai bateko soineko eta jazki apainekin jantzi ohi dira kalean gora, kalean behera pasiatzeko, antzinako antzera. Itsasikoen artzai-inudeen kalejira, danbor-joleekin eta San Sebastian eguneko danborradaren karrozarekin ere ikusi ahal izango dira. Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak eta Incansables txaranga ere kalez kale ibiliko dira.

Gehiago irakurri

Kintoen aurreskua

2018/02/11 19:00 Eskoriatza, Fernando Eskoriatza plaza

Santa Ageda egunez, otsailaren 5ean egin bezala, 19:00tan plazan, aurreskua dantzatzen dute herriko kintoek.

Gehiago irakurri

Kintoen soka-dantza

2018/02/11 19:00 Aretxabaleta

Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, herriko kintoak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.

Otsailaren 5ean, hau da, Santa Ageda egunez aldiz, herrian zehar aritzen dira eskean goizez. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan elkartu eta soka-dantza dantzatzen dute. Soka-dantza hau, otsailaren 5ean egiten dute lehen aldiz, eta gero igande guztietan errepikatuko dute inaute igande arte.

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2018/02/11 09:00 Uztaritze

9:00etan Kaskarot eta kaskarot ttikiak etxez-etxe ibiliko dira puska biltzean Hiribehere auzoaldean goizez eta Purgoko auzoaldean eguerditik goiti. 11:30ean meza nagusiaren ondotik, eliza atarrian, Kaskarot taldeen ohiko elkarretaratzea egingo da. 

Gehiago irakurri

Maskaradak

2018/02/11 09:30 Urdiñarbe

Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Hemen duzue egutegia:

  • Otsailak 11, igandea: Urdiñarbe
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere
  • Otsailak 25, igandea: Eskiula
  • Martxoak 4, igandea: Altzürükü
  • Martxoak 10, larunbata: Idauze
  • Martxoak 18, igandea: Lakarri
  • Martxoak 24, larunbata: Maule
  • Apirilak 1, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 8, igandea: Hoki
  • Apirilak 15, igandea: Larraine
  • Apirilak 22, igandea: Muskildi

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2018/02/11 11:30 Kanbo

Kanboko dantza taldeak puska biltzea egingo du kaskarotekin otsailaren 3, 4 eta 11an. Otsailaren 3an Kanboko ostatuak animatuak izanen dira 9:30etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak inguru arte. 

Otsailaren 4an, 11:30ean hasiko da kuestazioa meza ondoren eliza aurrean dantzatu ahal izango diren mutxikoekin. Ondotik Kanbo gaineko etxe batzuk bisitatuko dituzte. 

Otsailaren 11an, igandea, Kanbo azpia animatuko dute kaskarotek etxez etxe eta eguerditan hitzordua egingo dute plazan dantza batzuk partekatzeko!

Gehiago irakurri

Puska biltzea

2018/02/11 09:00 Irun

 

 

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930