Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/02/01ko hitzorduak

Mozorro zuriak

2018/02/01 11:30 Arantza

Arantzako gazteak goizeko 9tan elkartuko dira elkarrekin gosaltzeko. Ondotik puska biltzeari ekingo diote eta lehen geldialdia herriko eskolan egingo dute. Bertako ikasleei bisita egingo diete eta umeek prestatutako kolorezko eta paperezko zintak edo puskak bizkarrean jarri eta kuestazioan abiatuko dira. Bi taldetan banatu eta baserriz baserri ibiliko dira eskean egun guztian zehar trikitilari eta pandero-joleekin batera. Fandango eta arin-arinak, eta Arantzako zortzikoak dantzatuz, eta jan-edanean pasako dute eguna.

Bihar, ostirala, berriro ere gosaltzeko elkartuko dira eta ondotik, Arantzako kaleetan zehar ibiliko dira eskean mozorro zuriak jantzita.

Ohikoena da Arantzako mozorro zuriak, inaute astea baino bi aste lehenago ateratzea eskean, baina hala ere, ez da beti horrela izaten. 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Juan Mari Beltran

2018/02/01 19:00 Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea

Ilunabarrean dantzan zikloa hirugarren urtez bueltatuko da Oihaneder Euskararen Etxera. Oraingoan hiriko hainbat dantza talde eta eskolekin elkarlanean antolatu da: Jare, Adurtza eta Algara Dantza Taldeak, Indarra Kultur Elkartea eta Udalaren Folklore Akademia. Dantzaldiak igandeetan izango dira, 19:00etan.  Horrez gain, Juan Mari Beltranen hitzaldi bat ere antolatuko da otsailaren 1erako.

http://oihaneder.eus/wp-content/uploads/2017/12/Ilunabarrean-dantzan_B.jpg

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Nicole Lougarot; Maskaradak eta Buhameak

2018/02/01 18:00 Baiona, Euskal Museoa

Hamar urte hontan Euskal Herriko buhameak ikertzen, Nicole Lougarot-ek Xiberoko maskaradak aurkeztuko ditu, bai eta Europan diren berdintsuak. Tzigano pertsonaiak erakutsiz (Buhameak, hartz erakusleak, kauterak...), populu horren historia aipatuko du, ohartuz inongo erresumek ez dutela gustuko bere herritartzat hartua izan dadin.

Hitzaldia: Nicole Lougarot "Maskaradak eta Buhameak, edo Tziganoen lekü axolagabea Europako ohiduretan"

  • Baiona (Euskal Museoa - Xokoa gela)
  • Ordutegia 18:00
  • Prezioa Dohainik
  • Hizkuntza: Frantsesa

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031