Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/01/26ko hitzorduak

Csángó: hungariarren musika eta dantza

2018/01/26 20:00 Iruñea, Erraldoien txokoa

Csángó hungariarren musika kontzertua eta bertako dantza tradizionalen plaza-dantza.

Gehiago irakurri

Ele! Lorca-Lauaxeta

2018/01/26 20:15 Zornotza, Zornotza Aretoa

Estepan Urkiaga 'Lauaxeta' eta Federico Garcia Lorca idazleak hartu dituzte oinarri ikuskizun hau prestatzeko. Dantza, musika, testua eta irudiak uztartzen ditu Jon Maia bertsolariak eta Josu Kamara zuzendariak sortutako emanaldiak.
  • Ekoizpena: Karabansarai Produkzioak
  • Gidoia: Jon Maia
  • Zuzendaritza: Josu Cámara
  • Dantzaria, aktorea, kantaria: Ana Salazar
  • Dantza/aktoreak: Arkaitz Pascual, Ángela Carbajo de Lera
  • Aktorea: Jon Maia
  • Flamenkizatu (musika zuzenean): Jesús Prieto "Pitti" (gitarra), Gorka Hermosa (akordeoia)
  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (testua bi olerkarien jatorrizko lanean oinarritzen da)
  • Iraupena: 90 minutu

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Mikel Alberdi: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino

2018/01/26 19:00 Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea

XIX. mendeko euskal aisiari begira jartzera gonbidatu nahi zintuzkegu Dantzan Ikasin antolatu dugun hitzaldi berri honen bitartez. Juan Inazio Iztueta jaio zeneko 250. urteurreneko oihartzunak oraindik belarrietan ditugula, halako pertsonaia garrantzitsu bezain enigmatikoaren testuingurua ezagutzea interesgarria iruditu zaigu eta horretaz jarduteko Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren dokumentazio arduraduna, ekarriko dugu geure artera.

 "Elorrioko plazan dantzatutako zortzikoa", Eriz. Zumalakarregi Museoa.

Iztueta bera, bereziki, baina baita dantzaren inguruko garaiko beste hainbat testigantzak utzi dizkigutenak kontestuan jarri eta hobeto ulertzeko aukera izango dugu. Zumalakarregi Museoak 2008. urtean heldu zion aisiaren gaiari, Aisiaren aurkikuntza izeneko erakusketa ibiltaria antolatuz. Hitzaldi honetan, orduko hartan gaia nondik nora landu zuten labur adierazi ostean, XIX.mendeko iturriei begira Euskal Herriko aisiaren ezaugarriak aztertuko dizkigu Alberdik.

Bide horretan ezinbestekoa zaigu Juan Inazio Iztuetaren lana aztertzea, baina baita zenbait bidaiari atzerritarren testigantzak –Wilhelm Humboldt, Victor Hugo, Mañé y Flaquer–  eta garaiko irudigileen grabatu eta margolanak. Dantzari arreta eskainiko badiogu ere, pilota, bertsolaritza eta zezenak ere jorratuko ditugu, XIX. mendeko ikonografia ederraren laguntzaz.

Mikel Alberdi Sagardia (Irun, 1962) 

Mikel Alberdi 1

1989tik gaurdaino Zumalakarregi Museoaren dokumentazio arduraduna, XIX. mendeko hainbat gai  aztertu ditu liburu, aldizkari eta hitzalditan, besteak beste, karlistadak, esplorazio bidaiak, aldizkari satirikoak, bandolerismoa eta, bereziki, Euskal Herriari buruzko ikonografia.  

Hitzaldia: Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada

  • Hizlaria: Mikel Alberdi Sagardia
  • Data: urtarrilak 26, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21.00 
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia) 
  • Sarrera: Dohain*

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031