Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/01/21ko hitzorduak

Katxiren iraulkatzea

2018/01/21 20:15 Oion

San Vicente eta San Anastasio jaiak ospatzen dituzte Oionen. Katxiaren zilipurdia bitan egiten da herriko jaietan; urtarrilaren 21ean (bezperan) eta 22an.

Urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 20:15ean Katxiren iraulkatzea egingo da Parrokiako Elizan eta ondoren 20:30ean Udaletxean.

Herri osoak Hiribilduari dion errespetu eta ohorea adierazten ditu Katxiak. Udal Sindikoak zeremoniatsu mugitzen duen banderan Hiribildua agertzen da adierazirik. 

Gehiago irakurri

Kaskarotak

2018/01/21 10:00 Ezpeleta

Ezpeletako Ezpela taldeak puska biltzea egingo du Kaskarotekin herriko kale eta auzoetan. Hona hemen inauterietako egutegi eta ibilbidea:

Otsailak 21, igandea

  • Zapataindegiko bidea
  • Peruskineko bidea
  • Kattalineko bidea
  • Zuraideko errebidea
  • Perutxenbordako bidea
  • Ttipittorenborda

Otsailak 28, igandea

    • Plazako karrika 
    • Zubiburuko karrika
    • Xerrendako karrika
    • Elizaldeko bidea

    Gehiago irakurri

    Maskaradak

    2018/01/21 09:30 Atharratze

    Muskildiko gazteek emango dituzte 2018ko maskaradak. Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen herriz herri. Hemen duzue egutegia:

    • Urtarrilak 21, igandea: Atharratze
    • Urtarrilak 27, larunbata: Ainharbe
    • Otsailak 4, igandea: Lexantzü
    • Otsailak 11, igandea: Urdiñarbe
    • Otsailak 17, larunbata: Gamere
    • Otsailak 25, igandea: Eskiula
    • Martxoak 4, igandea: Altzürükü
    • Martxoak 10, larunbata: Idauze
    • Martxoak 18, igandea: Lakarri
    • Martxoak 24, larunbata: Maule
    • Apirilak 1, igandea: Barkoxe
    • Apirilak 8, igandea: Hoki
    • Apirilak 15, igandea: Larraine
    • Apirilak 22, igandea: Muskildi

    Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 

    Gehiago irakurri

    Krego Martin danza: Zona no confort

    2018/01/21 19:00 Bilbo, La Fundicion

    Obra honek gizakiaren alderdi berezi bati heltzen dio: zer-nolako larritasuna sortzen digun agertu beharrak, agerian aritu beharrak, eta nola kudeatzen dugun larritasun hori. Bestalde, piezak badu beste langai bat atzean, "dantza gizartiartzea": mugimenduak emozioarekin konektatu behar du; dantzak adierazpide berriak bilatu behar ditu publikoarengana iristeko, interpretatzaileek eta ikusleek bat egin dezaten, ikustea eta sentitzea bat izan daitezen.

    • Jatorrizko ideia: Maria Martin  
    • Koreografia eta interpreteak: Judit Ruiz Onandi, Maria Martin 
    • Kanpoko begirada: Izaskun Santamaría
    • Jatorrizko musika: Marc Cano, Nico Hafkenscheid
    • Argiztapenaren diseinua eta diseinu grafikoa: Marc Cano
    • Jantziak: Krego-Martin Danza
    • Ekoizpena eta banaketa: Krego- Martin Danza

    Gehiago irakurri

    Kukai: Oskara

    2018/01/21 19:00 Errenteria, Niessen

    Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

    • Koreografoa: Marcos Morau
    • Zuzendaria: Jon Maya
    • Kantaria: Erramun Martikorena
    • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

    Gehiago irakurri

    Dokumentuaren akzioak

    « Maiatza 2018 »
    Maiatza
    AlAsAzOgOrLrIg
    123456
    78910111213
    14151617181920
    21222324252627
    28293031
    « Ekaina 2018 »
    Ekaina
    AlAsAzOgOrLrIg
    123
    45678910
    11121314151617
    18192021222324
    252627282930
    « Uztaila 2018 »
    Uztaila
    AlAsAzOgOrLrIg
    1
    2345678
    9101112131415
    16171819202122
    23242526272829
    3031