Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2018/01/19ko hitzorduak

Marseillako Ballet Nazionala

2018/01/19 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Gustav Mahler-en “Kindertotenlieder” (Kantuak haur zenduei) musika-lanean oinarritutako dantza ikuskizuna. Bost liederrek osatzen dute Mahlerren lana, eta ikuskizunean badira besteak beste Janacek-en konposizio bat eta Eisler-en kantu bat.

Ikuskizun honetan haurrek parte hartzen dute abesten, eta animalien ahotsen iduriko melodiak ematen dituzte. Haurrekin batera ari dira oholtzan piano-jole bat eta Ballet National de Marseille eta ICKko bost dantzari. 

  • Kontzeptua, Koreografia eta Zuzendari artistikoa: Emio Greco eta Pieter C. Scholten
  • Musika kontzeptua eta transkripzioa: Franck Krawczyk
  • Filma: Ruben Van Leer
  • Argiak: Henk Danner
  • Jantziak: Clifford Portier
  • Dramaturgia: Jesse Vanhoeck
  • Dantzariak: Béatrice Cardone, Gen Isomi, Pedro Mantua-Garcia, Kengo Nanjo, Florine Pegat-Toquet, Aya Sato, Nahimana Vandenbussche
  • Pianoa: Franck Krawczyk
  • Bilboko Koral Elkarteko Haur Korua. Zuzendaria: José Luis Ormazabal
  • Produkzioa: Ballet National de Marseille e ICK
  • Koprodukzioa: Theater aan het Vrijthof Maastricht (NL), Nederlandse Dansdagen (NL), Theater de Meervaart (NL), Ravenna Festival (IT), Cankarjev Dom Ljubljana (SL), Les Théâtres de la Ville de Luxembourg (LB).

Gehiago irakurri

Lorca Tango

2018/01/19 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Tangoa eta flamenkoa. Koreografia eta musikaren arloko muntatze honek Lorcaren dramarekin lotzen ditu adierazpide horiek eta ordaina egiten die antzerkigileak landu zituen gai unibertsalei. “Bodas de sangre” lan ezagunean bereziki bizi diren sentimenen misterioa eta izaera zabaltzen dituzten antzezleengan hezurmamitzen dira maitasuna, pasioak, desira debekatuak...

  • Federico García Lorcaren “Bodas de Sangre” lanaren egokitzapena
  • Ideia, koreografia eta dramaturgia: Pilar Álvarez, Claudio Hoffmann, Marijó Álvarez
  • Antzezleak: Amador Rojas, Inma "la Carbonera", Pilar Álvarez, Claudio Hoffmann, Marijó Alvarez, Daro Farías, Soledad Rivero, Lucas Páez Daniel Binelli, César Angeleri, Polly Ferman, Humberto Ridolfi, Martin Keledjian, Cristian Miño, Sabrina Nogueira, Jorgelina Guzzi, Eber Burger.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
« Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30