Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/09ko hitzorduak

Igartzako ezpata-dantza

2017/09/09 12:00 Beasain, plaza eta Igartza auzoa

Irailaren 9an Igartzako dantzarien Kofradiak urteroko agerraldia egingo du. Orain artekoak  bezain ikusgarria izateko bidean dela esan dezakegu dagoeneko: Ezpata-dantzarien segizioa bereziki luzea gertatuko da, 100 dantzari baino gehiagoz osatua izango baita.

Talde handi honen lagungarri, aurten Kataluniatik datozkigu gonbidatuak: Esbart Dansaire de Rubí. 40 dantzari eta musikarik osatzen dute taldea, 1923an sortua, eta Kataluniako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da. ino gehiagoz osatua izango baita.

Bazkalondoan, Erromeria izango dugu AIKO taldearekin Igartzako zelaietan.

12:00 Bandera jasotzea Udaletxean.

12:05 Ezpata-dantzaren segizioa plazatik Igartzaraino,

12:30 Ezpata-dantzaren saioa Igartzan.

          Rubíko dantzarien dantzak

14:30 Bazkaria Igartza Jauregian.

17:30 Erromeria Aiko taldearekin Igartzan

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2017/09/09 17:30 Beasain, Igartza

Dantzaldi Erromeria

Igartza-Loinatz Auzoko Jaiak

Gehiago irakurri

Dantza-soka

2017/09/09 18:00 Lizartza

Koruko Ama Birjin jaiak ospatzen dituzte Lizartzan eta ospakizunen baitan dantza-soka egingo dute.

Gehiago irakurri

Kelemenis: Rock & Goal

2017/09/09 11:00 Biarritz, Colisée

Kelemenis konpainiak Rock & Go lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Lizzie-k baseballa maite du eta davidek kung fua. Elliotek dantza nahiago du eta Serenak tenisa. Elkarturik Rock & Goalean artizen dira! Edo Rumbasket, Rugbybop, Valsprint, Footboléro, Handballet edota Javarape da. Kirol gela eta dantza pista arteko espazio hibridoa den Dancing Hand Bal Musette gelan, bakarkako erakustaldi labur batzuek alderdiak bereizten dituzte binakakoak eta buruz buruko elektrikagarriak eragiteko. Lerraketa batean, kirol jestua kirol dantza bilakatzen da, dantza askatu gisa eraldatzeko. Hand Bal Musetten dena dantza baita, eta biziki untsa da horrela. Dantza askea: irabazteko errabiak plazerrari lekua uzten dio, lehiaketa izpirituak zoramenduari, performantziak graziari. Proposamen berezia, « amodiozko konponbidea » Kelemenisek, berarekin batera, maitatzera gomitatzen dituen bi diziplinen artean.

Gehiago irakurri

Le Grand Jeté!: Coup de foudre à Biarritz

2017/09/09 15:00 Biarritz, Bellevue plaza

Le Grand Jeté! konpainiak Coup de foudre à Biarritz lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Gorputzak eta aurpegiak hunkituz, begiak tapaturik dauzkan emazte batek lagun bat bilatzen du bildutako jende saldoan. Gizon hau da, emazte hori – bapateko maitemintzeak eskaintzen duen une misteriotsua – eta amodio jaiduraren baleta hasten ahal da. Sentsualitatea, errabia, gerra eta samurtasuna adierazpenak aldizkaraziz. Duo bat Biarritzen, desioaren bariazioak dantzatzeko dardara berdinean harrapatu gorputzak.

Gehiago irakurri

La Baraque: Verbena (bal)

2017/09/09 17:00 Biarritz, Itsasargia

La Baraque konpainiak Verbena (bal) lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Jestuak, bestea begiratzeko moldeak, dantza eskainia eta partekatuaren misterioak sortzen duten historia kolektibo bat idatzi nahian, la baraque izena, Federico Garcia- Lorca gerra zibila hasi aitzin Espainian zehar herri publikoarengana hurbiltzeko ibilarazi zuen La Barracatik dator. Élisa Martin-Prada iheslari politiko alabak sortu la verbena dantzaldi garaikide hispanikoan oinarritzen da erroetara itzultzeko, deneri dantzatzeko gomita adieraziz.

*Goizeko 10-00etatik 12:00etara La Baraque konpainiak ikastaldi dantzaldia eskainiko du Gare du Midiko estudioak (10€).

Gehiago irakurri

Pockemon Crew: #Hashtag 2.0

2017/09/09 19:00 Biarritz, Casino

Pockemon Crew konpainiak #Hashtag 2.0 lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Karrikatik Lyoneko Opera nazionalean nazio arteko tauladetara, antzoki eta battles-en zirkuitu bikoitza du Pockemon Crew-ek dohain handiko hip hoplari legenda landu. Malgukien gainean muntatu sei dantzariekin, #Hashtagen dinamita-dantzak belaunaldi hiper konektatua eta besteari irekitzeko ordez gure pantailetan errotzen gaituzten jarrerak umorearekin ziztatzen ditu, gure inguruari behatzeko ordez begiak pantailei atxikirik kurritzen garelarik. Riyad Fghani denborako gauzak, ohigabeko emozio esparru bat irekitzen duen mundu berria eta hamar Pockemonen dinamitari egokia den dantzaren bitartez erakustera atrebitzen da. Erran daiteke telefonoen orroa entzuteko parada ukanen dugula!

Gehiago irakurri

Kibbutz: Horses in the Sky

2017/09/09 21:00 Biarritz, Gare du Midi

Israelgo Kibbutz konpainia garaikideak Horses in the Sky lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Israeldar eszena garaikide burbuilatsu eta irakigarrian, Kibbutz Contemporary Dance Company, garaiko dantza konpainia kilikagarrienetakoa dugu. Kontzentrazio zerrategietatik bizirik atera den Yehudith Arnonek 1973an sortu konpainia, Israeleko dantza garaikide talderik handienetakoa bilakatu da. Benetako talde komunitarioa, Gaaton kibboutzean bizi, errepikatzen eta lan egiten duten mundu guzitik etorri kidez osatua, Rami Be’er koreografoak zuzentzen du. Dantza eta ohigabeko tropa honen haurra izanki, bere dantzariak dirdira antzezkitzatuz osatu dantza txundigarria bere dantzariekin ekartzen du. Horses in the sky, titulu liluragarriarekin, dantzak hatsa mozten duen sentikortasun dinamikoa, bizi kemen telurikoa ikusgai eskaintzen ditu.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031