Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/08ko hitzorduak

Esbart Dansaire de Rubí. Kataluniako dantzen ikuskizuna

2017/09/08 21:00 Beasain, Usurbe Antzokia

Esbart Dansaire de Rubí taldea 40 dantzari eta musikarik osatzen dute. 1923an sortua, Kataluniako zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa da. “Premio Nacional de Danza” izendatua 1985an eta “Creu de Sant Jordi” 1997an. 

Igartzako dantzarien egunean parte hartzeko gonbidatuak izanik, bezperan, irailaren 8an Antzokian ikuskizun berezia eskainiko dute eta euren kalitateaz gozatu ahal izango dugu Kataluniako dantza tradizionalen sorta eder bat erakutsiko baitigute, ordu beteko saioan: La Bolangera,  Espunyolet,  Ball del Córrer,  Fandango,  Contrapàs i Morisca, Montsià eta  Gitanes de Rubí. Eurekin batera, la Cobla de la Mitja Lluna musikari-taldea ere arituko da, musika zuzenean eskainiz.

Sarrera dohainik da.

Gehiago irakurri

Muskildako Ama Birjinaren dantzak

2017/09/08 12:00 Otsagabia

Irailaren 8an, Muskildako Ama Birjinaren omenez ospatzen den festan eskaintzen dute Otsagabiako dantzariek beren urteko emanaldi nagusia. Goizean Muskildara igo eta bertan dantzatzen dute 12:00ak inguruan. Arratsaldean aldiz, herriko plazan eskainiko dituzte Muskildako Ama Birjinaren dantzak 18:00etan. 

Gehiago irakurri

Eltziegoko dantzak

2017/09/08 12:30 Eltziego

Eltziegoko dantzak eskainiko dituzte herriko dantzariek Ama Birjinaren egunean.

12:15ean, Plazako Ama Birjinaren prozesioa, Agintari, Musika Banda, Dantza Taldea eta Gaiteroekin.

12:30 Meza San Andres Elizan.

Ondoren, Plazako Ama Birjinaren prozesioa bere Baselizaraino, Agintari, Musika Banda, Dantza Taldea eta Gaiteroekin; atarian omenaldia eskainiko diote Zaindariari Dantza Taldeak eta Ziekoko Gaiteroek.

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak

2017/09/08 11:30 Eibar, Arrate

Arrateko dantzarien kofradiak Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantza eskainiko ditu Arrateko santutegian.

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/09/08 19:30 Gasteiz, Ataria - Salburua

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Erakusketa : Trois regards sur le corps

2017/09/08 15:00 Biarritz, Serres de la Milady

Irailaren 8tik 17ra dantzaz jantziko dira Biarritzeko txokoak Maitaldia jaialdiarekin. 

Biarritzeko Serres de la Milady-n Trois regards sur le corps erakusketa egongo da irailaren 8tik 17ra arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara.

Krokis : Laurence de Vellou Pintura : Chantal Requichot-Zeller Eskultura : Véronique d’Arcangues

Gehiago irakurri

Argazki erakusketa: La tierce des paumés

2017/09/08 19:00 Biarritz, Colisée

Irailaren 8tik 17ra dantzaz jantziko dira Biarritzeko txokoak Maitaldia jaialdiarekin. Biarritzeko Coliseoa ikuskizunak dauden gauetan La tierce des paumés argazki erakusketa egongo da. Zehazki irailaren 9,10, 12, 13, 14, 16 eta 17an bisitatu ahal izango da erakusketa. 

Gehiago irakurri

CCN2 Grenoble: Tenir le Temps

2017/09/08 21:30 Biarritz, Portu Zaharreko hondartza

Grenobleko koreografia zentro nazionalak Tenir les Temps lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Denbora atxiki… Zer titulu ederra koreografia bat izendatzeko! Honek erritmoa atxiki, helburua edo lerroa atxiki adieraz dezake edota, sinpleki « elkarrekin atxiki ». Koreografo ez lasaia, beti pil-pilean, Rachid Ouramdanek geldi-geldia gure munduaren aldaketak harrapatzen ditu. Izaera desberdineko hamasei dantzariren artean eta muturreko perkusio gisa aurreikusi piano partiturarekin, jazz, rap edo bossa nova azentuek zeharkaturik, dantza prezipitatu bat du proposatzen, gure gizartearen estekarik gabeko lasterkaldi baten oihartzuna bezala. Portu zaharreko hondartzan, aire librean bere bizi kemenaz Maitaldi ale honen tempoa ematen duen ikuskizun barnakorra.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031