Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/23ko hitzorduak

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2017/09/23 19:00 Zalla, Euskadi Enparantza

Zallako Kaiak

19:00 Erromeria “Aiko Taldea”rekin.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Acorde Bajo continuo

2017/09/23 13:00 Donostia, Boulevardeko kioskoa

Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioan, hamahiru dantza-konpainiek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko hainbat kale eta txoko bereganatuko dituzte. Dantzaz konpainiak Marta Coronaroren Acorde Bajo continuo lana eskainiko du Donostiako Boulevard-eko Kioskoan.

Gehiago irakurri

Kanpai: One way ticket

2017/09/23 18:30 Donostia, Boulevardeko kioskoa

Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioan, hamahiru dantza-konpainiek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko hainbat kale eta txoko bereganatuko dituzte. Kanpai konpainiak One WayTicket lana eskainiko du Donostiako Boulevard-eko Kioskoan.

Gehiago irakurri

Monton de paja y trigo: Wimblendon o la gran desilusión

2017/09/23 18:50 Donostia, Trinitate plaza

Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioan, hamahiru dantza-konpainiek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko hainbat kale eta txoko bereganatuko dituzte. Monton de paja y trigo konpainiak Wimblendon o la gran desilusión lana eskainiko du Donostiako Trinitate plazan.

Gehiago irakurri

Dantzaz: El último aliento

2017/09/23 19:10 Donostia, Konstituzio plaza

Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioan, hamahiru dantza-konpainiek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko hainbat kale eta txoko bereganatuko dituzte. Dantzaz konpainiak Vicky P. Mirandaren El último aliento, lana eskainiko du Donostiako Konstituzio plazan.

Gehiago irakurri

Larraungo herri-dantzen tailerra

2017/09/23 18:00 Errenteria, Herrixka - Zumardia

Larraungo herri-dantzen tailerra eskainiko da Atlantikaldia jaialdiaren baitan.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Harri Orri Ar

2017/09/23 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia

Dantzaz konpainiaren azken lana da Harri Orri Ar. Programa honek hiru koreografoen sormenak biltzen ditu: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k egindako bikotea (Les Vikings). Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza du, obran agertzen den “atrezzo jangarria”-ren egilea, euskal sukaldaritzaren osagarri berezietan oinarriturik. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu

Historia de un segundo

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koroegrafia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzaz-en 2017-ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Complete Surrender

Bigarren sormena, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregui Allúe-k, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Harri, Orri, Ar

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den “chef” famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den “atrezzo jangarria” egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031