Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/17ko hitzorduak

BANDtzaldia: Haize Berriak Banda eta Aiko Taldea

2017/09/17 19:30 Altsasu, Foruen Plaza

HAIZE BERRIAK MUSIKA BANDAK ETA AIKO TALDEAK BANDTZALDIA AURKEZTUKO DUTE IGANDE HONETAN ALTSASUN
·      Luis Orduñaren zuzendaritzapean, Bandako kideek eta AIKO taldeko musikari eta dantza maisuek gidatutako kontzertu-erromeria bat eskainiko dute igande honetan (19:30tan Foruen Plaza)

BIDEOA:
BANDtzaldia 'Baigorriarrak' (DUGUNA-IRUÑEKO DANTZARIAK)
https://youtu.be/ahigEOelEPk
<https://youtu.be/ahigEOelEPk>

‘BANDtzaldia’ PROGRAMA 2017.09.17 IGANDEA
Zuzendaria: Luis Orduña
Musika: Sabin Bikandi
Banda konponketak: Joserra Gutiérrez

01 Gabantxo (pasodoblea)
02 La veloz sangüesina (jota)
03 La roncalesa (porrua)
04 Ane's waltz (balsa)
05 Villamandos (txotisa)
06 Zazpikoak (jauzia)
07 Karrikiri (foxa)
08 Baigorriarrak (jauzia)
08 Bizkarret (gabota)
09 Laborda (polka)
10 Duguna (ingurutxoa)
11 Anso (habanera)
12 Tafernaberry (jauzia)
13 Rancho corto (ranchera)
14 Bizkarret (gabota)
15 Bildaldia I (mazurka)
16 Manexak (bralea)
17 Bikaña (jota)
18 Bikaña (porrua)

 
`BANDtzaldia´ : AIKO Taldea + Haize Berriak Banda
Eguna: Irailaren 17a, igandea
Ordua: 19:30
Lekua: Altsasu – Foruen Plaza

AIKO Taldea musikariak: Sabin Bikandi (txistu eta danbolina), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville Garmendia (kontrabaxua)
AIKO Taldea dantza maisuak: Patxi Laborda Larrea eta Irune Arrizubieta

Informazio gehiago: www.facebook.com/BANDtzaldia <http://www.facebook.com/BANDtzaldia>   #BANDtzaldia
www.aikotaldea.eus
<http://www.aikotaldea.eus>

Gehiago irakurri

Karmen Etxalarkoa Pastorala

2017/09/17 15:30 Etxalar

Posper Merimée-ren nobela ezaguna honetan, Karmen eta Jose-ren arteko ezinezko amodio istorio bat kontatzen da eta beraien artean sortu zen amodio mingarriaren pasadizoak ezagutzera ematen dira. Histori hau XIX mendean kokatzen da Andaluziako lurralde desberdinetan (Sevilla, Cordoba eta Cadiz).

Pastorala ikusteko bi aukera izanen dira, irailaren 16an eta 17an. - Ikuskizuna hitzez hitz jarraitzeko, hiru hizkuntzetan (Gaz, eusk, eta Fra) idatziko gidaliburua eskainiko da bertaratutako guztiei.

Gehiago irakurri

Gigabarre: CCN-Ballet de Lorraine-ekin

2017/09/17 11:00 Biarritz, Hondartza handia

CCN-Ballet de Lorraine-ek gidatuko du Gigabarrea Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Gehiago irakurri

Banako Battle: Titre en basque

2017/09/17 16:30 Biarritz, Bellevue plaza

Banakoen desafioa Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Banako dantza trinkoa. 4 talde lehiatuko dira euskal capoeira irudiko dantza honen inguruan. Hiriko karriketan gaindi ibiliko dira haien banako propioa dantzatuz, deneri irekia zaien battle batean parte hartu aitzin. Hori dena bertsulariek komentaturik.

Desfilearen hasiera 16h30 

  • Esplanade du Casino  / Argia Dantza taldea/ Juan Antonio Urbeltz (Donosti) : Almute dantza
  • Gare du Midi / Maritzuli / Claude & Jon Iruretagoiena (Biarritz) : Erregelak
  • Halles de Biarritz / San Lorenzo (Berriz) : banako d’anciens
  • Port des pécheurs / Andra Mari (Galdakano)

Gehiago irakurri

Lasala: Now

2017/09/17 19:00 Biarritz, Colisée

Lasala konpainiak Now lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Judith Argomaniz  arrabotsik egin gabe agertu da dantzaren munduan erhi puntetaraino menderatzen duen jestu  miresgarriz jantzi karrikako duo bat oparituz. Denek berantesten dugu beraz gela batean eskainiko diguna. Euskal koreografoak denbora hartu du, bizi esperantza luzeena duen amerikar arrano beltzaren gisara. Horretarako baldintza bakar bat bete behar du, bizitzaren erdian pausatzea hegal berriek aireratzera eraman aitzin. Now-ek garai hura digu gogorarazten, dantzariek erritu baten gisara marrazten duten tarte honekin. Xumeki, grrove eta inkantazioa uztartuz, ageriko heldutasunaren edertasuna zaigu azaltzen. Zinez balio zuen igurikatzea.

Gehiago irakurri

CCN-Ballet de Lorraine

2017/09/17 21:00 Biarritz, Gare du Midi

CCN-Ballet de Lorrainek emanaldia eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Lorraineko Baleta bikain eta ausartaren etorrera zinezko gertakizuna da beti. Dena egingarria bilakatzen du ikerketa eta sorkuntza artistiko arloan, diziplina desberdinei irekia den plataforma batean gerta daitekeen modura, gaur egungo dantzaren ikuspegi ugarien elkargune horretan. 26 dantzarik osatu Lorraine baleta Europako sorkuntza eta errepertorioko konpainia koreografiko garaikide garrantzitsuenetakoa bilakatu da, koreografo nagusienetako obra adierazgarriak aurkeztuz. Alkimia preziatsua sorkuntza koreografikoei eskainia, Twyla Tharp amerikar koreografikoaren bi obra nagusiek eta Rachid Ouramdaneren sorkuntzak, indar handiz modernitatearen ikusmolde bat konbentzigarri batera garamatzaten modura.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031