Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/16ko hitzorduak

Elirale: Bihotz 2

2017/09/16 15:00 Biarritz, Kasinoko ataria

Biarritzeko Maitaldia festibalaren programazio barruan.

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian ?
Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera ?
Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak ? 

Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga ? ...
Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da. 

Distribuzioa

  • Dantzariak : Chloé Sindéra, Oihan Indart.
  • Koregrafoa : Pantxika Telleria.
  • Koregrafo laguntzailea : Jose Cazaubon.
  • Musika konposaketa : Manu Matthys.
  • Komunikazioa : Marion Morin
  • Ekoizpena : Marion Morin 

Edukia

Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat da.
Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan.
Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez. 

Gehiago irakurri

Karmen Etxalarkoa Pastorala

2017/09/16 15:30 Etxalar

Posper Merimée-ren nobela ezaguna honetan, Karmen eta Jose-ren arteko ezinezko amodio istorio bat kontatzen da eta beraien artean sortu zen amodio mingarriaren pasadizoak ezagutzera ematen dira. Histori hau XIX mendean kokatzen da Andaluziako lurralde desberdinetan (Sevilla, Cordoba eta Cadiz).

Pastorala ikusteko bi aukera izanen dira, irailaren 16an eta 17an. - Ikuskizuna hitzez hitz jarraitzeko, hiru hizkuntzetan (Gaz, eusk, eta Fra) idatziko gidaliburua eskainiko da bertaratutako guztiei.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantza Agerketa

2017/09/16 19:00 Basauri, Sozial Antzokia

Tokiko dantzak jasoko ditu Basaurik Dantza Agerketarekin irailaren 16an. Ekitaldi nagusia, 19:00etatik aurrera, Bizkotxalde parkean izango da. 45. edizioan Euskal Herriko honako taldeek hartuko dute parte:

-Kuartango (Araba)
-Markina (Bizkaia)
-Lizartza (Gipuzkoa)
-Tutera (Nafarroa)
-Donibane Lohizune (Lapurdi)

Gehiago irakurri

Bogotako dantza konpainia: Columbario

2017/09/16 17:00 Biarritz, Itsasargia

Bogotako dantza konpainiak Columbario lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Udan sortu haien azken sorkuntzaren zatia. Kolonbiar konpainiak, sekulako batasunak mugiturik, hunkitzen gaituen nahikeria agertzen du desberdintasunak adierazteko. Gorputz guzien mugimenduek bakar baten osatzera daramatzate antzezleak.

Gehiago irakurri

Christine Hassid Project: Spectre(s)

2017/09/16 19:00 Biarritz, Colisée

Christine Hassid Project-ek Spectre(s) lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Le spectre de la rose (Arrosaren espektroa): neska gazte bat dantzalditik sartzen da arrosa bat eskuan, usaintzen du pixkanaka lokartu aitzin. Ez zuen orain arte behin ere emazte koreografo batek baleta mitiko honen irakurketa berririk aurkeztu. Christine Hassid-ek sentimenduen poesia jalgiarazi nahi izan du, pentsamendu, hasperen, lurrin berdinaren inguruan bi mundu, bi ufako elkartuz burtzoroa, ametsak, amodioaren bitartez uztartuz. Unibertso eta antzezle azkarrak 3 bertsio desberdinetan aurkezten ditu. Parisko Operako dantzari batek eta Cherkaouiko beste batek ferekatu gizon espektroa, Dantzazeko bikote baten bariazioa eta festibalerako prestatu sorkuntza bat, Dantza sarean euskal dantza kolektiboko gizon gazte amateurrekin. Ohidura, hiztegi desberdinak edertasunak gure jendartean duen lekua aipatzeko eta klasikoak sekula baino biziagoak izan daitezen. Edozoin motakoak izanik ere

Gehiago irakurri

Hervé Koubi: Les nuits barbares ou les premiers matins du monde

2017/09/16 21:00 Biarritz, Casino

Hervé Koubi konpainiak Les nuits barbares ou les premiers matins du monde lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Frantzian sortuik, Hervé Koubi-k berant deskubritu ditu behauren eta jatorriz algeriarrak diren gurasoen erroak. Bost urteko joan-jinak burutu ditu ondoren Algeria eta Frantzia artean bere sortorroen oroimenaren bila. Arbasoen lurrean ezagutu dantzariek, berak deitu berriz aurkitutako anaiek dizkiote ezagutarazi. Ikuskizun berri honetan, mediterranear arakatze indartsua eta karismatiko horretan, aitzinako garaietako herrietako gizatasuna hip-hop, capoeira eta dantza garaikidea nahasiz. Dantza gordin eta hordingarri horrekin, Koubik gau barbaroen iluntasuna barreiatzen du, kultura partekatuz goiz berrien argiari lekua uzteko.

Gehiago irakurri

Merindadeko dantzari topaketa

2017/09/16 18:30 Zangoza, Prau enparantza

Zangozako festetan, merindadeko dantzari topaketa ospatuko da, eta bertan Zangozako taldeaz gain, Otsagabiako dantzariak, Ardantzeta dantza taldea (Noain) eta Agoitzko dantzariak (Agoitz) arituko dira.
Kalejira, 18:30tan hasiko da eta 19:15 talde guztiak Prau emparantzan bilduko dira dantzaldia egiteko.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Harri Orri Ar

2017/09/16 20:00 Donostia, Gasteszena

Dantzaz konpainiaren azken lana da Harri Orri Ar. Programa honek hiru koreografoen sormenak biltzen ditu: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k egindako bikotea (Les Vikings). Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza du, obran agertzen den “atrezzo jangarria”-ren egilea, euskal sukaldaritzaren osagarri berezietan oinarriturik. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu

Historia de un segundo

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koroegrafia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzaz-en 2017-ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Complete Surrender

Bigarren sormena, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregui Allúe-k, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Harri, Orri, Ar

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den “chef” famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den “atrezzo jangarria” egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2017/09/16 18:30 Iruñea, San Nikolas plaza

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkarteek, dantzazaleentzako antolaturiko Karrikadantza, euskal dantzak ikasteko eta batez ere gozatzeko parada .

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031