Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/15ko hitzorduak

Bogotako dantza konpainia: Natura Hominis

2017/09/15 19:00 Biarritz, Casino

Bogotako dantza konpainiak Natura Hominis lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Dantza garaikidea bizkorra eta nasaia da Kolonbiako lurretan. Gorpuztu behar zen. Teatro Jorge Eliecer Gaitanen gibelaldean da bizkortasun hau argitara ekartzeko egitasmo ederra 2014an hozitu, Bogotako konpainia gazteari sorrera emanez. Urte guziz dantzari gazte talde bati haien sorkuntzak eskaintzera gomitatuak dira koreografo, eszenografo, plastizianoen antzezlanak. Konpainiak Atlantikoa lehen aldikotz zeharkatuko du heldu den irailean, ezjakintasunari buruzko ikuskizunarekin. Jendeak bapatean itsu bilakatzen ikusten dituen José saramago portugaldarraren «L’Aveuglement» («Itsutasuna») eleberritik atera obran dituzte Sarah Storer eta Vivian Núñez Medina koreografoek haien metafora dantzatuak elikatu. Gorputzek eta mugimenduek marraztu ikusezinaren poesia, bestearen ezagutzera joateko dei pozgarria, Frantzia eta Kolonbiaren arteko adiskidantza urte honen karietara suharki aurkezturik.

Gehiago irakurri

Aterballetto: Golden Days

2017/09/15 21:00 Biarritz, Gare du Midi

Aterballetto konpainiak Golden Days lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Pompea Santorok zuzendu Fondazione Nazionale della Danza Aterballetto, nazio mailan bezain bat nazio artekoan ere finkatzen jakin izan duen konpainia independente bakarretakoa dugu Italian. Balanchinerenetik hasiz Forsytherenaraino XX. mendeko ondareko errepertorio zabala edukitzeaz gain, urtez-urte, Benois dantza saria eskuratu berri duen Johan Inger Nederlands Danse Theatereko koreografoarekin harreman hertsia garatu du konpainiak. Italiarrek haien suhartasuna publikoari iraganarazten diote haien dantzaren arteari esker, eta hori zaigu agertzen Golden Days titulupean bildu haren obretan. Programa bihotz pizgarria Tom Waits, Keith Jarrett eta Patty smithen musikaren haritik.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: El fin de las cosas

2017/09/15 19:30 Donostia, Nestor Basterretxea plaza (Tabakalera)

El fin de las cosas dantza garaikideko ikuskizun bat da, eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai. Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara Legardonek.

  • Egilea, zuzendaritza, koreografia: Eva Guerrero
  • Kanpoko begia: Ana Vallés
  • Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Raw

2017/09/15 19:30 Donostia, Nestor Basterretxea plaza (Tabakalera)

Contact teknika erabiliz, bi interpretatzaileek arriskuaren mugan egon daitezkeen mugimenduak ikertzen dituzte, sentiberatasunaren muga aztergai. Pertsona bat beste baten mendean dagoenean, bakarrik moldatu ezin duenean... Nola jokatzen du besteak? Beti egongo al da bestea oinarri emateko? Iristen da une bat, non norberaren mugak zabaltzen diren forma estetikoa deformatzeraino. Anbiogotasuna latente dago proposamen honetan: bi gorputz bat eginda, mimetizatuta; batak besteari ematen dio zentzua.

  • Konpainia: Amaia Elizaran
  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Proiektuaren izena: Raw
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa
  • Iraupena: 15 min
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Topic

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031