Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/14ko hitzorduak

"El traje y otros asuntos de etnografía" liburuaren aurkezpena

2017/09/14 19:00 Donostia, San Telmo Museoa

El traje y otros asuntos de etnografía vasca liburuaren aurkezpena izango da. Liburua Elena Tuduri Sanchezek idatzi zuen 1920an eta Emilio Latorre Zubirik editatu du. Elena Tudurik karrera amaierako memoria gisa egindako lana orain arte argitaratu gabea zen, eta ia 100 urteren ondoren, bere bilobak errekuperatu egin du eta Ane Albisuren hitzaurrearekin editatu egin du. 

Gehiago irakurri

Gilschamber konpainia: Labyrinthe

2017/09/14 12:30 Biarritz, Plaza Berri frontoia

Gilschamber konpainiak Labyrinthe lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Gilles Schamber dantzan fidatzen da, molde intimoan. Errepika publiko honekin, laberinto iniziatiko batera gomitatzen gaitu, antzezlea, publikoa, segitzailea eta ihardukitzailea bateratzeko. Koreografoak agertzen duen poza eta nasaitasunean.

Gehiago irakurri

Système Castafiore: Théorie des Prodiges

2017/09/14 21:00 Biarritz, Casino

Système Castafiore konpainiak Théorie des Prodiges lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Ez ote genezake mundua berriz liluratuko? Marcia Barcellos eta Karl Biscuitek ohigabeko fantasmagoriaz blaitu haien neurrigabeko irudimena osorik atxiki dute. Théorie des prodiges (Mirarien teoria), haien azken obra, mirakuluak kontatzen dizkigun XVI. mendeko eskuizkribu batean errotzen da. Eta artista bikote hau, irudimenaren bi mago hauek epopeia surrealista batean murgiltzen zaizkigu, bost dantzari eta bi kantarik elkar jarduten dutelarik, kontalari birtual baten 3D irudiaren aitzinean. Hamasei  erretaularen  bitartez,  bideo  efektu zoragarrien gainteik ibiliz, Henry Miller eta Bertrand russell-en testuetan oinarritu Théorie des prodiges (Mirarien teoria) obra honek fantasia eta edertasunari leku guzia uzten die. «Amestu behar dugu, bai eta mirarietan  sinetsi  ere» Marcia Barcellos eta Karl Biscuitek diotenez eta horretan segitu behar ditugu.

Gehiago irakurri

Adéquate konpainia: Job

2017/09/14 19:00 Biarritz, Colisée

Adéquate konpainiak Job lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Adéquate kiak dantzari lanbidea agerian ezartzen du. Ez baita lanbide arrunta: akidura, anonimotasuna, erorketak, geldi-geldia jantziz aldatu behar, zahartzea, beldurra. Eta gainera, jaidura bat: bokazio baten paradoxak marrazteko buru belarri bete beharreko lanbidea, masa baten artean, helburu bedrinaren baitan desagertzeko beharrarekin, gatazkak eta konplizitateak kudeatuz, edozoin lanbideetan bezala azken funtsean. Umorea lagun, dantzariek gainditu etapak aukezten dituzte: lehen azterketa, eguneroko trebaketa, sorkuntza lana, eszena, publikoarekiko harremana baina ere gorputza eta irudiarekiko harremana. Dantza arin eta elektrikoak, Adéquatek maitarazten digun lanbide desberdin bat nasaiki irudikatzen duen baleta modernoa.

Gehiago irakurri

Taiat Dansa: No Half Measures

2017/09/14 20:00 Bilbo, Rekalde Aretoa

Emanaldiak, formakuntza, bideo-emanaldiak eta dantzarien arteko topaketak izango ditu oinarrian Dantzaldia 2017 jaialdiak. Taiat Dansa, Valentziako konpainiak No Half Measures instalazio koreografikoa eskainiko du.

Autorretratu kolektibo baten bidez, No Half Measures instalazio koreografikoak identitatearen gaia tratatzen du, hala dantzariena nola dantzarena berarena.

  • Koreografia: Meritxell Barberà eta Inma García dantzarien taldearekin kolaboratuz
  • Dantzariak DANTZALDIA-rako zatian: Martxel Rodríguez eta Cristina Reolid
  • Dramaturgia: Roberto Fratini
  • Ekoizpena eta banaketa: Diego López
  • Teknikari burua: Pablo Fernández
  • Irudi-teknikaria: Sergi Palau
  • Diseinu eszenikoa: Taiat Dansa
  • Jantziak: Estudio Savage

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930