Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/13ko hitzorduak

Dunja Jocic: Don’t talk to me in my sleep

2017/09/13 19:00 Biarritz, Colisée

Serbiatik dator Dunja Jocic Don’t talk to me in my sleep lana eskaintzeko Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Gogoan atxikitzen dugun Andy Warholen irudia, xinaurritegia zirudien Factoryan, trono baten gainean dagoen pertsona batena da. Leku honek 60 hamarkadako New york hartan agertzen ziren sormenezko energia hibridoenak bateratzen ziren. Don’t talk to me on my sleep-ek, eskizofrenia pairatzen duen gizon bat marrazten du, bere ama gizajalearekilako bekoz beko beldurgarri batean. Antzerki soila, mirailekilako ganbera batean, plastikozko lorez eta te kikerez apaindurik, Warholen ametsekin talka egiten duen denbora iragaiten delarik. Dunja Jocic serbiar koreografoaren ikuskizun hau Korzo Theater-ek ekoiztu obra gogoberogarriaren gisakoa da. Sorkuntza leku alternatibo hau, mundu osotik etorri sortzaile bereziez osatua da. Badu zenbait urte orain festibalak erregularki gomitatzen duela, jakinmin zorroztu eta zoramendu berdinarekin beti.

Gehiago irakurri

Groupe Émile Dubois - Cie Jean-Claude Gallotta: My Rock

2017/09/13 21:00 Biarritz, Gare du Midi

Groupe Émile Dubois eta Jean-Claude Gallotta konpainiak My Rock lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Mende erdi bat ez da aski izan dantza garaikidea eta rockak gurutzatu edo elkarri eragina ekartzeko. Bakoitzak bere bidea, bakoitzak bere nahasketak, bata Memphis aldetik, bestea New-yorketik. Jean-Claude Gallotta, bataz eta besteaz elikatu da, haren bidea handitzen, amesten, dantzatzen, jendea ezagutzen, bizitzen hasten da Who eta Rolling Stonesek arraksata ezagutzen dutelarik, Bob Dylan protest-songean ari delarik, Nick Drakek folk melankolikoa hedatzen duelarik eta Iggy Pop and the Stoogesek muga guziak zabaltzen dituztelarik. Koreografoak denbora hedatzen du eta talka rockeografiko bat ematen digu musikako hamahiru obra enblematiko dantza baleta poetikoak bilakaraziz, errabia askatzaile bat hedatuz. Rockaren jestuak eta dantza garaikidea aurrez aurre emanez, sukar berdinarekin, oldar berdinarekin, pelbisa aitzina, hurbiltze fisiko, sexual batean. Rock gordina eta arte askearen ziplizteko irudikapen hauek eskaintzeko. Let’s rock !

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930