Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/09/10ko hitzorduak

Ingurutxoa

2017/09/10 18:00 Bedaio

Bedaioko jaietan egiten dute ingurutxoa herritarrek. Arratsaldeko 17:00etako herri kirolak amaitu ondoren egiten dute Bedaioko ingurutxoa.

Gehiago irakurri

Zahagi-dantza

2017/09/10 20:30 Zestoa

Luzaroan, iraileko festetako ohitura bat galduta egon da Zestoan: zahagi-dantza. Itxaropena dantza taldea, Idiakaitz txistulari taldea eta Zestuko Trikitixa elkartea ohitura hura berreskuratuko dute. Irailaren 10ean, 20:00ak aldera irtengo dira zahagi-dantzariak eta musikariak udaletxe azpitik. Herriko zenbait gunetan dantzatzeko geldialdiak egingo dituzte eta azkenik plazan dantzatuko dute. 

Gehiago irakurri

Juanikot pastorala

2017/09/10 11:00 Iruñea, Baluarte

Altzai-Lakarriko herriek aurtengo uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an jokatutako Joanikot pastorala Iruñeko Baluarte antzokian antzeztuko dute Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen baitan. 

Izan ere, aurtengo pastoralak Arberoako Joan —Joanikot kapitaina gerla izenez ere ezagutua— eta Hoztako Maia bere emaztearen historia kontatzen du, Nafarroako konkista eta berkonkista saialdien garaian gertatu zena (XVI. mende hasieran) eta kontakizunaren parte handi bat Iruñean kokatua dago.

Joanikot pastorala

  • Irailaren 10ean, Iruñeko Baluarte antzokian
  • Goizeko 10:00etan karrika-ingurua (Frantziako ataria, Carmen karrika, Redin Karrika, San Jose Plaza, Curia Karrika, Mercaderes karrika, Udal plaza)
  • Goizeko 11:00etan Pastorala Baluarten 
  • Sarrerak 5 euro (www.baluarte.com)

Gehiago irakurri

Gigabarre: Malandain Ballet Biarritz-ekin

2017/09/10 11:00 Biarritz, Hondartza handia

Malandain Ballet Biarritzek gidatuko du Gigabarrea Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Gehiago irakurri

Le Grand Jeté!: Coup de foudre à Biarritz

2017/09/10 15:00 Biarritz, Marche plaza

Le Grand Jeté! konpainiak Coup de foudre à Biarritz lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Gorputzak eta aurpegiak hunkituz, begiak tapaturik dauzkan emazte batek lagun bat bilatzen du bildutako jende saldoan. Gizon hau da, emazte hori – bapateko maitemintzeak eskaintzen duen une misteriotsua – eta amodio jaiduraren baleta hasten ahal da. Sentsualitatea, errabia, gerra eta samurtasuna adierazpenak aldizkaraziz. Duo bat Biarritzen, desioaren bariazioak dantzatzeko dardara berdinean harrapatu gorputzak.

Gehiago irakurri

Tango Sumo: Les Achilles

2017/09/10 17:00 Biarritz, Pecheurs portua

Tango Sumo konpainiak Les Achilles lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Gizonek interpretatu karrikako dantza honen bitartez Tango Sumok munduaren pultsioa koreografia bihurtzen du. Oinek mundruna joz, gorputzez gorputzen jestu gordin eta indartsuak hedatzen dituzten hiru gizonek isiltasunean solastatzen dira. Borroka baten gisara eraikirik, bortitzak ez diren gizonentzako dantza martzial baten paradoxa agerian uzten du Les Achilles-ek, gure gerrak saihesteko betiereko elkarrizketa batean.

Gehiago irakurri

Lili Catharsis: J’ai pris la contre allée…

2017/09/10 19:00 Biarritz, Colisée

Lili Catharsis konpainiak J’ai pris la contre allée…lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

J’ai pris la contre allée… (hegi bidea hartu dut…) La Tierce des Paumés (Galduen hirukotea), ibilbide bitxiko pertsonalitatez beteriko ezinikusezko mundua agertzen duen Lise Lacomberen argazki epopeian sustraitua da. Jendarte zibiletik, zaintzako kameretatik urrun bizi direnak, bizia nahi dugun bezalakoa sortzeko askatasuna eta kemena berdinean Catherine Vergnes eta Pierre Charles Durouchoux koreografoen jestu artistikoa partekatzen dutenak. Antropologiatik urrun, gizon eta emazte hauen postura eta osagaiek, dantza eta argazkien arteko elkarrizketan durrundatzen dute, eta Didier Goupilen testuekin eta Christophe Ruetschen musikari jazartzen dira. Zeharbideak hautatu dituzten jende horien izaera eta hitzaren lekuko ditugun molde hibridoa, adierazpen desberdinak.

Gehiago irakurri

Martin Harriague: Pitch

2017/09/10 21:00 Biarritz, Casino

Martin Harriaguek Pitch lana eskainiko du Biarritzeko Maitaldia jaialdian. 

Kibbutz Contemporary Dance Companyk aurkezturik Historio ederra, Martin Harriague solairuetan igaiten.Lehenik, duela zenbait denbora, kasinoaren aitzinaldean, itsasoaren heinean, Maitialdiko UPPA topaketen karietara, da Martin Harriague dantzan sartu. 2017ko irailan, zenbait urte eskas iragan ondotik, koreografo sutsua bilakaturik, zenbait solairu igan ditu Kasinoko antzokira heltzeko eta Malandain Ballet Biarritzeko koreografo gazteen lehiaketan agertu bere sorkuntza berria aurkezteko. Arrunt normala mugimendua musikan ikusten duen Martin Harriaguerentzat. Fantastikotasun eteratua eta mundu errealaren artetik dabilen sorkuntza horrekin, koreografoak Piotr IllitchTchaïkovskiri dion amodioa adierazten du. PITCHek printze baten atsekabeak marrazten ditu eta koreografoak liluratzeko, menderatzeko gaitasun osoa zabaltzeko parada ematen dio errusiar konpositzaileari, gorputz partitura batean gizatiarren konposaketen bizkortasuna, sakontsasuna eta aniztasuna ospatuz.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031