Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/08/15ko hitzorduak

Paloteadoa

2017/08/15 21:00 Murchante

Murchanten 2008an berreskuratu zen paloteadoa eta herriko festetan, abuztuaren 15ean egiten dute.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua

2017/08/15 11:00 Zumarraga, Euskadi Plaza

11:00etan Eliza Nagusian, ezpata-dantza dantzatuko dute. 12:15etan Euskadi enparantzan, aurreskua.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/08/15 12:00 Arantza

Ama Birjinaren egunean meza ostean herriko gazteek soka-dantza egingo dute.

Gehiago irakurri

Dantzakia

2017/08/15 12:00 Etxarri Aranatz

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da. 

Gehiago irakurri

Bikoteen ingurutxoa

2017/08/15 19:00 Leitza

San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan:

  • Abuztuaren 11 iluntzeko 21:00ean.
  • Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00).
  • Abuztuaren 15ean, bikoteen Ingurutxoa izaten da 19:00etan.

*Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua

2017/08/15 11:30 Bilbo, Begoña

Bilboko Beti Jai Alai taldeak ezpata-dantza eta soka-dantza egiten ditu Amabirjina egunean Begoñan.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2017/08/15 12:00 Mañaria

Mañariako ezpata-dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte meza ostean.

Gehiago irakurri

Erregelak

2017/08/15 12:30 Gernika-Lumo

Gernika-Lumoko San Roke jaietako dantza hitzorduak:

Abuztuak 15 Andra Mari eguna

  • 12:30 Meza nagusia Andra Maria eliza, “Eskolakristo Musika Alkartea”k abestuta.
  • Ondoren ohiko kopaua eta erregelak Elai-Alai taldearen eskutik.


Abuztuak 16 San Roke eguna

  • 10:30 Diana Gazteak taldeko txistulariak eta Busturialdeko dultzaineroak.
  • 11:00 Meza nagusia Andra Maria elizan, “Eskolakristo Musika Alkartea”k abestuta.
  • Ondoren Uriko aurreskua Elai-Alai dantza taldearen eskutik eta, ondoren, kopaua.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728