Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/07/07ko hitzorduak

Lesakako dantzak

2017/07/07 08:30 Lesaka

Lesakako ezpata-dantzarientzat egun berezia da uztailaren 7a. Hona hemen San Fermin eguneko ezpata-dantzarien betebeharrak.

08:30ean ezpata-dantzarien meza ixila izaten da eta joan-etorria Txistulari bandaren laguntzaz egiten dute.

10:30ean, Udalbatza bertze agintariekin, ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko dira Herriko etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du.

Meza ondotik, 12ak inguruan, Bandera dantzatzen da eta ondoren Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa abiatzen da. Prozesioa, Plazatik pasatzean zeharkakoa dantzatuko da eta prozesioan zehar ere beste behin dantzatzen da.

Bigarren zehazkakoaren ostean prozesioa, dantzarien erritmora elizara bueltatzen da Fermin Zaindariaren irudia bertan uzteko eta ondoren guztiak Onin errekaren ertzera jeisten dira, bertan zubigainekoa dantzatzen baita.

Amaitzean bandera dantzatzen da Onin errekaren zubi batean eta ondotik dantzariak Plaza Zaharrera gerturatuko dira makilgurutze eginez eta bertan udalbatzari zubia egiteko. Horrela, ikurra Herriko etxera igotzen duten. Azkenik, hirugarren eta azken aldiz dantzatzen da zeharkakoa.

18:00etan ezpata-dantzari taldeak mutil-dantza, neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.

Gehiago irakurri

Sanferminetako trokeo-dantzak

2017/07/07 14:30 Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeak Sanferminetarako dantza propioak aterako ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Aukeran: Fusioak

2017/07/07 22:30 Eskoriatza, Gorosarri plaza

Aukeran dantza konpainiak Fusioak ikuskizuna kaleratu du: dantzaren bidez, euskal eta munduko folklorearen erritmo, doinu eta osagarriak fusionatuz, ikuskizun garaikidea eskaintzen du talde honek.

- Zuzendaritza eta koreografiak: Edu Muruamendiaraz.
- Dantzariak: Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Ander Errasti, Itziar Urkudun, Ane Anza eta Garazi Egiguren.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031