Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/07/25ko hitzorduak

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2017/07/24 20:30 Arrigorriaga, Juan XXIII Plaza

Erromeria-dantzaldia Aiko taldearekin.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2017/07/25 10:30 Garai

Uztailaren 25ean, Santiago egunean 10:30ean txistulari, dantzari eta agintarien kalejira hasten da. Ondoren, 11:00etako meza eta gero prozesioan abiatzen dira San Migel elizatik Santixau eliz berrira, eta prozesioan San Inazio martxa jotzen dute txistulariek. Behin Santiago elizara iritsita bandera dantzatzen dute eta segidan Gernikako Arbola dantza egiten dute dantzariek. Santiagoren irudia eliza barruan utzi eta biharamun arte bertan geratuko da, Santa Anaren irudiarekin batera. Elizaren kanpoaldean dantzari-dantza osorik (agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa, txotxongiloa) eta soka-dantza edo erregelak eskaintzen dituzte dantzariek.

Arratsaldeko 18:30etan Durangaldeko erregelen erakustaldia egingo dute inguruko herrietako dantzariek.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/07/25 12:30 Astigarraga

10:30 meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa eta Udalbatzaren soka-dantza 12:30ean Santio jaien barruan. 

Gehiago irakurri

Ttun-ttuna

2017/07/25 12:30 Izaba

Uztailaren 25ean, Santiago egunez, meza ostean dantzatzen da ttun-ttuna.

  • 9:30 Diana Izabako txistulariekin
  • 12:00 Meza nagusia
  • 12:30 Bandera-dantza eta ttun-ttuna plazan.

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak

2017/07/25 12:00 Elizondo

Mutil-dantzak Elizondon Santiago egunez.

Gehiago irakurri

Portugaleteko 43. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2017/07/25 21:30 Portugalete, Carlos VII

Ekuadorko, Mexikoko, Txuvaxiako, Poloniako, Indiako eta Euskal Herriko dantzariak arituko dira Elai Alaik antolatutako Portugaleteko Nazioarteko jaialdian. Dantza taldeen emanaldiak La Canilla Ibiltokian izango dira eta  Gran Hotel Puente Colgante terrazan, berriz, musika emanaldiak. Uztailaren 25ean Munduko dantzak ekitaldiarekin amaituko da jaialdia. Azken ekitaldia, Carlos VII etorbidean izango da.

Portugaleteko 43. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:

  • Uztailak 25, 21:30ean: Munduko dantzak Carlos VII-n

Informazio gehiago: Elai Alai

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930