Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/07/22ko hitzorduak

Nazioarteko Folklore Jaialdia

2017/07/22 21:00 Getxo

Portugaleteko Elai Alai elkarteak antolatzen du Nazioarteko Folklore Jaialdia eta aurten, Ekuadorko, Mexikoko, Txuvaxiako, Poloniako, Indiako eta Euskal Herriko taldeak batuko dira. Portugaleten izaten diren emanaldiez gain, beste hainbat herrik ere jasotzen dituzte atzerriko taldeen emanaldiak, horregatik, uztailaren 16tik 31ra bitartean Euskal Herriko zenbait txokotara bidaiatuko dute jaialdian parte hartuko duten dantza-taldeek. Hona egitaraua:

Uztailak 22

  • Getxo: 21:00etan, Mexikoko taldea.

Uztailak 23

  • Errenteria: 19:00etan, Txuvasiako taldea.
  • Ermua: 19:00etan, Indiako eta Poloniako taldeak.

Uztailak 27

  • Bilbo: 19:00etan, Indiako, Mexikoko, Poloniako, Kolonbiako, Ekuadorko eta Txuvasikao taldeak.
  • Barakaldo: 20:30ean, Mexikoko taldea.

Uztailak 28

  • Arrasate: 22:30ean, Indiako taldea.
  • Deba: 22:30ean, Mexikoko taldea.

Uztailak 30

  • Gueñes: 20:00etan, Indiako taldea.
  • Sopuerta: 22:00etan, Mexikoko taldea.
  • Bakio: 22:00etan, Txuvasiako taldea.

Uztailak 31

  • Arrieta: 19:00etan, Mexikoko taldea.
  • Loiola (Donostia): 18:00etan, Indiako eta Txuvasiako taldeak.

Gehiago irakurri

Emakumeen soka-dantza

2017/07/22 20:30 Otxandio

82 urtean galduta egon den errementarien soka-dantza egingo dute uztailaren 22an, larunbata, Otxandioko Urduri dantza taldeko emakumeek.

1980ko hamarkadan  Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan egiten zen emakumeen soka-dantzaren inguruko informazio historikoa, ahozko testigantzak eta herriko hainbat abestiren partiturak bildu dituzte. Ikerketa- eta bilketa-lanak eman dute fruitua, 1935etik dantzatu ez den soka-dantza egingo dute aurten herriko emakumeek.

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930