Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/07/02ko hitzorduak

Elirale: Bihotz 2

2017/07/02 17:00 Senpere, Pilota plaza

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian ?
Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera ?
Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak ? 

Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga ? ...
Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da. 

Distribuzioa

  • Dantzariak : Chloé Sindéra, Oihan Indart.
  • Koregrafoa : Pantxika Telleria.
  • Koregrafo laguntzailea : Jose Cazaubon.
  • Musika konposaketa : Manu Matthys.
  • Komunikazioa : Marion Morin
  • Ekoizpena : Marion Morin 

Edukia

Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat da.
Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan.
Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez. 

Gehiago irakurri

Tradegin/Gurea ote? Aiko Taldea-EHU Uda Ikastaroa

2017/07/02 10:00 Areatza, Plaza

Gurea ote? Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. UPV/EHU udako ikastaroak 2017

Dantza asteburua. Ekainak 30 Uztailak 1-2 AREATZA

Dantzari, dantza maisu, dantzazale, musikari, ikertzaile eta dantzan interesa duen orori zuzendua.

Matrikula UPV/EHUko Udako Ikastaroen webgunean egin daiteke dagoeneko:

https://www.uik.eus/eu/tradegin-2017-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-gurea-ote

UZTAILAK, 2

10:00 Areatza (Plazan)

TRADEGIN / GUREA OTE? AIKO Taldea-UPV/EHU Uda Ikastaroak

  • AIKO Taldea – Dantza maisuak

 

10:00 - 11:30 Gure jota

Sabin Bikandi

 

12:00 - 13:30 Gure porrue

Patxi Laborda

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2017/07/02 12:30 Berriz

Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean egiten dira dantzari-dantza eta erregelak Berriz-en bi aldiz. San Pedro egunez bezala, lehenengo goizeko meza ostean dantzatzen dute eguerdian. Ondoren arratsaldean, 20:00etan berriro ere dantzari-dantzako dantza guztiak eta erregelak amaieran eskaintzen dituzte herriko plazan.

Gehiago irakurri

Antioko ezpata-dantza eta soka-dantza

2017/07/02 09:00 Zumarraga

Ezpata-dantza eta soka-dantza Zumarragan, Antioko Amaren baselizan, Santa Isabel egunean. 

9:30 Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoarekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.
11:00 Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek ezpata-dantza eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.
12:30 Ohorezko aurreskua eliza aurreko zelaian.
13:00 Besteak beste, Tolosako dultzaineroak eta trikitilariak.

Gehiago irakurri

San Martzial erromeria

2017/07/02 10:00 Bergara, San Martzial

San Martzial (ekainaren 30a) ondorengo lehen igandean erromeria izaten da urtero Bergarako izen berbereko ermita inguruan. Erromeria egun horretan, eguerdi aldean, aurreskua edo soka-dantza dantzatzeko ohitura dago.

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930