Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/07/17ko hitzorduak

Gauargi

2017/07/17 20:30 Ezpeleta

Gauargi, munduko haurren eta dantzen festibala da. Egun hauetan munduko hainbat lekutako haurrek beraien kultura ezagutaraziko dute dantzaren bidez. Bulgaria, India, Peru, Eslovakia, Kamerun eta Bosnia-Herzegovina dira aurtengo herrialde gonbidatuak. Ezpeleta, Basusarri, Senpere, Kanbo eta Larresoro kolorez beteko dituzte, kaleetan zein oholtzan arituko baitira dantzariak. 

Haurrak dira Gauargi jaialdiko protagonistak, eta beraz, Euskal Herriko bost dantza taldetako haurrek parte hartuko dute jaialdian: Zirikolatz (Senpere), Ezpela (Ezpeleta), Begiraleak (Donibane Lohizune), Urtsuko xoriak (Lekorne/Mendionde) eta Jeikaldi (Kanbo).

Uztailak 17

  • 18:30-20-00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.
  • 20:30ean, itxiera emanaldia talde gonbidatu guztiekin eta Jeikaldirekin.

Gehiago irakurri

Portugaleteko 43. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2017/07/17 21:30 Portugalete, La Canilla Ibiltokia

Ekuadorko, Mexikoko, Txuvaxiako, Poloniako, Indiako eta Euskal Herriko dantzariak arituko dira Elai Alaik antolatutako Portugaleteko Nazioarteko jaialdian. Dantza taldeen emanaldiak La Canilla Ibiltokian izango dira eta  Gran Hotel Puente Colgante terrazan, berriz, musika emanaldiak. Uztailaren 25ean Munduko dantzak ekitaldiarekin amaituko da jaialdia. Azken ekitaldia, Carlos VII etorbidean izango da.

Portugaleteko 43. Nazioarteko Folklore Jaialdia, egitaraua:

  • Uztailak 17, 21:30ean: 43. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren inaugurazioa La Canilla ibiltokian
  • Uztailak 18, 21:30ean: 43. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 2. ekitaldia  La Canilla ibiltokian
  • Uztailak 19, 21:30ean: 43. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 3. ekitaldia  La Canilla ibiltokian
  • Uztailak 20, 21:30ean: 43. Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 4. ekitaldia La Canilla ibiltokian

       Musika saioak Gran Hotel Puente Colgante Terrazan

  • Uztailak 25, 21:30ean: Munduko dantzak Carlos VII-n

Informazio gehiago: Elai Alai

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031