Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/07/16ko hitzorduak

Erdizka Lauetan

2017/07/16 20:00 Sopelana, Urgitxieta Plaza

Dantza errazak, Mutxikoak eta Mutildantzak ikasi eta dantzatzeko aukera Sopelanako Urgitxieta Plazan (Metro ondoan).

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Aurreskua

2017/07/16 12:30 Markina-Xemein

Uztailaren 16an, eguaztena, Karmen jaietako egitarauaren barruan, Karmen eguna.

  • 09:30etan: Txistularien kalejira.
  • 10:30etan: Markina-Xemeingo bandaren kalejira.
  • 11:00etan: Meza Nagusia, Karmengo elizan, Xemein abesbatzak abestuta (E. Mokoroaren Meza). 
  • 12:30etan: Aurreskua, Goiko Portalean.

Gehiago irakurri

Aurreskua

2017/07/16 13:30 Añorga

Soka-dantza Añorgan, Karmen egunean meza nagusiaren ondotik..

Gehiago irakurri

Brokel-dantza

2017/07/16 17:00 Añorga

Brokel-dantza Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzarien eskutik. 

Gehiago irakurri

Baztandarren biltzarra

2017/07/16 10:00 Elizondo

Uztailaren 16an Baztanen Eskuara barra-barra leloarekin, 53. aldiz ospatuko den Baztandarren Biltzarra Elizondon. Hona hemen eguneko egitaraua:

10:00etatik aurrera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan.

11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da.

14:00etan Mutildantzak izanen dira Elizondoko plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko zelaian. 

Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak edo eztei-soinuak, Baztandarren Biltzarraren mezua, sari banaketa, animazioa eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan.

Gehiago irakurri

Gauargi

2017/07/16 12:00 Ezpeleta

Gauargi, munduko haurren eta dantzen festibala da. Egun hauetan munduko hainbat lekutako haurrek beraien kultura ezagutaraziko dute dantzaren bidez. Bulgaria, India, Peru, Eslovakia, Kamerun eta Bosnia-Herzegovina dira aurtengo herrialde gonbidatuak. Ezpeleta, Basusarri, Senpere, Kanbo eta Larresoro kolorez beteko dituzte, kaleetan zein oholtzan arituko baitira dantzariak. 

Haurrak dira Gauargi jaialdiko protagonistak, eta beraz, Euskal Herriko bost dantza taldetako haurrek parte hartuko dute jaialdian: Zirikolatz (Senpere), Ezpela (Ezpeleta), Begiraleak (Donibane Lohizune), Urtsuko xoriak (Lekorne/Mendionde) eta Jeikaldi (Kanbo).

Egitaraua

Uztailak 16

  • 10:00-22:00 Herri gastronomikoa: bertako produktuen salmenta eta haurrentzako ekintzak.
  • 10:30-12:00 Ezpeletako Xerrenda gunean munduko musikak.
  • 12:00-14:00 Herri gastronomikoa alaituko dute Peruk, Bosnia-Herzegovinak eta Kamerunek.
  • 18:30-21:00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan mundu bira, munduko dantzak, janaria...

Uztailak 17

  • 18:30-20-00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.
  • 20:30ean, itxiera emanaldia talde gonbidatu guztiekin eta Jeikaldirekin.

Gehiago irakurri

Nazioarteko Folklore Jaialdia

2017/07/16 19:00 Errenteria

Portugaleteko Elai Alai elkarteak antolatzen du Nazioarteko Folklore Jaialdia eta aurten, Ekuadorko, Mexikoko, Txuvaxiako, Poloniako, Indiako eta Euskal Herriko taldeak batuko dira. Portugaleten izaten diren emanaldiez gain, beste hainbat herrik ere jasotzen dituzte atzerriko taldeen emanaldiak, horregatik, uztailaren 16tik 31ra bitartean Euskal Herriko zenbait txokotara bidaiatuko dute jaialdian parte hartuko duten dantza-taldeek. Hona egitaraua:

Uztailak 16

  • Errenteria: 19:00etan, Ekuadorreko taldea.

Uztailak 19

  • Amorebieta: 22:00etan, Ekuadorreko taldea.

Uztailak 20

  • Getxo: 21:00etan, Poloniako taldea.
  • Erandio: 19:30ean, Mexikoko taldea.

Uztailak 21

  • Elgoibar: 22:30ean, Txuvaxia eta Indiako taldeak.

Uztailak 22

  • Getxo: 21:00etan, Mexikoko taldea.

Uztailak 23

  • Errenteria: 19:00etan, Txuvasiako taldea.
  • Ermua: 19:00etan, Indiako eta Poloniako taldeak.

Uztailak 27

  • Bilbo: 19:00etan, Indiako, Mexikoko, Poloniako, Kolonbiako, Ekuadorko eta Txuvasikao taldeak.
  • Barakaldo: 20:30ean, Mexikoko taldea.

Uztailak 28

  • Arrasate: 22:30ean, Indiako taldea.
  • Deba: 22:30ean, Mexikoko taldea.

Uztailak 30

  • Gueñes: 20:00etan, Indiako taldea.
  • Sopuerta: 22:00etan, Mexikoko taldea.
  • Bakio: 22:00etan, Txuvasiako taldea.

Uztailak 31

  • Arrieta: 19:00etan, Mexikoko taldea.
  • Loiola (Donostia): 18:00etan, Indiako eta Txuvasiako taldeak.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031