Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/07/15ko hitzorduak

Sahatsa plazan

2017/07/15 20:00 Azpeitia, Herriko plaza

Gehiago irakurri

BANDtzaldia: Barakaldoko Musika Banda eta Aiko Taldea

2017/07/15 21:30 Barakaldo, Parque de los Hermanos

Karmengo Jaiak

DANTZALDI ERROMERIA

BANDtzaldia (Barakaldoko Musika Banda eta AIKO Taldea)

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: dantzari-dantzapoteo Erromeri Eguna

2017/07/15 12:00 Errenteria, Xabier Olaskoaga Plaza

ERROMERIA EGUNA 2017

Herriko kaleak musikaz eta dantzaz blaituko dira. Zatoz Plazara!

Dantzapoteo Aiko Taldearekin

Gehiago irakurri

Mairuaren alardea

2017/07/15 19:00 Antzuola

Urtero uztaileko hirugarren larunbatez ospatzen den “Festa” edo “Mairuaren alardea” bezela ezagutua denak, Valdejunquerako Gudan mairu (buruzagi) baten ustezko atzematea gogora ekartzen du. Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila-txikiak, makila handi dantza eta zinta-dantza.

Gehiago irakurri

Gauargi

2017/07/15 18:00 Ezpeleta

Gauargi, munduko haurren eta dantzen festibala da. Egun hauetan munduko hainbat lekutako haurrek beraien kultura ezagutaraziko dute dantzaren bidez. Bulgaria, India, Peru, Eslovakia, Kamerun eta Bosnia-Herzegovina dira aurtengo herrialde gonbidatuak. Ezpeleta, Basusarri, Senpere, Kanbo eta Larresoro kolorez beteko dituzte, kaleetan zein oholtzan arituko baitira dantzariak. 

Haurrak dira Gauargi jaialdiko protagonistak, eta beraz, Euskal Herriko bost dantza taldetako haurrek parte hartuko dute jaialdian: Zirikolatz (Senpere), Ezpela (Ezpeleta), Begiraleak (Donibane Lohizune), Urtsuko xoriak (Lekorne/Mendionde) eta Jeikaldi (Kanbo).

Egitaraua

Uztailak 15

  • 10:30-12-00 Senpereko kaleetan animazioa, Eslovakia eta Zirikolatz.
  • 10:30-12-00 Ezpeletako kaleetan animazioa, Bosnia-Herzegovina eta Peru.
  • 10:30-12-00 Kanboko kaleetan animazioa eta Bulgaria.
  • 10:00-22:00 Herri gastronomikoa: bertako produktuen salmenta eta haurrentzako ekintzak.
  • 12:00-14:00 Herri gastronomikoa alaituko dute Indiak eta Bosnia-Herzegovinak.
  • 18:00-20:00 Herria ospakizunean Ezpeletako kaleetan herrialde gonbidatuak, Begiraleak eta Urtsuko xoriak.
  • 20:00etan Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa: Nico’o & The Kapiolani Boyz.
  • 21:00etan Erromeria jaialdiko musikoek alaiturik.

Uztailak 16

  • 10:00-22:00 Herri gastronomikoa: bertako produktuen salmenta eta haurrentzako ekintzak.
  • 10:30-12:00 Ezpeletako Xerrenda gunean munduko musikak.
  • 12:00-14:00 Herri gastronomikoa alaituko dute Peruk, Bosnia-Herzegovinak eta Kamerunek.
  • 18:30-21:00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan mundu bira, munduko dantzak, janaria...

Uztailak 17

  • 18:30-20-00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.
  • 20:30ean, itxiera emanaldia talde gonbidatu guztiekin eta Jeikaldirekin.

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930