Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/07/14ko hitzorduak

Sanferminetako trokeo-dantzak

2017/07/14 14:30 Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeak Sanferminetarako dantza propioak aterako ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Proportzio bat: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Gauargi

2017/07/14 20:30 Ezpeleta

Gauargi, munduko haurren eta dantzen festibala da. Egun hauetan munduko hainbat lekutako haurrek beraien kultura ezagutaraziko dute dantzaren bidez. Bulgaria, India, Peru, Eslovakia, Kamerun eta Bosnia-Herzegovina dira aurtengo herrialde gonbidatuak. Ezpeleta, Basusarri, Senpere, Kanbo eta Larresoro kolorez beteko dituzte, kaleetan zein oholtzan arituko baitira dantzariak. 

Haurrak dira Gauargi jaialdiko protagonistak, eta beraz, Euskal Herriko bost dantza taldetako haurrek parte hartuko dute jaialdian: Zirikolatz (Senpere), Ezpela (Ezpeleta), Begiraleak (Donibane Lohizune), Urtsuko xoriak (Lekorne/Mendionde) eta Jeikaldi (Kanbo).

Egitaraua

Uztailak 14

  • 16:30-18:00 Ezpeletan jaialdiaren irekiera desfilea talde gonbidatu guztiekin eta Ezpelarekin eta Begiraleekin.
  • 18:30-20:00 Gauargi aterpea, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.
  • 20:30ean Munduko haurren plazan jaialdiaren irekiera kontzertua talde gonbidatu guztiekin eta Ezpela eta Begiraleekin.

Uztailak 15

  • 10:30-12-00 Senpereko kaleetan animazioa, Eslovakia eta Zirikolatz.
  • 10:30-12-00 Ezpeletako kaleetan animazioa, Bosnia-Herzegovina eta Peru.
  • 10:30-12-00 Kanboko kaleetan animazioa eta Bulgaria.
  • 10:00-22:00 Herri gastronomikoa: bertako produktuen salmenta eta haurrentzako ekintzak.
  • 12:00-14:00 Herri gastronomikoa alaituko dute Indiak eta Bosnia-Herzegovinak.
  • 18:00-20:00 Herria ospakizunean Ezpeletako kaleetan herrialde gonbidatuak, Begiraleak eta Urtsuko xoriak.
  • 20:00etan Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa: Nico’o & The Kapiolani Boyz.
  • 21:00etan Erromeria jaialdiko musikoek alaiturik.

Uztailak 16

  • 10:00-22:00 Herri gastronomikoa: bertako produktuen salmenta eta haurrentzako ekintzak.
  • 10:30-12:00 Ezpeletako Xerrenda gunean munduko musikak.
  • 12:00-14:00 Herri gastronomikoa alaituko dute Peruk, Bosnia-Herzegovinak eta Kamerunek.
  • 18:30-21:00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan mundu bira, munduko dantzak, janaria...

Uztailak 17

  • 18:30-20-00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.
  • 20:30ean, itxiera emanaldia talde gonbidatu guztiekin eta Jeikaldirekin.

Gehiago irakurri

Raw, Suddenly

2017/07/14 20:00 Tolosa, Plaza Zaharra

Amaia Elizaran koreografoaren Raw eta Jaiotz Osaren Suddenly lanak eskainiko dira Tolosako Plaza Zaharrean. 

Raw

Contact teknika erabiliz, bi interpretatzaileek arriskuaren mugan egon daitezkeen mugimenduak ikertzen dituzte, sentiberatasunaren muga aztergai. Pertsona bat beste baten mendean dagoenean, bakarrik moldatu ezin duenean... Nola jokatzen du besteak? Beti egongo al da bestea oinarri emateko?

Iristen da une bat, non norberaren mugak zabaltzen diren forma estetikoa deformatzeraino. Anbiogotasuna latente dago proposamen honetan: bi gorputz bat eginda, mimetizatuta; batak besteari ematen dio zentzua.

  • Konpainia: Amaia Elizaran
  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Proiektuaren izena: Raw
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa
  • Iraupena: 15 min
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Topic

Suddenly

Jaiotz Osa dantzari eta koreografoak aurkeztutako lanak honako hauek aztertzen ditu: segundo batzuez paralizatzen gaituzten bultzada txikiak, gogora etortzen zaizkigun eta arriskuan egon gaitezkeela ohartarazten diguten ideiak, arriskatzen garenean gertatzen dena. Izan ere, ez dugu beti nahiago ezaguna eta txarra, ezezaguna eta ona baino. Irudiz jositako bakar­tsaio fresko eta bisuala da, hizkuntza fisikoa eta mugimendu dinamiko eta bizkorrak baliatzen dituena, eta ingurunearekin eta ikusleekin konek­tatzea eta imajinarioa libre uztea ditu helburu.

  • Zuzendaria, koreografoa eta dantzaria: Jaiotz Osa
  • Zuzendari laguntzailea eta jantziak: Xabier Mujika
  • Espazio eszenikoa: Jaiotz Osa, Xabier Mujika
  • Musika: Eric Whitacre, The Temper Trap

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930