Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/06/30ko hitzorduak

Elirale: Bihotz 2

2017/06/30 22:45 Lekorne, Garroa - EHZ festibala

Bestea, bere presentzia, bere gustua baina bereziki besteari buruz dugun irudia. Nolaz bestea biziago agertzen zaigu agian bere ausentzian ?
Nola idekitzen diogu besteari gure gorpuzkera ?
Nola sekatzen ditugu bestearengan lotzeko puntuak ?

Zein da bakoitzaren askatasun eremuaren muga ? ...
Bestearenganako ameskeriaren prismaren inguruan landutako lan koregrafiko hau manera klasikoko pauso doble eraldatu bat da. 

Distribuzioa

  • Dantzariak : Chloé Sindéra, Oihan Indart.
  • Koregrafoa : Pantxika Telleria.
  • Koregrafo laguntzailea : Jose Cazaubon.
  • Musika konposaketa : Manu Matthys.
  • Komunikazioa : Marion Morin
  • Ekoizpena : Marion Morin 

Edukia

Bihotz2 30 minutuko karrikarako emanaldi bat da.
Bihotz2-ren idazkera koregrafikoak Frantz Schubert-en “Neska gaztea eta heriotza”-ren musikalitatea du abiapuntu, Andante-ren bigarren mugimendua. Bigarren denbora batean, Pantxika Telleriak koregrafia idazkeran berriz murgildu nahi izan du "pas de deux" generoan oinarritutako gorpuzkeren inguruan.
Honetarako Pantxika Telleriak kolore elektroniko bat eman nahi izan dio soinu bandari Manu Matthys artistarekin lan eginez. 

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2017/06/30 19:00 Areatza, Plaza

19:00 - 20:30

Erromeria 'Arratia I' – AIKO Taldea eta Bizkaiko Gaiteroak

Gehiago irakurri

Tradegin/Gurea ote? Aiko Taldea-EHU Uda Ikastaroa

2017/06/30 17:00 Areatza, Plaza

Gurea ote? Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. UPV/EHU udako ikastaroak 2017

Dantza asteburua. Ekainak 30 Uztailak 1-2 AREATZA

Dantzari, dantza maisu, dantzazale, musikari, ikertzaile eta dantzan interesa duen orori zuzendua.

Matrikula UPV/EHUko Udako Ikastaroen webgunean egin daiteke dagoeneko:

https://www.uik.eus/eu/tradegin-2017-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-gurea-ote

EKAINAK, 30

17:00 - 18:30

Cataluña - El ritmo de la jota mediterránea

  • Jordi Rubio Serra

Companya de dansa 'Factoria Mascaró' (Terrassa)- Fundador y bailarín

 

19:00 - 20:30

Erromeria 'Arratia I' – AIKO Taldea eta Bizkaiko Gaiteroak (doan)

Gehiago irakurri

Zortzikoa

2017/06/30 22:00 Arruazu

Arruazuko San Pedro jaietako ostiral iluntzean dantzatzen dute zortzikoa. San Pedro ermitan pasatzen dute eguna herritarrek, erromeria giroan. Iluntzean, ermitatik jaitsi eta gero, Arruazuko plazan zortzikoa dantzatzen dute arruazuarrek. 

Gehiago irakurri

Intxaur-hauskailua

2017/06/30 10:15 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Intxaur-hauskailua Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzioa, Campos Eliseos Antzokian eskainiko da datorren ekainaren 30ean. Igor Yebraren dantza-eskolako 40 dantzari gaztek hartuko dute parte.

- Ikuskizuna: "Intxaur-hauskailua"
- Produkzioa: Bilboko Arriaga Antzokia eta Ametsa Producciones Artísticas
- Interpretatzaileak: Igor Yebraren dantza eta koreografia eskolako dantzari gazteak.
- Dantzari gonbidatuak: Anne Barrio, Nerea Barrondo eta Sara Echevarri.
- Protagonista nagusia: Igor Yebra.
- Moldaketa koreografikoa: Ángela Santos eta Igor Yebra, Marius Petipa-ren eta Lev Ivanov-en jatorrizkoa oinarri hartuta.
- Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.
- Jantziak: Carlos Silveira eta Danzattelier-Pierrot.
- Argiztapena: Juan Gómez Cornejo.
- Moldaketa: Ainhoa Martínez.
- Sarrerak: 23,30€-28,90€

Gehiago irakurri

Losdedae: En el desierto

2017/06/30 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

"Zazpi pertsonaia alderrai doaz. Ihesi doaz. Kanporatuak izan ziren haien jaioterritik. Ihesaldia. Jazarpena eta sarraskia atzetik segika dutelako sentipena. Bidean gurutzatzen dira. Topo egiten dute. Talde heterogeneoa osatzen dute, baina denek dute behar bat bera. Irautea. Sortzea. Aldaketa eta etorkizunaren aurreko zalantza da oraina. Bizirik irautea. Eustea. Ez etsitzea. Basamortua zeharkatzea. Konturatzea elkarri eutsita ez direla desagertuko.

Chevy Muradayk zuzentzen eta interpetratzen duen obra honetan, harekin batera ikusiko ditugu Ernesto Alterio,Ana Erdozain, Sara Manzanos, David Picazo, Paloma Sainz-Aja eta Alberto Velasco.

Gehiago irakurri

« Abuztua 2017 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031