Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/06/29ko hitzorduak

Bandera-dantza eta trapatan

2017/06/29 12:00 Doneztebe

San Pedro egunez, ekainaren 29an, egiten da bandera-dantza eta trapatan izeneko soka-dantza Donezteben. 11:00etako meza nagusiaren ondoren, udal agintariak aurrez aurre dituela, banderazainak bandera dantzatuz agurtu ohi du udal korporazioa. Segidan, Trapatan dantza, Donezteben dantzatzen den soka-dantza egiten dute Erreka K.E. dantza taldeko kideek eta Doneztebeko txistulariek.

Gehiago irakurri

Kaxarranka eta eguzki-dantza

2017/06/29 11:00 Lekeitio

10:15 Lekeitioko Udaleko alkate eta zinegotzien eta kofradiako lehendakari eta arduradunen udaletxetik elizarainoko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta.

10:30 Meza Nagusia, elizako abesbatzak abestuta.
Segidan, Dan Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika-bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin-Kalakoa egingo da santuaren portuko irudiaren aurrean. Euskal Batel-Eroek uretatik harrera egingo diote Santuari, belak igoz.
Gero, Kaxarranka, San Pedropean dantzatuko da ondoren Kofradiaren aurrean dantzatzeko. Bitartean, Etorkizuna dantza taldeak andrazkoen aurrekua dantzatuko du plazan. Horren ostean, Kaxarranka dantzatuko da berriro plazan. 

Gehiago irakurri

Zortzikoa

2017/06/29 10:00 Altsasu

Urtero San Pedro egunean, Ekainaren 29a, erromeria ospatzen da Altsasu eta Urdiaingo lurren artean santu honen ohorez eraikitako baselizan. Alkateak lehen zortzikoa dantzatzen du eta ondoren herritarrek dantzatzen dituzten nahi adina zortziko.

10:00 Udalbatza, Altsasuko txistulariekin batera, San Pedroko zelaira abiatuko da.

10:45 Auzatea eta Zortzikoa

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza

2017/06/29 12:30 Berriz

Ekainaren 29ean, San Pedro egunean egiten da dantzari-dantza Berriz-en bi aldiz. Lehenengo goizeko meza ostean dantzatzen dute eguerdian. Ondoren arratsaldean, 20:00etan berriro ere dantzari-dantzako dantza guztiak eskaintzen dituzte herriko plazan.

Gehiago irakurri

Guardiako dantzak

2017/06/29 11:30 Guardia

Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Pedro jaietan dituen dantza hitzorduak:

Ekainak 29, San Pedro eguna

11:30ean Katximorroak eta dantzariek, dultzaineroak eta herriko Musika Bandarekin batera Alkatea eta Errejidore Sindikoa euren etxeetan jaso eta udaletxera lagunduko dituzte

12:00tan Lora sortak banatuko zaizkie agintari eta gonbidatuei Plaza Nagusian. Ondoren, plazatik Errege-erreginen Andre Mari elizara abiatuko dira eta banderaren kulunkatze eta eskaintza burutu ostean, Herriaren Zaindariaren omenezko meza nagusia ospatuko da Guardiako Abesbatzak lagundurik.

Gehiago irakurri

Dokumentala: Zumarragako Ezpatadantza

2017/06/29 19:30 Zumarraga, Zelai Arizti Aretoa

Zumarragako Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Txistulari Taldeak aurten 50. urteurrena ospatzen ari dira eta hainbat ekintza antolatu dituzte hau ospatzeko. Uztailaren 2an Antion egin ohi duten ezpata-dantzaren bezperatan, Zumarragako Ezpatadantza: ipuinak dantzaren bidez kontatzen zituen herria dokumentala estreinatuko dute.

Ekainak 29, osteguna:

  • Zumarragako Ezpatadantza: ipuinak dantzaren bidez kontatzen zituen herria dokumentalaren estreinaldia.
  • 19:30ean Zelai Arizti Aretoan, Egileak Gattiken ekoiztetxea.

Gehiago irakurri

« Ekaina 2017 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Abuztua 2017 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031