Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/06/26ko hitzorduak

Aurreskua

2017/06/26 12:30 Zarautz, Iñurritza

Zarauzko Iñurritza auzoan San Pelaio jaiak ospatzen dituzte. Ekainaren 26an, aurreskua dantzatzen dute eta hurrengo egunean oilasko-biltzea egiten dute. 

Zarautz: San Pelaio 2008 aurreskua [Bideoa]

Gehiago irakurri

Aurreskua

2017/06/26 19:30 Arrasate

San Juan jaien baitan, Arrasaten urtero soka-dantza edo aurreskua, ekainaren 26an egiten da.

Arrasate: Aurreskua 2009 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Azeri-dantza

2017/06/26 09:00 Hernani

Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute. Goizeko 9:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira. Ekainaren 25, 26 eta 27an irtetzen dira.

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak

2017/06/26 21:30 Arizkun

San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:

Ekainak 23

20:00-21:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin. Ilunabarrean suak eta antzerkia­. Ondotik Mutildantzak eta Gaiteroak.

Ekainak 24

12:00 Mutil dantzak.
21:30 Mutildantzak eta gaita.

Ekainak 25

21:30 Mutildantzak eta gaita.

Ekainak 26

12:00 Haurren dantza emanaldia eta Baztango dantzariak. 
21:30 Mutildantzak eta gaita.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728