Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/06/24ko hitzorduak

Erdizka Lauetan

2017/06/24 20:00 Bilbao, Matiko auzoko Uzturre Plaza

Dantza errazak, Mutxikoak eta Mutildantzak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Axeri-dantza eta soka-dantza

2017/06/24 12:00 Andoain, Goikoplaza

Ekainaren 24an, San Joan egunean dantzatzen da axeri-dantza Andoain-en. Dantza eta jokoa uztartzen ditu axeri-dantzak. Hainbat zati ditu axeri-dantzak: paseoa, aitarena, axeri-dantza, orratzarena, illentiarena, perra jartzea eta dorrea besteak beste.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/06/24 23:00 Eibar, Untzaga plaza

Ekainaren 24an, San Juan egunean soka-dantza Eibarko Kezka dantza taldearen eskutik. Aurten, soka-dantza aurretik, Aunitz Urtez ezpata-dantza egingo da. Arrateko Amaren ezpata-dantza eta Iruñeko San Fermin Aldapako ezpata-dantzek osatzen dute.

Juan Antonio Urbeltzen gidaritzapean sortu ziren hala Eibarko Arrateko Amaren ezpata-dantza 2005. urtean, nola 2009tik hona Iruñeko Aldapako San Ferminen omenez dantzatzen dena. Iraileko ezpata-dantzak biak. Eta Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Aunitz Urtez ikuskizunean eratu zen biak kuadro berean gurutzatzen dituen koreografia. Duguna dantza taldeko txistularien doinupean Iruñeko bandera arboltzen ikusiko dugu eta talde bietako buruzagiak ezpatez osatutako arrosen gainetik dantzan.

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak

2017/06/24 12:00 Arizkun

San Juan jaiak ospatzen dira Arizkunen eta mutil-dantzak dantzatzeko aukera dago. Hona hemen San Juan jaietako egitaraua:

Ekainak 23

Ilunabarrean suak eta antzerkia­. Ondotik Mutildantzak eta Gaiteroak.

Ekainak 24

12:00 Mutil dantzak.
21:30 Mutildantzak eta gaita.

Ekainak 25

21:30 Mutildantzak eta gaita.

Ekainak 26

21:30 Mutildantzak eta gaita.

Gehiago irakurri

Bordon-dantza eta soka-dantza

2017/06/24 10:00 Tolosa

Tolosan, San Juan egunean bordon-dantza eta soka-dantza eskainiko dute herriko bordon-dantzariek.

  • 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Ondoren, Udal Agintariak prozesioan abiatuko dira Tolosako Udaletxetik, Tolosako bordondantzariek, Udal Txistulariek eta Tolosako Musika bandak lagundurik.

  • 17:00: Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuta Andre Maria Plazan elkartuko dira, ondoren Arramelera joateko.

  • 17:40: Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Tolosako Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan azken tiro-jasak egiteko. Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du.Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta han tradiziozko aurreskua dantzatuko da.

Gehiago irakurri

San Joan zortzikoa

2017/06/24 20:00 Altsasu

San Joan egunez, zortzikoa dantzatzen da Altsasuko Foru plazan.

Gehiago irakurri

San Joan soka-dantza

2017/06/24 19:00 Usurbil, Kalezar auzoa

Soka-dantza Usurbilgo Kalezar auzoan.

Gehiago irakurri

San Joan zortzikoa

2017/06/24 12:00 Uharte-Arakil

San Joan egunez dantzatzen da Uharte Arakilen zortzikoa. XX. mende hasieran utzi zitzaion, eta 1989an berreskuratu zuen herritar talde batek, Joxemari Betelu buru zutela. 

Gehiago irakurri

Guardiako dantzak

2017/06/24 11:30 Guardia

Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Joan jaietan dituen dantza hitzorduak:

Ekainak 24, San Joan eguna

11:30ean Katximorroa eta dantzariek ,dultzainero eta herriko Musika Bandak , Alkateak eta Errejidore Sindikoa euren etxeetan jaso eta udaletxera lagunduko dituzte.

12:00etan lora sortak banatuko zaizkie agintari eta gonbidatuei Plaza Nagusian. Ondoren, plazatik San Joan elizara abiatuko dira. Banderaren kulunkatze eta eskaintza burutu ostean, San Joan bataiatzailearen omenezko prozesioa abiatuko da kaleetan barna ohiko ibilbidea eginez. Ondoren meza nagusia ospatuko da Guardiako abesbatzak lagundurik.

18:30ean Aurreko egunean bezala dantzariak eta katximorroa lagun, Alkatea eta Sindikoa udaletxera abiatuko dira. Joan Bataiatzailearen Elizan ohiko ekitaldiak burutuko dira.

Gehiago irakurri

Aurreskua

2017/06/24 11:30 Urretxu

Urretxuko san Joan egunean, goizeko 11:00etan herri meza egingo da Santa Barbarako baselizan. Lehengo ohiturei jarraituz, lore bedeinkazioa egingo da. Bertsolariek eta Lurra dantza taldeko dantzariek ere parte hartuko dute euren bertso eta dantzekin.

Ondoren, Lurra dantza taldeak aurreskua eskeiniko die herriko agintariei.

Gehiago irakurri

Ohorezko aurreskua

2017/06/24 12:30 Muskiz

Muskizko San Joan jaietan, patroiaren egunean meza nagusia ospatzen da goizeko 12:30ean. Ohorezko aurreskua dantzatuko da ondoren.

Gehiago irakurri

« Abuztua 2017 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031