Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/06/23ko hitzorduak

Herrixa Dantzan zuzenean

2017/06/23 22:00 Elorrio, San Joan sua

San Joan suaren ondoan dantzaldia emango dugu Jainaga eta Narbaiza bikotearen zuzeneko musikak lagunduta. Sokan, lotuan, soltean, korruan, bikoteak aldatzen, jolasten... Antolatzailea: Elorrioko Udala

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2017/06/23 23:00 Oñati, Herriko Plaza

Dantza errazak, Mutxikoak eta Mutildantzak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Bandtzaldia: Gasteizko Udal Musika Banda eta Aiko Taldea

2017/06/23 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

DANTZALDI ERROMERIA

BANDtzaldia (Gasteizko Udal Musika Banda eta AIKO Taldea)

Gehiago irakurri

AikoTaldea: erromeri-dantzaldia

2017/06/23 23:30 Larrabetzu, Eskolako patioa

Erromeria-dantzaldia Aiko Taldearekin. 

Gehiago irakurri

Zortzikoa

2017/06/23 20:30 Arbizu, San Juan ermita

Herriko kintoek, hau da, aurten 18 urte bete dituztenek dantzatzen dute soka-dantza edo zortzikoa Arbizuko San Juan Ermitan.

Gehiago irakurri

Neskatxen esku-dantza

2017/06/23 22:00 Beasain

Ekainaren 23an, San Juan bezperan, Neskatxen esku-dantza egingo dute Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeko neskek.

18:30: Erraldoien irteera txistulariak lagunduta. Loinazko San Martin plazatik Igartzara.
19:30: Makalaren altxatzea. Igartzan.
20:00: Kantujiraren emanaldia
20:00: Neskatxen esku-dantza. Igartzan.
21:30: Kantujiraren irteera. Igartzatik Barrendain plazara.
21:30: Txistularien kalejira. Igartzatik Barrendain plazara.
22:00: Neskatxen esku-dantza. Barrendain plazan.
22:30: San Joan sua. Barrendain plazan.


Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/06/23 21:30 Abaltzisketa

21:30etan sua pizten da eta ondoren San Joan dantza eta soka-dantza egingo dute herriko gazteek.

Gehiago irakurri

San Juanen kantaita

2017/06/23 20:30 Urdiain

San Juan bezperan kantatzen eta dantzatzen dute San Juan Kantaita Urdiainen herriko neska gazteek. Bazkalostean elkartu, eta azken ensaioak egin ondoren, jantzi eta 19:30etako kanpai hotsekin batera San Juango ermitara abiatzen dira, bertan, meza ostean dantzatu eta kantatzeko.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/06/23 20:15 Andoain, Goikoplaza

Alkatea eta udalbatzaren soka-dantza Goikoplazan. 

Gehiago irakurri

Aurreskua

2017/06/23 21:00 Pasai Antxo, Zumardia

20:45 San Joan martxa joaz, Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du. Salbea amaitzean, plazara itzuliko da eta sua piztu bitartean musika eskainiko du zuhaitzaren inguruan. Ondoren, San Joan sua eta aurreskua egingo du Pasai Antxoko Alkartasuna euskal dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/06/23 19:00 Iruñea, Arriasko plaza

San Juan bezperako soka-dantza Iruñako Duguna dantza taldeak emana. Arratsaldeko 19:00etan San Juanen kantaita abestuko dute neskek eta ondotik, ttunttuneroen doinuari segika, soka-dantza ehunduko dute.

Gehiago irakurri

Gazteen azeri-dantza

2017/06/23 10:00 Hernani

Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri-dantza egiten dute goizean. San Joan bezperan, gazteen azeri-dantza ateratzen dute. 10:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kalean daudenak jotzen dituzte maskuriarekin. Lagun horiek herriko hainbat bazterretan ezkutatzen dira, eta berriro ere plazan biltzen dira.

Gehiago irakurri

Zortzikoa eta soka-dantza

2017/06/23 21:30 Lasarte-Oria, Okendo plaza

Erketz dantza taldeko dantzariek, San Joan Zortzikoa egingo dute Okendo Plazan egongo den suaren aurrean. Ondoren soka-dantza dantzatuko da.

Gehiago irakurri

San Joan zortzikoa

2017/06/23 22:30 Astigarraga

Arratsaldeko 19:30etan Txirriskla elkarteko txistulariek San Joan zortzikoa joko dute kalez kale. Iluntzean, 22:30ean, sua piztu aurretik Astigarreko dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute.

Gehiago irakurri

Gizon-dantza

2017/06/23 19:00 Donostia, Konstituzio plaza

Donostiako alkatea, zinegotziak, Goizaldi dantza taldeko dantzariak eta Udaleko Txitularien bandak parte hartuko dute San Joan bezperako soka-dantzan.

Gehiago irakurri

Jon Doni soka-dantza

2017/06/23 22:30 Biarritz, Mazon parkea

Jon Doni soka-dantza egingo du bigarrenez Maritzuli konpainiak Biarritzeko Mazon parkean. 

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/06/23 22:00 Errenteria, Herriko Enparantza

Urtero bezala Ereintza Dantza Taldeko kideek, Errenteriako Udala osatzen duten udalbatzako ordezkari batzuekin batera, San Juan bezperako soka-dantza egingo dute Herriko Enparantzan 22:00etan.

Gehiago irakurri

Lezeako zortzikoa

2017/06/23 18:00 Agurain

Jeiki dantza taldeko neskek Lezeako zortzikoa dantzatuko dute San Joan jaien baitan. 

Gehiago irakurri

Guardiako dantzak

2017/06/23 13:00 Guardia

Hona hemen Guardiako dantza taldeak San Joan jaietan dituen dantza hitzorduak:

Ekainak 23, San Joan bezpera

13:00etan txupinazoak eta San Joan eta Errege-erreginen Andra Mari elizetako kanpai-hotsek jaien hasiera iragarriko dute. Udaletxeko balkoian Hiribilduaren banderaren aurkezpen ekitaldia burutuko du Errejidore Sindikoak “Zeledon” kantaren notak lagun. Ekitaldia amaiturik, Herriko Musika Banda, gaita-jotzaileak eta dantzariak kaleetan barna abiatuko dira giroa alaituz.

18:00etan Herriko dantzariek eta katximorroak Alkatea eta Errejidore Sindikoa udaletxeraino lagunduko dituzte.

18:15ean Dantzariek lora sortak banatu ondoren udalbatza, agintariak eta gonbidatuak herri-prozesioan abiatuko dira udaletxetik San Joan elizarantz. Jarraian, antzinako usadiori helduz, bandera kulunkatu eta Pilarreko Andre Mariari eta Herriko Zaindariari eskainiko zaie.

Ekainak 24, San Joan eguna

11:30ean Katximorroa eta dantzariek ,dultzainero eta herriko Musika Bandak , Alkateak eta Errejidore Sindikoa euren etxeetan jaso eta udaletxera lagunduko dituzte.

12:00etan lora sortak banatuko zaizkie agintari eta gonbidatuei Plaza Nagusian. Ondoren, plazatik San Joan elizara abiatuko dira. Banderaren kulunkatze eta eskaintza burutu ostean, San Joan bataiatzailearen omenezko prozesioa abiatuko da kaleetan barna ohiko ibilbidea eginez. Ondoren meza nagusia ospatuko da Guardiako abesbatzak lagundurik.

18:30ean Aurreko egunean bezala dantzariak eta katximorroa lagun, Alkatea eta Sindikoa udaletxera abiatuko dira. Joan Bataiatzailearen Elizan ohiko ekitaldiak burutuko dira.

Gehiago irakurri

San Joan Batailatzailearen Paloteadoa

2017/06/23 20:00 Tutera, Perrinche parkea

San Joan Batailatzailearen dantza taldeak Paloteadoa eskeiniko du Lurdesko auzoko San Juan jaietan. Hona hemen jaietako programa eta dantza hitzorduak:

Ekainak 23

20:00 San Juan Bautista parrokiaren plazan jaiei hasiera emango zaie.
20:15 San Juan dantzarien irteera Lasa Aitaren plazara Tuterako gaiteroen laguntzarekin eta Perrinche erraldoien konparsarekin.
20:30 Omenaldia Aita Lasari bere izena daraman plazan. Ondoren erroska emaileen kalejira haien etxeraino.
21:00 San Juango erroskoaren dantza parrokian.

Ekainak 24

19:45 Dantzarien prozesioa.
20:00 San Joan Batailatzailearen Paloteadoa Perriche parkean.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/06/23 20:00 Antzuola, Herriko Plaza

Urtero lez, Udako solstizioa ospatuz Herriko plazan zuhaitza jaso eta haren inguruan soka-dantza egingo da.

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/06/23 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031