Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/06/18ko hitzorduak

Korpus-dantzak

2017/06/18 11:30 Zangoza

Korpus eguna, ekainaren 15ean izan arren, Zangozan ere ospakizunak asteburuan egiten dituzte. Igandean goizeko 9:30etan elkartzen dira Rocamador dantza taldeko dantzariak elkarrekin gosaltzeko. 10ak inguruan, azken ensaioa egiten dute Konbentuan ondoren goizeko 11:30etan dantzak eskaintzeko. Ondoren, 13:30etan, prozesioa egingo dute. 

Gehiago irakurri

Korpus-dantzak

2017/06/18 11:00 Iruñea

Iruñeko Bestaberriko prozesioak San Lorentzoko Danzanteak izanen ditu lagun segizioa irekitzen.

Iruñeko prozesiorik zaharrena den honek Pizkundetik XIX. mendera arte bertako eta kanpotik etorritako danzanteen presentzia izan zuen eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak usantza hori berreskuratu zuen.  

Baina ez da hori dantzaren eremu bakarra Iruñeko Bestaberrin. Katedraleko Seise haurrek edo Infantikoek Sakramentu Santuaren aitzinean Hilarion Eslabaren billantziko bat dantzatuko dute katedraleko presbiterioan eta prozesioan izanen dira gero. Ohitura hau ere, etenik gabe Sevilla bezalako hirietan gorde dena, Katedralaren Lagunen Elkarteak berreskuratu zuen duela urte zenbait.

Hau da programa:

  • 11:00: Meza katedralean. Mezaren amaieran Seisek dantzatuko dute.
  • 11:45: Prozesioa Alde Zaharreko kaleetan. Amaieran San Lorentzoko Danzanteek katedralaren atarian dantzatuko dute.

Ondoren beste tradizio bati emango zio jarraipena, katedraletik Zapateriara  Donezar kandeladendaraino dantzatzen, dantza batzuk eskaini ondoren txorizoa azukrearekin jateko. Hori zen lehenago gremioen kofradiek egun berezi horretan prestatu ohi zuten menua.

Informazio gehiago: San Lorentzoko Danzanteen Kofradia

Gehiago irakurri

Trinitate dantza eta gaztelua

2017/06/18 11:45 Kuartango

Kuartangoko Trinitate jaia igande bakarrean egiten da gaur egun, Korpus egunaren ondoko igandean. Mezaren ostean, ohitura den moduan, Trinitate dantza eta gaztelua egingo dute eskualdeko herritarrek. Hona hemen egun horretako ordutegia:

  • 11:45 Ibarrako gazteek egindako Harrera-dantza.
  • 12:00 Meza nagusia.
  • 13:00 Trinitate-dantza eta gaztelua.

Kuartango: Trinitate erromeria 2016 dantza eta giza-dorrea [Bideoa]

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2017/06/18 11:00 Ituren

Besta Berri igandez dantzatzen da soka-dantza edo dantza-luzia Ituren-en. Hainbat urtez galduta egon ondoren orain 14 urte inguru berreskuratu zuen herritar talde batek Besta Berri egunez dantzatzeko ohitura

Gehiago irakurri

Korpus-dantzak

2017/06/18 09:00 Oñati

Korpus eguna (aurten ekainak 15, osteguna) erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 16, ostirala

  • Goizean zehar, aspaldiko ohiturari jarraituz, Oñatz dantza taldea herriko baserri eta auzoetan arituko da dantzan. 

  • 14:30-17:00 Oñatz dantza taldearen ekitaldia herriko ikastetxeetan eta Ugarkalde, San Martin eta Kasablanka auzoetan Txistulari Bandak lagunduta.

Ekainak 17, larunbata

  • 9:00 Oñatz dantza taldearen emanaldia, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira, txistulariek lagunduta.

Ekainak 18, igandea

  • 09:00: Txistulari bandaren goiz-eresia.

  • 10:00: Musika Bandaren goiz-eresia eta prozesioko irudiak San Migel Parrokiara ekartzea.

  • 10:45: San Migelen irudia San Migel Parrokiara iritsiko da.

  • 11:00: Meza nagusia Parrokian. Mezaren ondoren, Korpuseko prozesioa, herriko kale nagusietan. Euria eginez gero, prozesioa parrokian egingo da.

  • 18:15: Soka-dantza. Oñatz dantza taldearen emanaldia, Foruen enparantzan, Txistulari bandak lagunduta. Eguraldi txarra egiten badu, Zubikoa kiroldegian.

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Alkate-dantza

2017/06/18 12:00 Lakuntza

Korpus igandez Lakuntzako kintoek Alkate-dantza dantzatzen diete udaleko ordezkariei. Egun horren aurretik ere, urtarrilaren 20an San Saastianetan, egiten dute alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan. Deustuko Bihotz Alai taldearen laguntzarekin berreskuratu eta plazaratu zuten dantza da hau lakuntzarrek 70eko hamarkadan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031