Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/06/16ko hitzorduak

Bandtzaldia: La Pamplonesa eta Aiko Taldea

2017/06/16 20:00 Iruñea, Burgoen plaza

DANTZALDI ERROMERIA

BANDtzaldia (La Pamplonesa Banda eta AIKO Taldea)

Gehiago irakurri

Dantzakia

2017/06/16 17:00 Etxarri Aranatz, San Adrian ermita

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.

Goizean goizetik hurbiltzen dira etxarriarrak San Adrian ermitara han egun osoa igarotzeko asmoz. Familian bazkaldu ondoren, txistulariak mahairik mahai igarotzen dira kalejira, fandango eta arin-arin doinuekin giroa alaituz. Ondoren, kintoen txanda da, 18 urte bete dutenek ateratzen baitute soka-dantza edo Dantzakia, eta nahi beste gaztek parte hartzen dute bertan. Amaitzean herrira egiten dute buelta guztiek txistularien laguntzarekin, baina bidean zenbait geldialdi egiten dituzte udalak eskaintzen duen ardoa dastatzeko. Behin Etxarrira iritsi baino apur bat lehenago eta jada ilargia irtenda dagoela, txistulariak berriro ere Dantzakia jotzen dute. Orduan iristen da zoramena, bertan nahi duen orok parte hartzen baitu. Horrela egiten dute bidea herriko plazaraino, Dantzakia dantzatzen. 

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/06/16 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Ekainaren 16a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728