Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/06/01ko hitzorduak

Martha Graham konpainia

2017/06/01 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Martha Graham (Pittsburgh, 1894 – New York, 1991) dantzari eta koreografo estatubatuarra zen eta hark dantza modernoan izandako eragina Picasso-k arte plastikoetan edo Stravinsky-k musikan izandakoarekin pareka daiteke. 1998an, TIME aldizkariak ‘Mendeko Dantzari’ izendatu zuen. Interpretatzaile handiek, horien artean, Bette Davis, Kirk Douglas, Madonna, Liza Minelli edo Gregory Peck-ek, harengandik ikasi zuten gorputza adierazpen-tresnatzat erabiltzen.

1926an, Graham-ek Martha Graham Dance Company sortu zuen eta ospe handia lortu zuen dantza modernoan egindako berrikuntzengatik. Eratu zenetik, dantza garaikideko konpainia liderra izan da; 50 herrialde baino gehiagoren txaloak jaso ditu eta esparrurik onenetan aritu da, baita, Egiptoko piramide handien oinetan edo Atenasko Akropoliko Herodes Atticus Antzoki zaharrean ere. Egun, Martha Graham Dance Company konpainiak sortzailearen maisulanak indar handiz erakusten jarraitzen du beste artista garaikide batzuekin batera.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak 2.0

2017/06/01 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Azkuna Zentroak ATALAK egitasmoaren edizio berriko Vicky P. Miranda eta Marta Coronado Euskal Herriko koreografa hauen bi sormen berri aurkeztuko ditu ekainaren 1ean, Dantzaz-en 12 dantzarirekin.

- Vicky Miranda: El último aliento

Gainerakoengandik bereizten gaituzten ideal, zaletasun eta era guztietako arrazoien aurrean tinko eutsi zioten guztiei. Bitxiak bagara, horrek desberdinak garela esan nahi du; desberdinak bagara, bakarrak gara. Bakarra izatea da benetan balio duena.

- Marta Coronado: Bajo continuo

Marta Coronado koreografo nafarrak Bajo continuo proiektua aurkeztu du Atalakeko edizio berri honetara. Bertan, mugimendu kontzeptua berrinterpretatzen du, dantzarien eraldaketei irekita dagoen lehengai gisa.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031