Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/05/07ko hitzorduak

Herrixa Dantzan: Gérard Godon

2017/05/07 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Dantzaldi berezia Gérard Godon-ekin (soinujolea, dantzaria, eta dantza sortzailea). Frantzian 'folk dantzaldia' (bal folk) deritzon horietako musika estilo goxo berezian, ohikoak dituzten dantzak proposatuko ditu: baltsak, scottish-ak, polkak, mazurkak, Chapelloise, borobilak... eta halakoak. Gehienak ere berak sortutako musikaz. Sarrera libre, baina musikariari ordaintzeko txapela pasako dugu. Bere CD-ak ere izango ditu salgai. Laguntzailea: Elgetako Udala.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: mendiko erromeria

2017/05/07 12:00 Igeldo, Plaza

Club Vasco de Campingeko lagunekin

Mendiko Erromeria - Igeldo (Donostia)

Ordua: 9:30ean
Irteera: Club CVC-Prim 35 atzekalde
Iraupena: 2 orduko txangoa

EGITARAUA

Oinez -9:30 Club CVCko bulegotik (Prim, 35 atzekaldea) -10:00 Hotel Ezeiza (Satrustegi, 13-Antiguo)

Autobusean 16 zbk Dbus –urbano (Autobusa Gipuzkoa Plazatik irteten da → ordu erdiro ateratzen da (’05 y ’35) eta hotel Ezeiza parean geltokia dago)

12:00/14:00 Erromeria Aiko Taldearekin. Igeldoko Plazan*

*Euria egingo balu, Igeldoko frontoian egingo genuke jaia

Gehiago irakurri

Mirandaola eguna

2017/05/07 09:00 Legazpi, Mirandaola Parkea

Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, Santikutz egunaren ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:

09:00 Deia Txistulari taldearen goiz deia.

10:30 Legazpiko Eliza-Parrokiatik Mirandaolako baselizara prozesioan Mirandaolako Gurutz erlikia irteten da, herritarrekin, dantzariekin eta txistulariekin.

11:00 Meza Nagusia Mirandaolako Ermitan Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.

11:45 Olagizonei ongi-etorria eta ohorezko ezpata-dantza.

12:00 Ola martxan jartzea.

12:30 Korosti eta Sustraiak taldeetako dantzari txikiak, Haztegi Ikastolako bertsolariak, Mirariaren antzezpena Domingo Agirre Ikastetxeko ikasleen eskutik, Bertso Olariak elkarteko bertsolari gaztetxoak, Haztegi Ikastolako trikitilariak.

14:00 Herri Bazkaria.

Gehiago irakurri

Rocio Molina: Caida del cielo

2017/05/07 19:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Rocío Molinak Caida del cielo ikuskizuna eskainiko du. 

Laborategiko bakardadetik aurkezpen publikoetaraino doan ikerketa eta esperimentazio lan horrek bere lengoaia-aberastasuna eta bere kezka zein nahi plastikoak sortu ditu. Esandako ezaugarriak gauzatu behar dira proiektu berri honetan, gaur egun diptiko bezala aipatu genezakeena.

  • Koreografia, zuzendaritza artistikoa: Rocío Molina
  • Eszenaratzea, argiztapen diseinua, zuzendaritza artistiko kidea: Carlos Marquerie: 
  • Dantza: Rocío Molina
  • Gitarra: Eduardo Trassierra
  • Kante-a: José Ángel Carmona
  • Konpasa: José Manuel Ramos “Oruco”
  • Perkusioak, elektronika: Pablo Martín Jones
  • Iraupena: 80 min

Gehiago irakurri

Maskaradak

2017/05/07 10:00 Aiztondo bailara

Pettarrako arizaleak Gipuzkoako Aiztondo bailarara egingo dute bisita eta bertako herri hauetan emango dituzte barrikadak: Larraul, Aduna, Alkiza, Zizurkil, Asteasu eta Villabona. Hona hemen egitaraua:

10:00 Barrikadak Asteasuko plazan. 

11:00 Barrikadak Alkizako Leten.

12:00 Barrikadak Adunako plazan.

13:00 Barrikadak Zizurkilgo udaletxe aurrean.

16:30 Maskaraden arratsaldeko jokoak Larraulgo plazan.

Gehiago irakurri

Jesus Rubio: Ahora que no somos demasiado viejos todavía

2017/05/07 19:00 Bilbo, La Fundición

Ahora que no somos demasiado viejos todavía Jesus Rubioren egungo egoerari buruzko dantza eta idazkuntzaren arloko bakar-saio bat da.

-Iraupena: 60 minutu
-Dantza eta testua: Jesús Rubio Gamo
-Musika: Ryuichi Sakamoto
-Argiztapenaren diseinua: Carmen Martínez
-Jantzien diseinua: Naldi Fernandes
-Laguntzaile artistikoak: Marta Alonso y Elena Córdoba
-Argazkiak: Gaby Maciel
-Jesús Rubio Gamok ekoiztua, DT Espacio Escénico, Centro Cultural Conde Duque eta Madrilgo Erkidegoaren laguntzarekin
-Eskerrak: Clara Pampyn, Alberto Alonso, Eduardo Cárcamo, Naldi Fernandes, Tania Garrido, Giorgia Missini, Minke Wang, Eva Guillamón, Jorge Brea eta Carmen Senra.

Gehiago irakurri

« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Abuztua 2017 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930