Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/05/06ko hitzorduak

Kresala: Zeruko - Konstelazioen drama koreografikoa

2017/05/06 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dugu, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

Zeruko ikuskizunak dantza tradizionalen ikuspegi berritu bat du, estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz. Denbora eta espazioan zehar bidexka bat sortzen saiatuko gara, euskal konstelazioan jasotako drama koreografikoari Zeruko izena jarriz.

Dantza egitaraua, hamabi obra berri hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa, Babiloniar biribila, Bufoi eroa, Janto, Agoteen erromantzea, Hiru damatxo, Ageda, Ürrütiko khantoria, Zelaietako loreek, Ternua, eta Errautsak garizumakoa.

Bideoa: ZERUKO | Konstelazioen Drama Koreografikoa PROMOA

Sarrerak Salgai: Hemen

Gehiago irakurri

Kapela-dantza

2017/05/06 12:00 Legazpi

Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.

Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.

Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.

Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da.

Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:

  • Maiatzak 3: ezpata-dantza eta soka-dantza.
  • Ondoko larunbata: kapela-dantza.
  • Ondoko igandea: Mirandaola eguna (ezpata-dantza).

Gehiago irakurri

Elirale: Xihiko

2017/05/06 17:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Elirale konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiako du. Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungarai perkusio joleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak joko dituztelarik.

  • Interpreteak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koregrafia : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koregrafikoak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza : Javi Ulla
  • Soinu teknikaria: Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar
  • Akzesorioak : Annie Onchalo
  • Ekoizpena : Marion Morin

Gehiago irakurri

Folk Lore jaialdia

2017/05/06 11:30 Iruñea, Alde Zaharra

Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk Lore 2017 jaialdia maiatzaren 5 eta 6an izango da. Larunbatean Uharten eta igandean Iruñeko alde zaharrean izango da jaialdia.

Hona hemen egitarau osoa:

Maiatzak 6, larunbata, Iruñea

11:30 Kalejira Iruñeko alde zaharretik.

  • Zanpazar (Berriozar)
  • Larraiza (Lizarra)
  • Murixka (Lezo)
  • Oin Arin (Lazkao)
  • Amets Bide (Ordizia)
  • Ereintza (Orereta)
  • Orritz (Irurtzun)
  • Elai Alai (Lakuntza)
  • Idoskia (Atarrabia)
  • Amaiur (Iruñea)
  • Galtz Orratz (Uharte Arakil)

13:15 etan Dantzari txiki ikuskizuna Burgoen plazan.

18:30ean Kalejira Iruñeko alde zaharretik.

20:00 Ikuskizuna Burgoen plazan

  • Ibarra-kaldu (Barakaldo)
  • Les Filomenes (Tarragona)

Gehiago irakurri

Jesus Rubio: Ahora que no somos demasiado viejos todavía

2017/05/06 20:00 Bilbo, La Fundición

Ahora que no somos demasiado viejos todavía Jesus Rubioren egungo egoerari buruzko dantza eta idazkuntzaren arloko bakar-saio bat da.

  • Iraupena: 60 minutu
  • Dantza eta testua: Jesús Rubio Gamo
  • Musika: Ryuichi Sakamoto
  • Argiztapenaren diseinua: Carmen Martínez
  • Jantzien diseinua: Naldi Fernandes
  • Laguntzaile artistikoak: Marta Alonso y Elena Córdoba
  • Argazkiak: Gaby Maciel
  • Jesús Rubio Gamok ekoiztua, DT Espacio Escénico, Centro Cultural Conde Duque eta Madrilgo Erkidegoaren laguntzarekin
  • Eskerrak: Clara Pampyn, Alberto Alonso, Eduardo Cárcamo, Naldi Fernandes, Tania Garrido, Giorgia Missini, Minke Wang, Eva Guillamón, Jorge Brea eta Carmen Senra.

Gehiago irakurri

« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Abuztua 2017 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930